Nafarroako hogeitabi dantza talde elkartuko dira aurtengo ekimenean.
Ekainaren 1ean igandearekin, TAFALLAKO DANTZARI TXIKIEN TALDEEK (colegio escuelas pías, C.P.E.I.P Marqués de la Real Defensa eta
Ikastola Garcés de los Fayos) eta NAFARROAKO
DANTZARIEN BILTZARRAK antolatutarik, eta Tafalla, Barasoain,
San Martin de Unx, Erriberri, eta Artaxonako udalen laguntzarekin NAFARROAKO
DANTZARI TXIKI EGUNA ospatuko da.
Festa, aipatutako herrietan hasiko da goizeko
10:30etan, dantza talde ezberdinek eskainiko dituzten ikuskizunekin; modu
honetan, herrietako biztanleen laguntza eskertu nahi da. 12:00etan dantzari
guztiak Tafallara hurbilduko dira bi Kalejira erraldoiei hasiera emateko Ikastolatik
eta Foruen plazatik hasita. Jarraian 12:30etan Nafarroako Frantzisko plazan
ekitaldi nagusia ospatuko da. Talde guztiek euskal dantza ezberdinez osatutako
errepertorio zabala eskainiko dute:
Agintariena, Esku-dantza, Zazpi Jauzi, Fandango eta Arin-Arin,
Jaurrietako Neskadantza eta Lantzeko Zortzikoa. Ondoren partaide guztiak eta hauen ingurukoak, bazkari erraldoi dastatzeko
aukera izanen dute. Bazkalostean, eskolako patioa festa gune bihurtuko da,
zuzeneko musika Mielotxin taldearekin eta umeentzako jolasekin hurbiltzen diren
guztiak gozatzeko aukera izanen dute, bereziki txikientzat prestatutako festa
erraldoi honetan.
Escuelas pías ikastetxea, C.P.E.I.P Marqués de la Real Defensa eta Ikastola Garcés de los Fayos eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
LAGUNTZAILEAK:
Tafalla, Barasoain, San Martin de Unx, Erriberri, Artaxonako udalak, Diario de Noticias.