2009/03/26

FOLK-LORE 2.009

1996tik Urtero antolatzen du Amaiur Dantza taldeak FOLK LORE jaialdia bere lagunei ongi etorria emateko. Helburua egun atsegina pasatzea da. Azken urteotan dantza talde, musikari, laguntzaile eta lagun ugari bilduko gara, giro ezin hobea lortuz goizetik gauera..
Aurten, Folk Lore jaialdia apirilaren 4 eta 5teko asteburuan ospatuko da. Larunbatean Iruñeko kaleetan barrena eta Igandean Uharten izango dugu folkloreaz gozatzeko aukera.
Goiza txikienei eskainiko zaie; gero, bazkaria eta honen ostean txikientzako jarduerak eginen ditugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala, kaleetan barrena hasiko gara eta bertan trikitilari eta zanpantzar, fanfarre eta abarrekin bat eginen dugu. Arratsaldeari amaiera emateko, egun horretan bisita eginen diguten hainbat talderekin ikuskizun bat egingo dugu Burgoen Plazan. Aurten talde pontente bezala Zurairetik (Lapurdi) Alaiki taldea, Herrialde katalanetik Colla Bastonera de Sant eta Irlandatik etorritako dantza taldea bat. Ziur gaude agertuko zaretela eta itxaroten zaituztegu. Edozein informazio edo elkarrizketak egiteko jar zaitezte kontaktuan
folkloreamaiur@gmail.com helbide elektronikoa erabiliz.

Apirilak 4, larunbata Iruñeko Alde Zaharean
11:00 Harrera
Dantza talde txikiei harrera, Errekoletas Plazan, eta hamaiketakoa
11:30 Txikien kalejira
Errekoletas Plazatik abiatzen gara, Kale Nagusia ibiltzen dugu eta ondoren, San Frantzisko eta
Gaztelu Plazan dantza batzuk egiten dituzte taldeek
Talde hauek ziurtatuta ditugu: Galtz-Orratz (Uharte-Arakil), Idoskia (Atarrabia), Larraiza (Lizarra), Orritz (Irurtzun), Elai-Alai (Lakuntza), Murixka (Lezo), Rocamador (Zangotza), Berriozarko Zanpantzarra, Amaiur (Iruñea), Oin Arin (Lazkao), Ereintza (Orereta), Akordeoilariak (Lakuntza)
13:30 Txikien ikuskizuna
Burgoen Plazan, Txikien taldeek bere dantza hoberenak eskainiko dituzte
14:30 Bazkaria.
15:30 Bazkalondorengo animazioa
Zurgai Herri Kirolak-ek Burgoen Plazan lagunduko die neska-mutikoei tresnak erabiltzen.
Dantzaldia Modestorekin batera.
18:00 Arratsaldeko kalejira
Burgoen Plazatik abiaturik, musika eta animazio hainbat talde ondorengo kaleak ibiliko dituzte
Lizarrako trikitilariak, Burlatako trikitilariak, Txalapartariak, Albokariak, Uharteko Ihoaldunak,
Atarrabiako ihoaldunak, Donibaneko Ihoaldunak, Momotxorroak, "Bastoners Colla de Sants" makil-dantza talde katalana, Lapurdiko Alaiki Dantza Taldea eta Kennedy Irish Dance Belfastetik (Irlanda)
20:00 Amaitzeko ikuskizuna
Burgoen Plazan berriz, Bastoners colla de sants (Bartzelona), Kennedy Irish Dance Belfastetik (Irlanda), Alaiki(Lapurdi) taldeek ikuskizun berezi bati emango diote hasiera egunarekin bukatzeko.

Apirilak 5, igandea – Uharten
11:00etan Kennedy Irish Dance Irlandako Dantzariak San Juan Plazan egingo dute emanaldia.
12:00etatik Aurrrera!
Kalejira eta ikuskizuna Uharte herrian, hainbat taldek eskainita. "Bastoners Colla de Sants" makil-dantza talde katalana, Lapurdiko Alaiki Dantza Taldea. Uharteko dantzari txikiak eta Uharteko gurasoen datza taldea, Uharteko ihoaldun txikiak, Paz de Zigandako dantzariak, Zizurko dantzariak, Mendillorriko dantzariak eta Eugiko Dantzariak.
13:00 San juan plazan jaialdiari amaiera eman taldeen aktuazioekin
Honekin Uharteko udalari bere laguntasuna eskertu nahi diogu.

Aurtengo Dantzari Egunak- Dias Dantzaris 2.009

Aurtengo Dantzari Txiki Eguna Maiatzaren 17an Irurtzunen ospatuko dugu. Nafarroako dantzari txiki talde zenbait parte hartuko dute.
El Día del Dantzari Txiki 2.009 lo celebraremo0s el 17 de mayo en Irurtzun. Tomarán parte un buen número de grupos de dantzas txikis.
Bigarren "Nafarroako Dantzari heldu eta ohia", Otsagabian ekaniaren 21ean izango dugu.
El Segundo Encuentro de dantzaris veteranos y ex-dantzaris -2.009- lo celebraremos en Otsagabia el 21 de junio.
2.009 Euskalherriko Dantzari Eguna Atarrabia-Villava ospatuko da irailaren 12an. EDBk, Atarrabiako "Mikelats" taldearekin batera, bere 15. urtemugan antolatuko dugu.
El Día del Dantzari del Pais Vasco 2.009 lo celebraremos en Atarrabia-Villava el 12 de septiembre. EDB lo organizará junto con el grupo "Mikelats" de Atarrabia, en su 15 aniversario.
Aurrerago informazio gehiago emango dizuegu.
Más adelante os daremos más información.

Anima zaitezte.
Animaros.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...