2016/05/23

‘Gure dantzak’ jaialdia Arrosadian izanen da aurten

Nafarroako dantzari beteranoen besta ekainaren 12an izanen da, eta Oberena dantza taldeak antolatuko du, Nafarroako Dantzarien Biltzarrarekin batera || La fiesta de dantzaris veteranos de Navarra será el 12 de junio y la organizará Oberena dantza taldea junto a Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra
Gure dantzak Nafarroako beteranoen dantza jaialdia auzora ekarriko du Oberena dantza taldeak. Ekainaren 12an ospatuko da, Arrosadian nagusiki, baina Azpilagañara ere zabalduko da jarduna. Hala, 75. urteurrenean Oberenak dantza jaialdia antolatzea erabaki du, Nafarroako Dantzarien Biltzarrarekin batera.
Aurten zazpi taldek parte hartuko dute bestan. Hala, Larratz, Ardantzeta, Muthiko Alaiak, Martin Galdeano, Basakaitz eta Francisco Beruete taldeetako dantzari beteranoekin batera dantzatuko dute Oberenakoek. Egun osoko jarduna izanen da. Hamaiketakoa hartu ondoren, taldeak bi kalejiretan banatuko dira, eta Azpilagaña eta Arrosadiko karriketan barna ibiliko dira. Ekitaldi nagusia Alfredo Floristan plazan izanen da, eguerdian, eta han Zangozako jota, bi jauzi eta Arrosadiko ttun-ttuna dantzatuko dute talde guziek elkarrekin. Bazkaria eta bazkalondokoa Oberenan izanen da.
Egitaraua:
11:30 Kalejira. Bi taldetan aterako dira dantzariak, batzuk Arrosadian barna eta besteak Azpilagañako kaleetan.
13:00 Ekitaldi nagusia Alfredo Floristan plazan:
  Aurkezpena
Zangozako jota
Bi jauzi
Arrosadiko ttun-ttuna
Agurra
16:30 Dantzaldia Oberenako fanfarrearekin
19:00 Besta bukatuko da


GURE_DANTZAK_CARTEL
Gure dantzak jaialdiko afixa



El festival de dantzaris veteranos Gure dantzak llega al barrio de la mano de Oberena dantza taldea. Será el 12 de junio, en Arrosadia mayormente, aun que la fiesta se extenderá a Azpilagaña. Con motivo del 75 aniversario Oberena ha decidido organizar este festival junto a Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra.
Este año participarán siete grupos en el festival. Acudirán dantzaris veteranos de los grupos Larratz, Ardantzeta, Muthiko Alaiak, Martin Galdeano, Basakaitz y Francisco Beruete, que bailaran junto al anfitrión, Oberena.  El festival se prolongara durante todo el día: comenzará con un almuerzo, y después los grupos se dividirán en dos kalejiras. Una recorrerá las calles de Azpilagaña y la otra las de Arrosadia. El acto central será al mediodía y allí bailarán todos juntos la jota de Sangüesa, dos jauzis y el Ttun-ttun de Arrosadia. La comida y los bailables de la tarde serán en Oberena.
Programa:

11:30 Desfile. Serán dos kalejiras, una por Azpilagaña y la otra por Arrosadia
13:00 Acto central en la plaza Alfredo Floristan. Bailaremos el siguiente repertorio todos juntos:
Presentación
Jota Sangüesa
Dos jauzis
Ttun ttun de Arrosadia
Despedida
16:30 Bailables con la fanfarre de Oberena en el mismo lugar
19:00 Fin de fiesta y retorno de los autobuses



NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...