2016/10/05

HABLEMOS DE DANTZA kafe tertulia



Nafarroako Dantzarien Biltzarrak eta Berako Gure Txokoak, “HABLEMOS DE DANTZA” zikloa antolatu du bigarren urtez.
Dantza tradizionalean murgilduta gabiltzanean ohiko bihurtu ditugu hainbat egoera, Nafarroako Dantzarien Biltzarretik geldiune bat proposatzen dugu bigarrenez, eta gai ezberdin batzuen inguruan solastera gonbidatzen zaituztegu.
Aurten berritasun bezala solasaldi hauetako batzuk Beran ospatuko ditugu.
Bertan dantzari, musikari eta dantzazaleak kafe batera gonbidatu nahi ditugu eta dantzaren inguruan solastu. Eztabaida bideratzeko hiru egunetan sei saio antolatu ditugu:
-urriaren 8an Beran:
12etan Dantza eta generoa. Aldaketak ematen ari dira, nola?
16etan Dantza Tradizionala, nora goaz?
-urriaren 22an Iruñean:
12etan Dantza ¿Ohitura edo berritasuna?
16etan Dantzarien Biltzarraren etorkizuneko erronkak
-urriaren 29an Beran:
12etan Dantza eta erlijioa. Dantza eta erlijioa lotuta egon dira urte luzez, soka apurtu behar dugu?
16etan Emanaldietan zuzeneko musika edo grabatutakoa axola du? Zergatik?

Honen inguruan solastu nahi baduzu hurbildu zaitez zure zain egongo gara.
Nafar Gobernua Kultura sailaren laguntzarekin antolatutako ekintza da.







HABLEMOS DE DANTZA café tertulia
Nafarroako Dantzarien Biltzarra junto a Gure Txokoa de Bera organiza el ciclo “HABLEMOS DE DANTZA” por segundo año.
Las personas que nos dedicamos a la danza tradicional hemos convertido en habituales algunas situaciones, desde Nafarroako Dantzarien Biltzarra proponemos reflexionar sobre estos temas.
Invitamos a tomar un café a dantzaris, músicos y aficionados a la danza y a debatir sobre todo lo que rodea la danza tradicional. Para dirigir el debate planteamos 6 sesiones distribuidas en 3 jornadas:
-8 de de octubre en Bera:
12:00 Dantza y género
16:00 Dantza tradicional, ¿Dónde vamos?
-22 de octubre en Pamplona:
12:00 Dantza ¿Tradición o modernidad?
16:00 Retos de futuro de una federación de dantza
-29 de octubre en Bera:
12:00 Dantza y religión
16:00 ¿Música en vivo o grabada?

Si quieres conversar sobre estos temas acércate, te esperamos.
Esta actividad está subvencionada por el Departamento de Cultura de Gobierno de Navarra



2016/09/19

NDB HITZALDIAK 2016



Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Nafar Gobernuaren laguntzarekin udazken honetan hitzaldi ziklo hau eskeintzen du.

Aurtengoan gure folklorea hartuko dugu hizpide eta honen inguruan bost hitzaldi antolatu ditugu.



Hitzaldiak Nafarroako hainbat txokoetan ospatuko ditugu.
Dantza y ritmos Javier Arteta
irailak 22 de septiembre 19:30 Casa Juventud María Vicuña, Estella

El papel de la mujer en la dantza Pedro Romeo
irailak 30 de septiembre 19:30 Casa de Cultura de Tafalla

El Baile de la Era, año 1903 Taller de danzas Lizarrerria
urriak 28 de octubre 20:00 Oberena, Iruñea

Baztango dantzak Patxi Larralde
urriak 31 de octubre 19:30 Burlatako Gaztelekua

Folclore en la Ribera Jose Luis Balmaseda
azaroak 4 de noviembre 19:30 Centro Joven de Corella


Nafarroako Dantzarien Biltzarra ofrece para este otoño un ciclo de conferencias sobre nuestro folklore con la colaboración del Departamento de Cultura de Gobierno de Navarra dentro del programa para la difusión cultural. En este ciclo se ofrecen cinco conferencias sobre folclore y tradiciones.


Las conferencias se celebraran en distintos puntos de Navarra.


2016/09/13

Merindadeko Dantzari Topaketa



Ostiral honetan, irailak 16, Rocamador dantza taldeak eta Nafarroako dantzarien Biltzarrak, Zangozako udala eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin, Merindadeko dantzarien topaketa antolatzen dute.

Jaialdian Burlata, Otsagabia, Noain eta Zangozako dantzariek parte hartuko dute.
Irailaren 16an, Merindadeko dantza taldeen ordezkariak Zangozan bilduko dira.
Topaketa arratsaldeko sei terdietan hasiko da frontoitik kalejiran. Jarraian arratsaldeko zazpiak eta laurdenetan talde guztiek emanaldia eskeiniko dute PRAUn. Jarraian eta festari amaiera emanez Dantzan Enparantzan ospatuko da.


ANTOLATZAILEAK
Rocamador Dantza taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
BABESLEAK:
Zangozako udala eta Nafarroako Gobernuko Kultura departamentua


                   

ENCUENTRO de Dantzaris de la Merindad


Este viernes se celebra el Encuentro de danzaris de la Merindad de Sangüesa.

Rocamador Dantza taldea y Nafarroako Dantzarien Biltzarra organizan este evento con la colaboración del Ayuntamiento de Sangüesa y Gobierno de Navarra.

 
El 16 de septiembre en Sangüesa reuniremos a los grupos de danza de la Merindad de Sangüesa en un espectáculo único.
En esta actividad reuniremos 4 grupos de danzas de Otsagabia, Burlada, Noain y Sangüesa. La comitiva celebrará un desfile a partir de las 18:30. A las 19:15 cada uno de los grupos participantes interpretará una muestra de danzas. Para completar el festival celebraremos unos bailables populares Dantzan Enparantzan en el PRAU.

ORGANIZADORES:
Rocamador dantza taldea y Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
COLABORADORES:
Ayuntamiento de Sangüesa y Departamento de Cultura Gobierno de Navarra





2016/08/17

Iruñerria Dantzabira




Iruñerria Dantzabira
Nafarroako Dantzarien Biltzarra Iruñerria Dantzabira abian jarri du, Iruñerriko sei herrietan dantza emanaldi bereziak eskeiniz. Zehazki emanaldiak Barañain, Berriozar, Burlata, Noain, Huarte eta Atarrabian ospatuko dira. Emanaldi hauek beste herri bateko dantza talde baten emanaldia eta Dantzan Enparantzan ikuskizunekin osatuko da. Gure dantzak zuzenean gozatu eta dantzatzeko aukera herrikoi paregabea.
Igande honetan abuztuak 21 arratsaldeko zazpi eta erdietan ekimenari hasiera emango diogu Noaingo Foruen plazan Rocamador dantza taldearen emanaldiarekin eta jarraian Lau Urrats taldearen eskutik Dantzan Enparantzan herrikoiarekin.
Abuztuaren 29an astelehenarekin hurrengo geltokia izango du dantzabirak Berriozarko Eguzki plazan arratsaldeko zazpi eta erdietan. Bigarren emanaldi hau Ardantzeta dantza taldearen emanaldiarekin eta Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen Dantzan Enparantzan ikuskizunekin osatuko dugu.
Ekimen hau iraila eta urrian luzatuko da Burlata, Huarte, Atarrabia eta Barañaingo herrietan emanaldiak eskeiniz
Programa hau Nafar Gobernuko eta udaletako diru laguntzei esker antolatu du Nafarroako Dantzarien Biltzarra. 



Iruñerria Dantzabira
Nafarroako Dantzarien Biltzarra va a comenzar un nuevo programa de danza tradicional llamado Iruñerria Dantzabira, que se desarrollará en seis localidades de la comarca de Pamplona. Concretamente Barañain, Berriozar, Burlada, Noain, Uharte y Villava. Constará de una actuación de un grupo de danzas de otra localidad, seguido de una Dantzan enparantzan. Una oportunidad de bailar nuestras dantzas de forma popular con música en vivo.
El domingo 21 de agosto a las 19.30 horas en Noain, actuará el grupo Rocamador seguido de la Dantzan enparantzan guiada por los músicos de Lau Urrats.
El lunes 29 de agosto, también a las 19.30h en Berriozar lo harán el grupo de danzas Ardantzeta y Dantzan Enparantzan de la mano de la fanfarre de Ortzadar Euskal Foklore Elkartea.
En los meses de septiembre y octubre les seguirán los evento en Burlada, Uharte, Villava y Barañain.
Este programa ha sido posible gracias a la colaboración de Gobierno de Navarra y cada uno de los citados ayuntamientos con Nafarroako Dantzarien Biltzarra.  




2016/08/06

Iruña Taldeak San Lorentzoko Ingurutxoa aurkeztuko du

Heldu den abuztuaren 10an, San Lorentzo egunez, Iruña Taldeak ingurutxo berria aurkeztuko du izen bereko karrikako festen ospakizunetan. Arratsaldeko 18:45ean Errekoletak plazan, urtero ohikoa den emanaldian.
San Lorentzo Karrikako besta
Jakina da Iruñean jai eta ospakizun andana ditugula. Auzoetako jaiak, SanFerminak, inauteriak, San Saturnino eguna… Baina hauen guztien artean bada berezia den bat, guretzat bederen: San Lorentzo karrikako besta. Izen bereko santuaren omenezko egunean, Abuztuaren 10an alegia, ospatzen dena. Egun bakarreko jaia izanda ere leku bat du iruindarron Uda parteko agendan.  
Iruña Taldea dantza taldeko egoitza San Lorentzo karrikan egonik,  taldearentzat betidanik egun berezia da eta urtero arratsaldean emanal
dia eskaini izan du. Hiru hamarkadatik goiti ospatu den karrika honetako jaietan beti izan da Iruña Taldea, Euskal Herri osoko dantza tradizioa zabalduz Errekoletak plazako emanaldian.
Aurrekariak
1997an taldearen 25. urtemugaren ospakizunetarako taldeko dantzari ohi batzuk Danzante taldea osatu eta San Lorentzoko dantzak sortu zituzten. XII-XII. mendeetan ohikoagoak ziren Danzante kofradien antzera diardute egun. Orduz geroztik festek badute berezko dantza ziklo bat eta etenik gabe San Lorentzo egunean plazaratzen dituzte.
Jakina da San Lorentzo egunak izan zuela berezko dantza bat aspaldian. Mende batzuk lehenago (eta gaurtik ez oso urruti arte) Iruñeko Arrotxapea auzoko festak ere data beretsuetan eta santu beraren omenez ospatzen baitziren. Garai haietan oso zabaldua zegoen Iruñerrian festetarako maiordomoak edo neska-mutil nagusiak izendatzeko ohitura. Beste arduren artean, festen hasierako dantzan buru izateko ohorea eta ardura ere bazuten. Dantza hura ingurutxoa, soka-dantza, larrain-dantza, dantza-luzea edo nolakoa izanen zen ez dakigu. Baina badakigu egun horretan dantza sozial bat egiteko ohitura zegoela Iruñean.
Hori aski ongi dokumentatua geratu da Bernardo Apesteguia Domaicak idatziriko “Historia de las Mecetas de un barrio” liburuan. Arrotxapeko dantzaldia Arriasko plazan egiten zen. Errellenoa eta piper-opilak zientoka jaten omen zituzten eta musikariek jotzeko tokia ere piper-opilez apaindu ei zuten.
SAN LORENTZOKO INGURUTXOA
Arrotxapeko dantzaldi horri jarraiki, eta San Lorentzo karrikako besta jendetsua eta parte hartze handikoa izaki, egun honetarako Ingurutxo bat sortzeko ideia burura eraman du Iruña Taldeak.
Iruñeak bertako dantza gutxi ditu egun. Azken hamarkadetan sortutakoei, San Lorentzo bestarako XXI. mendeko dantza soziala gehitu nahi izan dugu gure ekarpen honekin.
Dantza hori egiten zenaren testigantza jasotzea izan da gure sorkuntzaren abiapuntua. Herri dantza bat sortzea izan da helburu eta hori da Abuztuaren 10an aurkeztuko duguna.  Musiken sortzaile Aitor Urkiza txistularia izan dugu eta jantzien sorkuntzan jo eta su aritu dena HARI&ARI-ko Aiora Ganuza.
Egungo dantza berria izanik,  genero bereizketarik gabeko dantza sortzen ahalegindu gara, bai bikoteen osaketan, jantzietan edota dantzan bertan ere.
Urtero Ingurutxoa plazaratuko dugu, gorputzek, ideiek edota garai berriek bazter batera botatzen gaituzten arte. Dantzak biziak behar dute izan. Bizi luzea San Lorentzoko Ingurutxoari!
Abuztuaren 10an, 18:45ean Errekoletak plazan.

Denak gonbidatuta zaudete.

2016/08/03

Curso de Dantza de Txibiri en Olite - Ikastaro Erri Berrin

Erri Berriko Txibiri dantza taldeak, dantza ikastaro bat doanik antolatu du. Abuztuaren 9etatik irailaren 9etara. Parte hartu nahi dutenak izena eman behar dute abuztuaren 8a arte. "Bulego bakarrean" 8.30etatik 14.30etara, edo Kultur etxean 11.30etatik 14.etara eta 18etatik 21etara.

El grupo Txibiri Dantza Taldea de Olite ha organizado un cursillo gratuito del 9 de agosto al 9 de septiembre. Los interesados pueden inscribirse en la Oficina Única hasta el 8 de agosto, de 8.30 a 14.30 horas, o en la Casa de Cultura, de 11.30 a 14.30 y de 18.00 a 21.00 horas. 

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...