2017/12/11

GABONETAKO KARRIKADANTZA




Erne!! Abenduaren karrikadantza izanen da 28an. Lekua: Cafe Zentral.

Zentral programazioa

Anima eta etor zaitez!!


¡¡Atención!! La karrikadantza de diciembre será el día 28 en el Café Zentral.

programación Zentral

¡¡Anímate y ven!!


GABONETAKO DANTZARI TXIKI TOPAKETA



Abenduak 17, igandea, Iruñeko Alde Zaharrean Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatuta.

Talde Partehartzaileak:
Dugunako Txikiak, Eluntze, Iruña Taldea, La Única, Muthiko Alaiak, Ortzadar, Oberena


Egitaraua:


11:45 Kalejira. Hiru ibilbide ezberdinetatik Iruñeko dantzari txikiak desfilatuko dute. Hurrengo plazetan geldialdiak eginez dantzateko: Recoletas, San Francisco, San Nikolas, Gaztelu Plaza, San Francisco, Mercaderes kalea eta Nabarreria.

13:00 Ekitaldi Nagusia (Los Burgos Plazan). Talde guztiak bertan bilduko ditugu elkarrekin dantzatzeko.
Antxoriz, San Petrike dantza, Jota eta Porrusalda


“GABONETAKO DANTZARI TXIKI TOPAKETA”

Domingo 17 de diciembre en Casco Viejo de Pamplona, organizado por Nafarroako Dantzarien Biltzarra.

Grupos participantes:
Dugunako txikiak, Eluntze, Iruña Taldea, La Única, Muthiko Alaiak, Ortzadar, Oberena


Programa:


11:45 Desfile. Desfilaremos en tres Kalejiras por las calles del casco viejo, con paradas para bailar en las plazas Recoletas, San Francisco, San Nícolas, Del Castillo, calle Mercaderes y Navarreria


13:00 Acto central (Plaza de los Burgos). Concentraremos a todos los grupos para bailar juntos.
Antxoriz, San Petrike dantza, Jota y Porrusalda

plano kalejira


2017/11/27

TAFALLALDEKO DANTZARI TOPAKETA



Abenduak 3, "Tafallaldeko Dantzari Topaketa" egingo dugu Tafallan.

Anima eta eta etor zaitez!!



El próximo 3 de diciembre, celebraremos el "Encuentro de Dantzaris de Tafallaldea" en Tafalla.

¡¡Anímate y ven!!


2017/10/25

IRUÑERRIA DANTZABIRA - BURLATA / BURLADA



Urriaren 29an, igandea, "Iruñerria Dantzabira 2017" - ren laugarren etapa Burlatan izanen da.
Anima eta etor zaitez ikustera!!


El 29 de octubre, domingo llega la cuarta etapa de "Iruñerria Dantzabira 2017" a Burlada. ¡¡Anímate y ven a verlo!!

CONFERENCIA / HITZALDIA


2017/10/16

CONFERENCIAS



Erne!! gaurko hitzaldia, urriak 18, izanen da Gaztelekun (Ermitako kalea, 22 - Burlata)

¡¡Atención!! la charla de hoy 18 de octubre, será en Gazteleku (Calle Ermita 22 - Burlada)

2017/10/08

2017/10/04

BARNETEGI - BEIRE


"DANTZA BARNETEGI"
Lekua: Beitu-n. " Beitu-n" albergean.
Urriaren 20tik 22ra.

 -Ostirala, 20a
19etatik-19:30etara, ongi etorria.
20etatik-20:30etara, edukien azalpena.
21/21:30etan, afaria.
22:30etan, dantzaldia. 

-Larunbata, 21a
09:00etan, gosaria.
10etatik-11:30etara, mintzaldia.  Dantzak eta Erritmoak.
12etatik-14etara, tailerra. Schotis, Polka, Mazurka, Balsa, e.a.
14:30etan, bazkaria.
17etatik-18:30/19etara, mintzaldia. Jantziak ( Koloreak, zapiak, e.a.)
19etatik-21etara, makil-dantzak. ( Bera, Lapurdi)
21:30etan, afaria.
22:30/23etan, dantzaldia. 

-Igandea, 22a
09etan, gosaria.
10etatik-12etara, mintzaldi-tailerra. "Plazer dantzatzeko, gustura dantzatzeko"
12etatik-13etara, bermuta.
14etan, bazkaria.
17etatik-18etara, laburpena, iritziak, balorazioa.
19etan, agur. 

Prezioa:90€/pertsona bakoitza
Izena emateko: nafarroakoedb@hotmail.com; Gaia: "Beire Barnetegi"



"DANTZA BARNETEGI”
En Beire, 20,21 y 22 de Octubre de 2017.

-Viernes 20/X/17
Recepción. De 19:00 a 19:30h
Explicación de contenidos. De 20:00 a 20:30h.
 Cena. +/- 21:00/21:30h
Dantzaldi. 22:30.

-Sábado 21/X/17
Desayuno. 09:00h
Danza y ritmos. Charla. De 10:00a 11:30
Polka,schotis, mazurka,vals,… Taller. De 12:00 a 14:00
Comida. +/- 14:00h.
Vestuario. Charla. De 17:00 a 18:30/19:00h
De 18:30/ 19:00 a 19:30h , recreo.
Danzas palos. ( BNera, Lapurdi,…) de 19:30 a 21:00h.
Cena. 21:30h.
Dantzaldi. 22:30/23:00h

-Domingo 22/X/17
Desayuno. 09:00h
Bailar con gusto, bailar ‘agusto’. De 10:00 a 12:00h.
Vermú. De 12:00 a 13:00h.
Comida. 14:00h.
Resumen, opiniones, valoración. De 17:00 a 18:00h
Agur. 19:00h

Precio: 90€/persona
Para apuntarse: nafarroakoedb@hotmail.com; Asunto: "Beire Barnetegi"

2017/09/22

IRUÑA TALDEA DANTZA TALDEA: 45. URTEURRENA



Urriaren lehen astean, Iruña Taldea bere urteurrena ospatuko du. Zorionak!!

Iruña Taldea celebrará su aniversario la primera semana de octubre. ¡¡Felicidades!!

GURE DANTZAK 2017



Irailak 30, larunbata, Gure Dantzak 2017 ospatuko dugu Tuteran.

El sábado 30 de septiembre celebraremos en Tudela el Festival de Dantzaris Veteranos 2017.

2017/09/14

TARRAGONAKO SANTA TECLAKO FESTETAN DANTZATUKO DITU TROKEO-DANTZAK DUGUNAK







Asteburuan irailaren 16 eta 17an— Tarragonara doaz trokeo-dantzara, Santa Teclako festen kari, bertako Bastoners taldeak gonbidaturik. Ilusio gaitza egiten dio gonbidapenak, izan ere, Santa Teclako festen eta bere segizio ikusgarriaren— berri dute aspalditik eta emanaldi berezia izanen da haietako. 

Informazio gehiago: tarragona - santa tecla

ETA TROKEO DANTZAK PLAZARATU ZITUEN DUGUNAK



Erditze luzea izan da baina joandako ekainaren 25ean plazaratu genituen azkenik, hondar hilabeteetako lan ordu gehienak hartu dizkiguten trokeo-dantzak. (Duguna Taldea)

informazio gehiago: Trokeo dantzak


KARRIKADANTZA BADATOR!!



Iruñeko Karrikadantza badator!!

2017/09/12

BARNETEGI - BEIRE



Informaio gehiago emango dugu laster.
En breve daremos más información.

KARRIKADANTZA ZIZUR NAGUSIAN / EN ZIZUR MAYOR


Irailaren 16an, larunbata, Zizur Nagusian Karrikadantza antolatuko dugu. Anima eta etor zaitez dantzatzera!!

El sábado 16 de septiempre organizaremos una Karrikadantza en Zizur Mayor. ¡¡Anímate y ven a bailar!!

IRUÑERRIA DANTZABIRA - ATARRABIA / VILLAVA


Irailaren 17an, igandea, Iruñerria Dantzabira 2017 -ren hirugarren etapa: Atarrabia izanen da.
Anima eta etor zaitez ikustera!!

El domingo 17 de septiembre llega la tercera etapa de Iruñerria Dantzabira 2017: Villava.
¡¡Anímate y ven a verlo!!

2017/08/24

IRUÑERRIA DANTZABIRA - BERRIOZAR


Abuztuaren 28an, astelehena, Iruñerria Dantzabira 2017 -ren bigarren etapa: Berriozar izanen da.
Anima eta etor zaitez ikustera!!

El lunes 28 de agosto llega la segunda etapa de Iruñerria Dantzabira 2017: Berriozar.
¡¡Anímate y ven a verlo!!

2017/08/21

KULTUR 2017 - OBERENA DANTZA TALDEA



OROITZAPEN HUTSAK

Abuztuak 24, Oberena dantza taldeak  musika, dantza, kantua eta antzerkia uztartzen dituen ikusgarria eskainiko du Agoizko Kultur Etxean.
Informazio osoa:
kultur 2017 - Aoiz - Oberena DT (eu)
http://oberenadantzataldea.eus/es/kultur-programan-dantzatuko-du-oberenak



El 24 de agosto, Oberena DT desarrollará un espectáculo de música, danza, canto y teatro en la Casa de Cultura de Aóiz.
Toda la información:
kultur 2017 - Aoiz - Oberena DT (es)
http://oberenadantzataldea.eus/kultur-programan-dantzatuko-du-oberenak

2017/08/17

IRUÑERRIA DANTZABIRA 2017 - NOAIN



Igande honetan, Noainen, "Iruñerria Dantzabira" hasiko da.
Datorren hitzordua, abuztuaren 28an, Berriozarren izanen da. Adi egon!!

Este domingo comienza "Iruñerria Dantzabira" en Noain.
La próxima cita el 28 de agosto en Berriozar. ¡¡Estate atento!!

2017/08/05

Exdantzaris de Lizarra. Emanaldi eta omenaldi.

Fco Beruete dantzari ohiko elkarteak  Lizarrako jaiak hasi zen dantza egiten, emanaldi eta omenaldi batean.
La Asociación de exdantzaris Fco Beruete comenzó las fiestas de Lizarra bailando, en un festival y homenaje.
Diario de Noticias
Diario de Navarra

Berako dantzak

Gure Txokoa taldeko dantzariek berriro protagonistak bere herrian.
Diario de Noticias

2017/07/31

Iruñeko 2017ko Ezpalak jaialdiaren kronika: Zaldikoen zalaparta


Animalia otzantzen zaila izaten da zaldi basa. Familia berekoak izaki, zaldikoa ere ez da hezten erraza eta hortaz ohartu gara aurtengo Ezpalak jaialdian. Saiatu gara hainbat zaldiko gure korralera ekartzen, eta horrela, Zuberoakoa, Lantzekoa, Beasaingoa, Cournonterralekoa eta Bartzelonakoak erakarri ahal izan ditugu 2017ko Ezpalakera.

Informazio gehiago: 
https://dantzan.eus/kidea/ezpalak/ezpalak-2017-irunea-zaldikoak-kronika

Arrosadian izan da aurtengo Irudama-ren topaketa


Ekainaren 3an izan da aurtengo Iruñeko Dantzarion Mahaian antolatzen duen dantzari topaketa, Arrosadiako auzoan. Auzoetako festekin bat egin ohi du topaketa honek eta aurten, esan bezala, Arrosadiako festekin egin du bat.

informazio gehiago:
https://dantzan.eus/kidea/dugunadt/arrosadian-izan-da-aurtengo-irudama-ren-topaketa

Dantzak Iruñako Sanferminetan -Dantzas en Sanfermines



Nafarroako Dantzarien Biltzarretik antolatuta 2017ko Sanferminetan 11 ekitaldi izan ditugu. Horietariko sei, Udaleko egitarauaren barruan.
Egitarau ofizialean hauek izan dira. Lehenengoa 6an. Foru enparantzan, beste urteetan bezala Iruñerriko hamabi dantza taldeekin.
9ean Gaztelu enparantza dantzazalez bete genuen hirugarren “Jauzien Jaian”. Kanpotik etorritako zenbait autobuseetan, dantzazale asko parte hartu zuten.   
10n Iruñako haurren dantza taldeek parte hartu zuten “Txikien egunean”. Bi ibilbideetan banatu ziren Gaztelu enparantzan elkarrekin bukatzeko, emanaldi batean.
Aurten berriro, Sarasate pasalekuan hiru dantza taldek eskeini dute bere emanaldia. Hiruetako Nafarroako bi talde autoktonak eta Iruñako beste bat. 7an “Grupo de danzas de Ribaforada”. 09an “Otsagabiako Dantzariak eta 11an “Ortzadar EKE”.. Sei ekitaldi hauetan, bost mila persona baino gehiago parte hartu dute.
Ofizial egitarauaren kanpotik iaz bezala, Ordiziatik mendizale-dantzarietako talde bat oinez etorri zen eta 09ko goizean Gaztelu Enparantzan dantzatu du. Udaleko Kultura zuzendariak harrera egin die eta jarraian sokadantzan parte hartu zuen. Oso ekimen hunkigarria izan da.
Iruñeko zenbait kolektiboen artean sortutako “Herri Sanferminak” ekimenean parte hartu dugu, ekarpenak aurkezten eta lan egiten. Horren bidez bost dantzetako musika taldeak kudeatu ditugu. Hauek “Herri sanfermineko” antolatu dituen hiru guneetako, bi guneetan, bost dantzaldi herrikoiak programatu ditugu.
Zer gehiago esan daiteke? Dantzaz beteriko Sanferminak izan dira. Inoiz baino gehiago. Guztira 7.000 pertsona inguruan parte hartu dute.   




En estos Sanfermines 2017 hemos organizado 11 eventos.
En el programa oficial han sido estos seis.
 La primera, como otros años en la plaza de los fueros el día 6 con los doce grupos de Iruñerria.
El día 09 llenamos la Plaza del Castillo de aficionados a la dantza o “dantzazales” en la tercera fiesta de Jauzis “Jauzien Jaia”. Participaron cantidad de aficionados venido en autobuses.
El día 10 los grupos de dantzaris txikis de Iruña participaron en el “Día de l@s txikis”. Se dividieron en dos recorridos para acabar todos juntos en un festival en la Plaza del Castillo.
Este año de nuevo, en el Paseo Sarasate, tres grupos han ofrecido sus actuaciones. Tres de ellos grupos autóctonos y otro de Iruña. El día 7 el “Grupo de danzas de Ribaforada”. El día 09 los Danzantes de Ochagavía y el 11 “Ortzadar EKE” de Pamplona. En estos seis eventos han participado más de cinco mil personas.
Fuera del programa oficial, y cómo se hizo el año pasado, un grupo de montañeros y dantzaris  que vino a pie desde Ordizia y bailaron el día 10 en la Plaza del Castillo. La Directora de Cultura del Ayuntamiento los recibió y seguidamente fue invitada a bailar en la Sokadantza que interpretaron. Ha resultado un acto muy entrañable.
Hemos participado en la iniciativa “Herri Sanferminak” formada por colectivos de Iruña presentando aportaciones y trabajando dentro de ella. A través de ella hemos programado cuatro grupos de música y dantza en los tres gestionados por “Herri Sanfermiak”. 

¿Qué más se puede decir? Han sido unos sanfermines envueltos en la Dantza. Más que nunca. En total más de 7.000 personas han participado en estos actos.    


2017/07/05

DANTZA PROPIOAK

Dokumentuaren akzioak



    Dantza propioak izanen dituzte Iruñeko Sanferminek aurtendik goiti.

    Uztailaren 7an, 14:30etan Iruñeko Udal Plazan.
    Uztailaren 14an, 13:00etan Iruñeko Udal Plazan.

    JAIAK BAI, DANTZAK ERE BAI!! - UMEEN EGUNA



    Uztailaren 10an, 12:00etan, Dantzari txikien emanaldia izanen da Gaztelu plazan.

    Anima zaitez eta etorri ikustera!!


    El 10 de Julio, a las 112:00, actuación de los dantzaris txikis en la plaza del Castillo.

    ¡¡Anímate y ven a ver!!

    JAIAK BAI, DANTZAK ERE BAI!! - SARASATE PASALEKUAN


    Uztailaren 7an, 9an eta 11an, 19:00etan Dantza emanaldia izanen da Sarasate Pasalekuan.

    Uztailak 7: Grupo de Danzas de Ribaforada
    Uztailak 9: Otsagabiako Dantzariak
    Uztailak 11: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea


    Anima zaitez eta etorri ikustera!!


    El 7, 9 y 11 de Julio a las 19:00 en el Paseo de Sarasate, espectáculo de dantza.

    7 de Julio: Grupo de Danzas de Ribaforada
    9 de Julio: Danzantes de Ochagavía
    11 de Julio: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea


    ¡¡Anímate y ven a verlos!!

    JAIAK BAI, DANTZAK ERE BAI!! - JAUZIEN JAIA

    Uztailak 9, 11:00etan, Jauzien Jaia. Anima zaitez!!

    El 9 de Julio, a las 11:00, Jauzien Jaia. ¡¡Anímate!!

    2017/06/20

    Nafarroako Errege - Erreginendako Omenaldia - Homenaje a los Reyes y Reinas de Navarra



    Ekainaren 25ean, Leire monasterioan, Nafarroako Errege - Erreginendako Omenaldia izanen da. Ostatuaren patioan Luzaideko Bolanteak dantzatuko dira.

    El 25 de Junio, en el monasterio de Leyre, se celebra el Homenaje a los Reyes y Reinas de Navarra. Los Bolantes de Luzaide - Valcarlos actuarán en el patio de la Hospedería.

    2017/06/16

    Soka Emanaldia


    Igande honetan, ekainaren 18an, SOKA emanaldia izanen dugu. Animatu eta etor zaitez ikustera!!

    Este domingo, 18 de junio, disfrutaremos de la actuación SOKA. ¡¡Anímate y ven a verlo!!

    2017/06/14

    Karrikadantza

    Larunbat honetan, 18:30etan, Karrikadantza izanen dugu San Nicolas plazan. Animatu eta etor zaitez!!

    Este sábado a las 18:30h tenemos Karrikadantza en la plaza San Nicolas. ¡¡Anímate y ven!!

    2017/05/17

    Nafarroako Dantzari Txiki Eguna 2017

    Nafarroako 320 dantzari tiki bilduko dira Arrosadian maiatzaren 20an

    Oberena dantza taldeak bi urterik behin antolatzen duen Dantzari Tikien Jaiaren bosgarren edizioa izanik, Nafarroako Dantzari Tikien Eguna bere gain hartuko du.

    Batu! Horixe da aurtengo Dantzari Tikien Jaiaren leloa. Izan ere, bosgarren aldia du, eta ohiko formatutik aldendu, eta Nafarroako Dantzari Tiki Egunarekin bat egin du bestak. Hala, Oberena dantza taldeak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarrak indarrak batu eginen dituzte dantzari tikien topaketa antolatzeko. Maiatzaren 20an izanen da Iruñeko Arrosadia auzoan, eta 150 dantzari tiki bilduko ditu.

    Egitaraua:
    10:00ean harrera eginen zaie dantza talde guziei Oberena Kirol Elkartean, eta ordu erdi beranduago hamaiketakoa banatuko zaie dantzari tikiei. 11:30ean abiatuko dira kalera, eta bi kalejira eginen dituzte Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan zehar. 13:00etan talde guziak Alfredo Floristan plazan bilduko dira ekitaldi nagusia eskaintzeko. Bertan honakoa dantzatuko da: Jaurrietako neska dantza, Lantzeko zortzikoa, Txulalai, Baztango esku dantza, Gorularien arku dantza eta domingillo eta Ostalerrak.

    14:30ean bazkaria izanen dute dantzariek, eta ordu baten buruan gurasoen txanda izanen da. Gurasoek bazkaldu bitartean jolasak antolatuko dituzte haurrendako. Ondoren, 16:30ean dantzaldia eginen dute Oberena elkartean, eta 18:00etan bukatuko da besta.

    Leloa:
    Dantzari Tikien Jaiak urtero lelo bat izan ohi du. Aurten Batu! izanen da, hainbat adiera biltzen dituen mezua. Alde batetik, indarrak batzearen eta aurretik antolatutako bi bestaren batuketari egiten dio erreferentzia. Izan ere, dantzari tikiak bilduko dituen besta, bi bestaren batura baita: Dantzari Tikien Jaia eta Nafarroako Dantzari Tikien Eguna. Antolakuntzan ere, bi eragile izanen dira: Oberena dantza taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra. Bestalde, dantzara batzeko deia luzatu nahi du egunak, horregatik ageri da afixan dantzari tiki bat eskua luzatzen.

    Zer da Dantzari Ttikien Jaia?

    Día del Dantzari Txiki de Navarra 2017.-
    Se celebrará el día 20 de mayo, en el barrio Arrosadía de Pamplona, coorganizado entre Oberena Dantza taldea y NDB (Nafarroako Dantzarien Biltzarra), bajo el lema “Batu!” con participación de 320 txikis pertenecientes a 12 grupos distintos.

    A las 11.30h saldrán tres desfiles, que tras hacer paradas para bailar, se reunirán todos los grupos en la Plaza Floristán donde ofrecerán un repertorio conjunto. Después de comer habrá un bailable popular de 16.30 a 18.00h.

    2017/05/08

    Nafarroako Dantzari Eguna 2017

    Larunbata izugarrizko egun polita izan zen. Lehendabiziko aldiz Nafarroako Dantzari Eguna BaxeNafarroan ospatu zen. Nafarroa alde guztietatik 11 talde elkartu ziren. 250 danztari eta musikari parte hartu zuten. 
    Zenbait herrietan banatu ziren eta gero elkarrekin Donibane Garazin kalejira bat egin ostean, Jai Alai polikiroldegian batera dantzatu zuten.
    Benetan oso egun polit, ona eta eredugarria izan zen. Ona eta polita Nafarroako dantzarientzat eta eredugarria Nafarroako kulturako beste egileentzat.
    NDBtik eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu duten erakundei, bolondresei, eta bereziki Garaztarrak eta Arrola taldeei bere ekimena eta lanagatik.

    El sábado fue un espectacular y precioso día. Por vez primera se celebró el Nafarroako Dantzai Eguna en Baja Navarra. Participaron 11 grupos de dantza de diferentes lugares de todo Navarra. 250 dantzaris y músicxs. 
    Se repartieron para bailar por diferentes pueblos para luego hacer un desfile conjunto en Donibane Garai-St Jean Pie de Port y una posterior actuación de todo en el polideportivo Jai Alai.  
    Verdaderamente fue un bonito y ejemplar día. Muy buenos para los dantzaris y ejemplar para otros agentes de la cultura de Navarra.
    Desde Nafarroako Dantzarien Biltzarra queremos dar gracias a todas las instituciones que han colaborado y a todxs los voluntarixs. Especialmente a los grupos Garaztarrak y Arrola por su iniciativa y trabajo.



    2017/05/05

    Nafarroako Dantzari Eguna 2017

    Lehendabiziko aldiz Nafarroako Dantzari Eguna Baxe Nafarroako herri desberdinetan ospatuko da eta Donibane Garazin ekitalde nagusia izanen da. Egungo antolatzaiak,  Nafarroako Dantzarien Biltzarra, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Euskal Dantzarien Biltzarra, Arrola eta Garaztarrak dantza taldeak dira. Egun honetan 200 dantzari eta musikariek parte hartuko dute.


    Egitaraua:

    Arratsaldeko 15.30etan hasiko da herri aunitzetan. Hots, Nafarroako dantza taldeek Bithiriñan, Gabadin, Arboitin, Bunuzen  eta Baigorrin emanaldiak eskeinuko dute.
    Ondotik, 18.00etan talde guztiak Donibane Garazin bilduko dira. Desfile batek herriko karrikak zeharkatuko ditu.
    Bukaeran, 18:30tan Jai Alaian hainbat dantza elkarrekin eskainiko dituzte.
    19:30tan dantzaldia Arberoako txarangarekin. Aperitifa eta afariaren ondotik, deneri irekitako dantzaldia izanen da Holako Deluxe taldearekin, Donibane Garaziko Jai Alaian.



    Por primera vez se va ha celebrar el Nafarroako Dantzari Eguna en distintas localidades de Baja Navarra con el acto principal localizado en Donibane Garazi. Todo ello está organizado por Nafarroako Dantzarien Biltzarra, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Euskal Dantzarien Biltzarra y los grupos Arrola y Garaztarrak. En este día tomaran parte 200 personas entre danzaris y músicos.


    Horarios:

    Por la tarde, a las 15:30h los grupos de Navarra mostrarán distintas danzas por las localidades de Bithiriñan, Gabadin, Arboitin, Bunuzen y Baigorri.
    Posteriormente, a las 18:00h, todos los grupos se reunirán en Donibane Garazi y realizarán un desfile por sus calles.
    Para finalizar, a las 18:30h en el frontón Jai Alai todos los grupos juntos ofrecerán una serie de danzas.
    A las 19:30h habrá un dantzaldia amenizada por la txaranga de Arberoa. Posteriormente se celebrará una cena y una nueva dantzaldia por parte de Holako Deluxe en el mismo frontón abierta a todo el mundo.

    2017/04/24

    Estreno de la Jota de Corella / Corela Jotako aurkezpena

    Este sábado 29 se estrenará la nueva Jota de Corella, impulsada desde el grupo Tambarria de Corella, y apoyada desde NDB. Será a partir de las 19.30h

    Larunbata honetan Corellako Jota aurkeztuko da lehenengo aldiz. Tambarria taldetik sortutakoa eta NDBen laguntzarekin. Arratsaldeko 19.30etan.


    2017/01/17

    Camino Manso zendu da

    Camino Manso Iruñeko dantzaria zendu da.
    Hemen irakurri dezakezue Duguna dantza taldeko kideek bere omenez publikatutako sarrera: https://dantzan.eus/kidea/dugunadt/camino-manso-zendu-da

    Doluminak bere familiari.


    Ha fallecido Camino Manso dantzari de Pamplona.


    Condolencias a su familia.




    2017/01/11

    Javier Garaikoetxea Urriza zendu da

    Javier Garaikoetxea Urriza Iruñeko dantzaria zendu da 87 urte zituela.
    Hemen irakurri dezakezue Duguna dantza taldeko kideek bere omenez publikatutako sarrera: dantzan.eus/kidea/dugunadt/javier-garaikoetxea-urriza-zendu-da

    Doluminak bere familiari.


    Ha fallecido Javier Garaikoetxea Urriza dantzari de Pamplona a los 87 años de edad.


    Condolencias a su familia.


     
     

    NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

      OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...