2011/03/24

Asteburuan Udaberriko Dantza Jaialdia ospatuko da Sakanan

Jaialdia antolatu dute Orritz Dantza Taldeak eta Elai-Alai taldeak astebururako. Launbatean Asturiaseko La Sidrina taldea eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldea gonbidatu ditu Irurtzungo taldeak “jaialdi koloretsua” eskeintzeko asmoz. Hiru taldeen artean ordu beteko dantza emanaldia eginen dute herriko fronton estalian 20:00etatik aitzinera. Eguraldia lagun izanez gero, 19:00etan kalejira ere eginen dute herritik zehar. Emanaldiaren ondotik afaria izanen dute eta folklore festari ekinen diote gero Pikuxar Euskal Txokoan. DJ Elepuntok paratuko du musika 00:30etatik aitzina.
Igandean Lakuntzan izanen da zita. Bertako Elai Alai dantza taldearekin batera arituko da La Sidrina taldea 13:15etan herriko plazan.

Urte batzuk badira Udaberriko Dantza Jaialdia antolatu gabe eta indarberriturik dator aurtengoan. Irurtzungo Udalaren, Lakuntzako Udalaren eta Irurtzungo Kultur Kontseiluaren babesarekin aurrera aterako da “elkartruke folklorikoa”. Orritzek “ilusio handiz” antolatu du jaialdia eta bertaratzeko gonbitea luzatu dio gizarteari. B

Puzgarriak Dantzari Txiki Egunaren alde

Agoitzeko Toki-Eder frontonean puzgarriak paratuko dituzte larunbatean eta igandean. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara egonen dira haurren gozagarri. Egun bakarrerako sarrerak 4 euro balio du eta bi egunetan parte-hartzeko 6 euro ordaindu beharko dira. Lorturako diru-sarreren parte bat ekainaren 5ean Agoitzen bertan ospatuko den Nafarroako Dantzari Txiki Eguneko gastuak ordaintzeko bideratuko da. Ekimena aurrera eramateko Alder taldearen laguntza ezinbestekoa izanen da.

Hinchables a favor del Dantzari Txiki Eguna

Este sábado y domingo habrá castillos hinchables en el frontón Toki-Eder de Agoitz. Las niñas y niños podrán disfrutar de ellos de 17:00 a 20:00 de la tarde. La entrada para un único día cuesta 4 euros y quien vaya los dos días deberá pagar 6. Parte de lo recaudado irá destinado para sufragar los gastos del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna que se celebrará el 5 de junio en Agoitz. El grupo Alder colaborará en los preparativos del acontecimiento.

2011/03/23

'Hutseaniko hazkurria eta beste' liburua aurkeztuko dute ostiralean

Joxemiel Bidadorren poemak biltzen dituen liburua aurkeztuko dute Iruñeko Planetarioan. Ostiralean izanen da hori eta 2010ean utzi gintuen lagunari omenalditxoa ere izanen da. 20:00etatik aitzina liburuko poemak errezitatuko dituzte, eta musika eta argazkiekin gozatzeko aukera ere izanen da. Ekitaldi honetan 20 poeta, idazle, kulturgile eta musikari inguruk parte hartuko du.
Hitzordua ekitaldi nagusia baino ordu erdi lehenago izanen da, 19:30ean, Planetarioaren kanpoaldean. Sarrera librea da, beraz, bertaratzen den orok izanen du ekitaldia ikusteko aukera.


El viernes presentación pública de 'Hutseaniko hazkurria eta beste'


El libro que recoge poemas de Joxemiel Bidador se presentará en el Planetario de Iruña. Será el viernes y también servirá como homenaje a un amigo que nos dejó en 2010. A partir de las 20:00 se leerán poemas del libro y habrá música y fotografías. Unos 20 poetas, escritores, personas ligadas a la cultura y músicos serán los encargados de darle color al acto.
Sin embargo, la cita será media hora antes, a las 19:30, en la puerta del Planetario. La entrada es libre, así que, quien quiera podrá disfrutar de la presentación.

2011/03/14

Oberena dantza taldea Limouxera doa asteburu honetan

Oberena dantza taldearen blogetik hartua

Oberena dantza taldea Euskal Herritik landa ibiliko da asteburu honetan. Limósera (frantsesez Limoux) doaz, Ardanbera fanfarrearekin batera, Lantzeko inauteria plazaratzeko. Limósen inauteriak dira urtarrilaren 30etik apirilaren 10era bitarte eta munduko inauteriez gozatzeko aukera izanen da asteburu honetan. Aurten Txatxoak, Ziripot, Miel Otxin, Ferratzaileak eta Zaldiko ere Limóseko karrikak hartuko dituzte beraz.


Ostiralean abiatuko dira Oberena eta Ardanberako kideak Okzitania aldera. Gauez eginen dute bidaia eta larunbat goizean harrera ofiziala eginen diete 12:00etan. Bazkalondotik bi orduko kalejira izanen da 14:30etan hasita. Miel Otxinen epaiketa 19:00etan izanen da plazan eta bere gorpua erretzen delarik inguruan dantzatuko dute zortzikoa.


Larunbatean Lantzeko inauteria aurkeztu ondotik, igandean Limóseko inauteria ikusiko dute dantzariek. Goizean izanen da hori eta bazkalondotik Iruñera itzuliko dira. Inauteri asteburua izanen du Oberenak aste honetan eta jadanik prest dituzte jantziak, aste hontan lan eta lan ibili ondotik.


Oberena dantza taldea viajará a Limoux este fin de semana

Este fin de semana Oberena viajará al extranjero junto a la fanfarre Ardanbera. Esta vez será Limós (Limoux en francés) la ciudad que visiten. Allí son carnavales del 30 de enero hasta el 10 de abril y este fin de semana carnavales de todo el mundo invadirán las calles de la ciudad occitana. Así pues, este año Txatxoak, Ziripot, Miel Otxin, Ferratzaileak y Zaldiko llenarán de color las calles de Limós.


Los miembros de Oberena y Ardanbera saldrán el viernes a la noche camino a Occitania. Viajarán de noche para poder estar el sábado por la mañana. A las 12:00 será la recepción oficial y después de comer comenzará el desfile de dos horas. El juicio a Miel Otxin se celebrará a las 19:00 en la plaza y después los txatxos bailarán el zortziko al rededor de la hoguera.


El sábado carnaval de Lantz -entre otros- y el domingo será el turno de los locales. Los dantzaris tendrán la ocasión de disfrutar con el carnaval de Limós por la mañana, antes de emprender la vuelta a Iruña. Así cerrará la época de carnaval el grupo de dantza Oberena.

Iñude eta Artzaien kronika bidali digute Beratik

Beratik dator notizia. Otsailaren 6an atera ziren urtero bezala Iñude eta Artzaiak. Kronikatxo ttiki bat bidali digute, besta egunean bizitakoa gu guziokin konpartitzeko asmoz. Hemen dituzue beraz Berako lagunen hitzak. Segi lanean eta eutsi tradizioari!

Otsailaren 6an ,igandean, egin zen Beran 'iñudeak eta artzaiak'. Ospakizun hau gerra zibilaren aurretik egiten zen 1929 eta 1930 urteetan izan zen azkenekoz egin zena eta 1979an berreskuratu zen berriz ere. Ordutikan orain arte urtero-urtero egin ohi da Beran 'iñudeak eta artzaiak'.

Goizeko 10ak aldera ateratzen dire Eztegara pilotalekutik eta Bera guztia zeharkatu ondoren eta karrika ezberdinetan kantatu eta dantzatu ondoren eguerdiko 14:00ak aldera akautzen dute goizeko “tarea”. Gero bazkaria Zubiondo jatetxean izan zen (ohitura bezala ilar gorriak jan zituzten). Arratsaldeko 18:00etan dantza saio bat egin zuten Altzateko plazan.

Aurten 47 bikote atera dire eta konpartsakoak eta musikariak batuz 127 pertsona, 127 gazte bestarako eta herria alaitzeko prest. Bertan “aita joxepe” eta bere pajeak daude, aurten Maitane Erdozain, Dorleta Larke eta Eli Irazoki zirelarik. Dantzatzen zutenen artean lehendabiziko bikotea Xabi Alzuri eta Eneritz Lanz ziren, eta hauen segidan bertze 46 bikote zeuden heuren erritmoa jarraituz Berako musikari bikainen doinuez lagundurik. Ondoren konpartsakoak zeunden eta hemen orduko pertsonaia aunitz ikusi zitezkeen (apezpikua, monagilloa, alkatea,...). Ospakizun hau borobila eta osoa gertatzeko, denen parte hartzea eskatzen zuen (dantzariak, musikariak eta konpartsa).

Ospakizun hau Berako Gure-Txokoa Dantza Taldeak antolatzen du urtero urtero. Goraipatzekoa da dantza talde honek Berako herriarengatik egiten duen lana. Zorionak beraz!


Argazkiak handiago ikusteko egin klik haien gainean.

2011/03/06

Joxemiel Bidador gogoan bere heriotzaren urteurrenean


San Lorentzoko Danzanteen Kofradiak gogoan izan du Joxemiel Bidador. Haren heriotzaren urteurrenean atera dute idatzia taldearen blogean bertan. Bidadorren faltak mindurik, baina aitzina jarraitzeko asmoekin daudela diote danzanteek. Hitz gutxitan sakon mintzatu dira lagun eta dantza-kide izandakoaz: "Ikus daitekeenez, festa prestatzeko egin beharreko lana eta berori gozatzeko ahalmen eta alegrantzia bat egin zituen osagaia izan zen Joxemi".
Idazkia osorik hemen.

En recuerdo de Joxemiel Bidador un año después


La Cofradía de Danzantes de San Lorenzo ha recordado a Joxemiel Bidador a raíz del aniversario de su muerte en un escrito publicado en el blog del grupo. Los danzantes lo echan de menos, pero han manifestado sus ganas e ilusión de seguir adelante. En un escrito modesto pero cargado de emoción, han recordado a un amigo y compañero: “Joxemi fue, como puede verse, un ingrediente de la fiesta que aunaba el trabajo necesario para prepararla y la capacidad y alegría para disfrutarla”.
El escrito completo aquí.

2011/03/01

Soka-dantzari buruzko erakusketa gaurtik aurrera Altsasun

Apur batean soka-dantza Iñaki San Martin argazkilariaren lana biltzen duen erakusketa da. Gaurtik hasita, soka-dantza ezberdinen inguruko argazkiak eta margolanak ikusgai izanen dira Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Estilo eta euskarri ezberdinekin, soka-dantzez gozatzeko aukera izanen da bertan.
Martxoaren 26ra bitarte, egunero zabalik izanen da erakusketa. Astelehenetik ostiralera 18:30etatik 21:00ak bitarte, larunbatetan 19:00etatik 20:30etara eta igandeetan 19:00etatik 21:00etara. San Martinen lanak bisitatu nahi dituenak asistentzia konfirmatu beharko du larunbatean joanez gero.

Una exposición sobre soka-dantza abre sus puertas hoy en Altsasu


Apur batean soka-dantza recoge la obra del fotógrafo Iñaki San Martín. Una exposición sobre la soka-dantza en la que se podrá disfrutar de fotografía y pintura. La exposición abre todos los días desde hoy hasta el 26 de marzo en Centro Cultural Iortia de Altsasu. De lunes a viernes se puede visitar de 18:30 a 21:00, los sábados de 19:00 a 20:30 y los domingos de 19:00 a 21:00. Los sábados habrá que confirmar asistencia antes de asistir a la exposición.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...