oberena dantza taldea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
oberena dantza taldea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/12/02

DANTZA IKUSKIZUNAK ZUBI NAFARRAN 2016

Bihartik hasita dantza ikuskizunez lepo ditugu egun hauetan.

Abenduak 3 goizeko 11etan Oberena dantza taldearen ikuskizuna Barañainen:
oberenadantzataldea.eus


11:15etan Duguna dantza taldea Nafarroako Merindadeetako dantzariez lagunduta Ezpatadantza egingo du Nafarroako erresumaren aitortzan: dantzan.eus

dantza.eus




Arratsaldean berriz Lizarran hainbat dantza taldeen arteko emanaldia: Larraiza dantza taldea






Eta abenduaren 8an Muthiko Alaiak taldea dantza giro ederra prestatu du Iruñean:



2016/06/02

Ekainaren 12an, Gure Dantzak jaialdiaren 9. edizioa ospatuko da Iruñean



Oberena dantza taldeak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatzen dute ekimen hau.
Nafarroako 9 dantza taldek parte hartuko dute Ardantzeta, Arrola, Basakaitz, Francisco Beruete, Larratz, Martin Galdiano, Muthiko Alaiak eta Oberena
Gure Dantzak jaialdiak Nafarroako 150 dantzari heldu bilduko ditu Oberena dantza taldeak gidatutako ekimenean.
Jaialdia Iruñeko Arrosadia eta Azpilagaña auzoak zeharkatuko dituen kalejirekin hasiera emanen zaio.
Jarraian, Alfredo Floristan plazan, talde guztiek emanaldia eskeiniko dute, eta bertan, besteak beste, auzoko ttun-ttuna plazaratuko da. Eguna borobil amaitzeko parte-hartzaile guztiek, bazkarian bilduko dira, eta Oberena fanfarrearen dantzaldi herrikoiarekin gozatuko dute frontoian.
Gure Dantzak jaialdia Lizarran jaio zen, eta Nafarroako hainbat herritan ospatu izan da geroago Otsagabian, Noainen, Tuteran, Isaban, Tafallan, Burlatan. Lehen aldiz Iruñean ospatuko da aurten.
Oberena dantza taldea bere 75. urteurrena ospatzen ari da. Horren karietara hainbat jarduera antolatu ditu iazko martxoan ospakizunari ekin ziotenetik: Mercaderes karrikako flashmoba, Ziudadelako jantzi tradizionalen erakusketa, Ziudadelan bertan gauez plazaratutako Heldu sokari ikuskizuna, fanfarrearen kontzertua, eta otsailaren 20an Baluarte bete zuen Iturri zaharretik, indar berriz urteurreneko ikuskizun nagusia. Gainera, hainbat alorretatik aitortza jaso du: Nafarroako Gobernuak Karlos III. domina eman zion, eta Azpilagañako Jai Batzordeak omenaldia egin zion. Orain, sanferminetako txupinazoa jaurtitzeko hautagai da, sanferminetako mahaian babes zabala jaso ondoren.



ANTOLATZAILEAK
Oberena dantza taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra.

LAGUNTZAILEAK:
Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua






 

 

 

 

 

 

 

 

 

La novena edición de Gure Dantzak reunirá a 150 dantzaris en Pamplona el domingo 12 de junio

Oberena dantza taldea junto a Nafarroako Dantzarien Biltzarra organiza este evento.
Participarán ocho grupos de diferentes localidades navarras Ardantzeta, Arrola Basakaitz, Francisco Beruete, Larratz, Martin Galdiano, Muthiko Alaiak y Oberena
La novena edición de Gure Dantzak, la reunión de danzaris veteranos de Navarra, reunirá a 150 personas, en total ocho grupos organizados por el grupo Oberena dantza taldea.
El encuentro comenzará con dos desfiles y bailes por las calles de Arrosadia y Azpilagaña.
Al llegar a la Plaza Alfredo Floristan,  todos los grupos ofrecerán un variado repertorio de danzas encabezado por el Ttun-Ttun del barrio de Arrosadia. El encuentro continuará con una comida en el frontón de Oberena y baile acompañados por la Fanfarre de Oberena
El festival Gure Dantzak nacío en Estella y se ha celebrado en Otsagabia, Noain, Tudela, Isaba, Tafalla y Burlada. Este es el primer año en que se celebra en Pamplona.
Oberena dantza taldea celebra su 75. Aniversario con un amplio programa de actividades que comenzaron en marzo del pasado año: un flashmob en la calle Mercaderes, exposición de trajes tradicionales, la exhibición nocturna “Heldu sokari” y el concierto de la fanfarre en la ciudadela. A esos actos se añade el espectáculo “Iturri zaharretik, indar berriz” estrenado con un lleno en Baluarte. Además ha recibido varios reconocimientos y homenajes como el de la comisión de fiestas de Azpilagaña, la medalla de Carlos III de manos del Gobierno de Navarra y es uno de las candidatas al lanzamiento del txupinazo de San Fermín.


ORGANIZADORES:
Oberena Dantza taldea y Nafarroako Dantzarien Biltzarra.

COLABORADORES:
Ayuntamiento de Pamplona y Gobierno de Navarra.


2016/04/14

Karlos III domina jasoko du Oberena dantza taldeak

Nafarroako Gobernuak bederatzi lagun eta elkarte omenduko ditu, “Nafarroaren ohoreari ekarpena” egin diotelakoan. Maiatzaren 7an banatuko dituzte dominak || El Gobierno de Navarra omenajeará a nueve personas y entidades por “contribuir al prestigio de Navarra”. Las medallas se repartirán el 7 de mayo
“Hamarkadaz hamarkada Nafarroako ondare historiko, musikal eta kulturala garatu, zabaldu eta gizarteratzeagatik”. Horrexegatik, Nafarroako Gobernuak Karlos III domina emanen dio Oberena dantza taldeari. Hain zuzen ere, bederatzi lagun eta elkartek jasoko dute, “Nafarroaren garapen, zabalpen eta ohoreari ekarpen berezia egiteagatik”. Hala, bederatzi lagun eta elkarte omenduko dituzte maiatzaren 7an. Oberenak ez ezik, Izaskun Arratibelek, Julio Ayesak, Mario Gaviriak, “Golem” Difusora Cultural Cinematográfica S.A. enpresak, Gregorio Monrealek, Javier Molinak, Koldo Roderok eta Manuel Torresek ere jasoko dute.
Sergio Espuelas taldeko ordezkariak esan duenez, taldeak aurrera jarraitu du jende askoren lanari esker. “Gaur egun ere gogobeterik gaude jaso dugun ondareari jarraitasuna emanez, beti ere egoera eta garaiari egokiturik, gizarteak egiten duen modu berean folklorea ere garatu eta egokitu egiten baita”.
Aurten 75 urte bete dira Oberena dantza taldea sortu zenetik. 1941eko urtarrilaren 20an abiatu zuten abentura, eta abuztuaren 15ean eskeini zuten lehenbiziko emanaldia, Elon. Maxi Aranbururen gidaritzapean eman zituzten lehenbiziko urratsak, eta gaur egun 160 dantzarik osatzen dute taldea. Ibilbide luze horrek Nafarroako Gobernuaren aitortza izanen du orain.

Karlos III domina
Nafarroako Gobernuak 1997. urtean sortu zuen domina hori, Nafarroaren garapenean edota haren kanporako irudian ekarpen berezia egin duten lagunak eta elkarteak omentzeko. Ohore domina Karlos IIIaren irudia duen gurutze esmalteztatua da, inguruan “Karolus regis navarre” esaldia duena. Atzealdean Nafarroako armarria ageri da, “Nafarroako Foru Erkidegoa” eta “Nafarroako Karlos III Noblearen gurutzea” hitzekin batera.



informazio gehiago: oberenadantzataldea.eus



“Por su impulso durante décadas al desarrollo, la promoción y la divulgación del patrimonio histórico, musical y cultural de Navarra”. Por ello el Gobierno de Navarra otorgará la medalla Carlos III a Oberena dantza taldea. En total serán nueve las personas y entidades que reciban la condecoración el 7 de mayo. Izaskun Arratibel, Julio Ayesa, Mario Gaviria, Difusora Cultural Cinematográfica S.A. “Golem”, Gregorio Monreal, Javier Molina, Koldo Rodero y Manuel Torres también recibirán la medalla.

Sergio Espuelas delegado del grupo ha remarcado que el grupo de dantza sigue adelante gracias al trabajo de mucha gente. “Hoy en día estamos con más ganas que nunca de seguir el legado recibido adaptándolo a los tiempos actuales, ya que como la sociedad, el foclore evoluciona y se adapta”.

Este año se cumplen 75 años desde que Oberena dantza taldea comenzó su andadura. El 20 de enero de 1941 decidieron dar importancia al folclore y el 15 de agosto ofrecieron la primera actuación en Monreal. El grupo dirigido por Maxi Aranburu ha continuado hasta los días de hoy, y ya cuenta con 160 dantzaris. Este largo recorrido se ve ahora reconocido por el Gobierno de Navarra.


Medalla Carlos III
La Cruz de Carlos III el Noble de Navarra fue creada en 1997 por el Gobierno Foral para otorgar reconocimiento público a personas y entidades que han contribuido de forma destacada al progreso de la sociedad navarra o a la proyección exterior de la Comunidad. La condecoración consiste en una cruz esmaltada en la que se reproduce la efigie sedente de Carlos III que figura en el real sello céreo que se conserva en el Archivo General de Navarra, circundada por la leyenda “Karolus regis navarre”. En el reverso está el escudo de Navarra sobre la expresión “Comunidad Foral de Navarra” y la leyenda “Cruz de Carlos III el Noble de Navarra”.

Testua Oberenadantzatalde.eus web orritik aterata CC baimenarekin.

2011/11/13

70. urteurrena publikoari eskainiko dio Oberena dantza taldeak

1941. urtean sortu zen euskal dantza taldea, eta, oraindik orain, sasoi onean jarraitzen du, etorkizunari sendotasunez so eginez. Urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi prestatuko ditu taldeak. 'Zorionak, zuri. Gracias por estar ahí' lelopean, ospakizuna publikoari eskaini nahi dio Oberena dantza taldeak. Izan ere, ikuslerik gabe ezinezko baita Oberena dantza taldeak aurrera egitea. Taldeak lan publikoa egiten du, ikuslearen gozamenerako, eta urte guzi hauetan harmailatik zein plazako txokotik gure oinei so izan diren guzi horiei eskerrak eman nahi dizkio dantza taldeak.
Oberena dantza taldea 2010eko abenduaren 3an
70. urteurrenaren kariaz, honako ekitaldiak antolatuko ditu Oberena dantza taldeak: dantzari ttikien ikusgarria, dantzari nagusien ikusgarria, kamisetak eta abenduaren 3ko dantzaldi berezia.
Ttikien ikusgarria azaroaren 19an izanen da, Nafarroako Antzerki Eskolan. 'Lizarren Doinua' obra eskainiko dute dantzari ttikiek, dantza eta antzerkia uztartzen dituena.
Kamisetei dagokionean, Kukuxumuxuk prestaturiko marrazkiarekin atonduko dira. Hainbat neurrikoak izanen dira, eta salgai paratuko dira egun berezietan (abenduaren 3a kasu).
Abenduaren 3an, urtero bezala, Oberenako dantzarien eguna ospatuko da. Ohi denez, belaunaldi guzietako dantzariak bilduko dira Oberena Kirol Elkartean, baita dantzatzeari utzi ziotenak ere. Aurten sorpresatxoren bat izanen da emanaldi berezi honetan, 70. urteurrenaren kariaz, eta, beti ere, ikuslegoari esker ona adierazteko.
Azkenik, dantzari nagusien ikusgarria dugu. Horren berri aurrerago emanen dugu.
Iturria: Oberena dantza taldea
Diario de Noticias

2011/03/14

Oberena dantza taldea Limouxera doa asteburu honetan

Oberena dantza taldearen blogetik hartua

Oberena dantza taldea Euskal Herritik landa ibiliko da asteburu honetan. Limósera (frantsesez Limoux) doaz, Ardanbera fanfarrearekin batera, Lantzeko inauteria plazaratzeko. Limósen inauteriak dira urtarrilaren 30etik apirilaren 10era bitarte eta munduko inauteriez gozatzeko aukera izanen da asteburu honetan. Aurten Txatxoak, Ziripot, Miel Otxin, Ferratzaileak eta Zaldiko ere Limóseko karrikak hartuko dituzte beraz.


Ostiralean abiatuko dira Oberena eta Ardanberako kideak Okzitania aldera. Gauez eginen dute bidaia eta larunbat goizean harrera ofiziala eginen diete 12:00etan. Bazkalondotik bi orduko kalejira izanen da 14:30etan hasita. Miel Otxinen epaiketa 19:00etan izanen da plazan eta bere gorpua erretzen delarik inguruan dantzatuko dute zortzikoa.


Larunbatean Lantzeko inauteria aurkeztu ondotik, igandean Limóseko inauteria ikusiko dute dantzariek. Goizean izanen da hori eta bazkalondotik Iruñera itzuliko dira. Inauteri asteburua izanen du Oberenak aste honetan eta jadanik prest dituzte jantziak, aste hontan lan eta lan ibili ondotik.


Oberena dantza taldea viajará a Limoux este fin de semana

Este fin de semana Oberena viajará al extranjero junto a la fanfarre Ardanbera. Esta vez será Limós (Limoux en francés) la ciudad que visiten. Allí son carnavales del 30 de enero hasta el 10 de abril y este fin de semana carnavales de todo el mundo invadirán las calles de la ciudad occitana. Así pues, este año Txatxoak, Ziripot, Miel Otxin, Ferratzaileak y Zaldiko llenarán de color las calles de Limós.


Los miembros de Oberena y Ardanbera saldrán el viernes a la noche camino a Occitania. Viajarán de noche para poder estar el sábado por la mañana. A las 12:00 será la recepción oficial y después de comer comenzará el desfile de dos horas. El juicio a Miel Otxin se celebrará a las 19:00 en la plaza y después los txatxos bailarán el zortziko al rededor de la hoguera.


El sábado carnaval de Lantz -entre otros- y el domingo será el turno de los locales. Los dantzaris tendrán la ocasión de disfrutar con el carnaval de Limós por la mañana, antes de emprender la vuelta a Iruña. Así cerrará la época de carnaval el grupo de dantza Oberena.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...