2012/11/25

Lantzeko ingurutxoa, nola da? benetan? ¿como es? ¿seguro?

Lantzeko ingurutxoari buruz eztabaida bat "dantza.com" web orrian, bideo baten harira.
Modu batez... bestez...
Debate sobre el Ingurutxo del Lantz en la página web de "dantza.com" a raiz de un video.
De un modo...de otro...
Dantzan.com

Iker Larunbe berriro txalpelduna

Atarrabiako Mikelats taldeko dantzaria, Iker Larunbek berriro, hirugarren aldiz, lortu du Aurreskuaren txapelketako garaipena.
Iker Larunbe, dantzari del grupo Mkelats de Atarrabia,o por tercera vez la victoria en el campeonato de Aurresku.
«Tenía ganas de volver a recuperar el trofeo. Lo gané dos años seguidos, pero el pasado quedé segundo», señalaba el dantzari de Atarrabia, miembro del grupo de baile Mikelats, quien, a sus 30 años de edad, lleva cerca de una década participando en el certamen.

2012/11/15

"Lizarren doinua" ikusgarria eskainiko du Oberenak igandean

Azaroaren 18an eginen dute emanaldia Burlatako Kultur Etxean. 18:30ean hasiko da antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikusgarria. Sarrerak aitzinetik erosi daitezke Oberenako bulegoan eta Karrikiri euskal dendan.

Prest dira Amets eta Oinatz Lizarren gaitaren doinua libratzeko. Igande honetan, azaroaren 18an, Lizarren doinua ikusgarria taularatuko du Iruñeko Oberena dantza taldeak. Emanaldia Burlatako Kultur Etxean izanen da 18:30etatik aitzinera. Bertaratu nahi duenak sarrerak salgai ditu Oberena Kirol Elkarteko bulegoan eta Karrikiri euskal dendan. Helduek bost eurotan erosi ditzazkete, eta haurrek hiru eurotan. Bestalde, emanaldiaren egunean berean ere erosi daitezke sarrerak 17:30etatik aitzinera. Larunbatean Berako Kultur Etxean eskaini zuten Lizarren doinua Gure Txokoa elkarteak antolaturik.
Lizarren Doinua
Oberenako dantzari ttikien taldeak aurkezturiko obra da Lizarren Doinua, antzerkia eta dantza uztartzen dituena. 70. urteurrenaren karietara eskeini zuten lehenbiziko aldiz 2011ko azaroaren 19an, Nafarroako Antzerki Eskolan. Dantzariez gain, Oberena fanfarreak, Arrosadiako txalapartariek, gaiteroek eta Azpilagañako Gartxot Erraldoi Konpartsak ere parte hartu dute lan horretan. Bestalde, ikusentzunezko euskarriak ere baliatzen ditu obraren zati batean, Jon Garaik egindako marrazki bizidunei esker. Ezbairik gabe, Oberenako dantzari ttikiek egin duten proiektu handienetariko bat izan da hau. Lan mardula eskatu zuen, baina 70 urte betetzeak ez zuen gutxiagorik merezi.
Sinopsia:
Buruzagi maltzur batek munduko gaita guztien doinua bahitu du. Musika tresna hori jotzen saiatu zen, baina nahiko baldarra zenez, ez zuen lortu. Horregatik, azti baten laguntza izan du gaita guztiak isilarazteko. Baina mutiko batek aztiari aurre egin dio. Lizar du izena, eta arratsaldero arratsaldero bere gaita jotzen du soinua galdu ez dezan.
Egun batean, iturrira joatea ahantzi, eta aztiak Lizarren gaitaren doinua bahituko du; iturriaren barnean gatibu geratuko da. Oinatz eta Amets anai-arrebek misio bat izanen dute: Lizarren doinua askatzea. Horretarako erraldoiak herriko plazara eraman beharko dituzte, aurki hasiko diren herriko besten aurretik. Izan ere, hori da Lizarren doinua askatzeko modu bakarra. Amets eta Oinatz basoan barneratuko dira haien helburua lortzeko, eta hainbat abentura biziko dituzte.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...