2021/05/28

XXI LIZARRAKO LARRAIN DANTZAREN EGUNA- XXI DÍA DEL BAILE DE LA ERA DE ESTELLA

Igandean zer egin pentsatzen? Ba...Lizarran aukera polita duzue. 
                          Anima zaitezte!!!

¿Pensando que hacer el domingo? Pues... en Estella tenéis una bonita opción.
                          ¡¡¡Animaos!!!
           
2021/05/10

OROITZEN AL DA INOR HERRI KULTURAZ? / ¿ÁLGUIEN SE ACUERDA DE LA CULTURA POPULAR?

OROITZEN AL DA INOR HERRI-KULTURAZ?

Baliteke uste baino lehenago galdera distopiko hori gure lehen hezkuntzako ikasgeletan entzutea, eta galdera erantzunik gabe geratuko da, ikusirik instituzioek hartu duten norabidea, ohitura, usadio eta erritoenganako sentsibilitatea gainbehera etorri baitzaie, hauek babesteko eta aitortzeko hautua egin beharrean. Gure folklore-adierazpen zabala eta anitza harrotasun eta tokian sustraitzeko arrazoi izan da gure herrietan, eta ikerketen xedea baita gure mugetatik haratago ere. Herri-kultura lurralde-kohesioa, identitatea eta errotzea, kirola, antropologia, harremanak, eraldaketa soziala, asoziazionismoa, aisialdia, lana, lehengai artistikoa, musika, hezkuntza, turismoa, dantza eta askoz gehiago da, baina eginkizun sozial honek ez du erreferentzialtasunik botere instituzionalean, ez du arretarik pizten. Badirudi gustuen amerikanizazioa barneraino errotu dela, eta postal batean utzi gaitu, lehenesten den kulturatik aparte: kontsumoarena. Baina aizue, hori izango bada garrantzia neurtzeko era, herri-kulturak ere ekarpena egiten dio mundu profesionalari, zuzenean, eta gainera, etorkizunaren izaera marrazten duen inbertsioa da.

Ondorioa azaldu ondotik, jar gaitezen testuinguruan. Adierazitakoa da Nafarroako Dantzarien Biltzarraren egungo begirada, Nafarroako 88 dantza talde biltzen dituen federazioarena, eta begirada hori Kulturako beste sektore batzuek ere partekatzen dute. Badakigu. Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, bataz bertze, 80 jarduera eskaintzen ditu urtero sektorea dinamizatzeko eta motibatzeko, eta gure herri eta hirietan agertzen diren adierazpenak osatzen ditu. Nahikoa motibazio dugu urteroko jarduerez haratago ere proiektu berriei ekiteko, baina aulki horri hanka bat falta zaio, erakundeen babesa eta aitortza, ez Federazioari, baizik eta, berriz diogu, Herri Kulturari oro har.

Ondare ez materiala babestea Administrazioaren betebeharra da, 2030 agendan markatutako Garapen Iraunkorreko Helburuen arabera. Hau da, ez gara ezer eskatzen ari, Gobrenuari eta gainerako erakunde publikoei beren betebeharrak bete ditzatela aldarrikatzen ari gara.

Gabezia hori salatzera behartuta gaude. Begira ari gatzaizkio. Hilabete honetako lehen astean bertze bi albiste gehitu zaizkio aitortzaren gainbeherari: Nafarroako Gobernuaren "Kultur" programan ez da Federazioarekin (ezta dantza tradizionalarekin ere) kontatu, eta "Viva Pamplona viva" programazioa ia itxita dago, aukerarik gabe, emaitza berarekin. Baina horren aurretik ere bada zer aipatu: ez zitzaigun deitu Nafarroako kulturari buruzko eztabaida-forora, Nafarroako Gobernuaren eta Aragoiren arteko harreman berrien aurrean Kontseilaritzari eta Zuzendaritza Nagusiari egin genizkien proposamenak ez dira kontuan hartu, ez da dantza tradizionaleko ezer programatu, behin eta berriz aldarrikatu arren.
Eta pandemia. Azaroaz geroztik, Kultura eta Osasunaren artean iristen ez den bilera baten zain gaude, bitartean, entseguak eta jarduerak egiteko protokoloak proposatzen eta laguntza eskatzen aritu gara, baina departamentuen arteko ping-pong partida bat izan da. Ez baikara futbola.

Ez da izango gure eginkizunak zehatz-mehatz ez betetzeagatik, proposamenak ez egiteagatik, ezta ematen diren foroetan ez parte hartzeagatik ere. Gaur egun, bulego instituzionaletan NDBren paperez betetako kajoiak egonen dira seguraski. Mingarria da.

Bertze kultur eragile batzuekin lehian jarraitu beharko dugu, momentuko diru-laguntza, ixtantean epea amaitzen dena baita geratzen zaigun bakarra. Gure folklorea bera da diru-laguntzaren bat eskuratzeko lehian aritu beharra dueña, bertze edozein kultura arlotan bezala edo okerrago, baita bertze kultura batzuekiko  ere. Eskerrak gure kulturako maitaleen masa eskerga daukagun, hurbilekoa, aspalditik praktikatzen duena eta gure poltsikoetatik ordaintzen dena.

Federazioaren izenean, eta pertsona horien guztien izenean, erakundeei dei egiten diegu beren agenda eta katalogoetan jar gaitzaten. Herri kultura hor dagoelako existitzen gara.

Noemi Alvarez Calleja

Nafarroako Dantzarien Biltzarrako lehendakaria

________________

¿ALGUIEN SE ACUERDA DE LA CULTURA POPULAR?

Quizá más pronto que tarde, esta pregunta distópica rondará las aulas de primaria y la cuestión quedará sin respuesta, a tenor de la deriva que va tomando la sensibilidad de las instituciones que en principio deberían velar, junto con la ciudadanía, por el soporte y el reconocimiento de nuestros ritos, usos y costumbres. El amplísimo y diverso espectro de nuestras expresiones folklóricas ha sido un motivo de orgullo y arraigo en nuestras localidades, y de estudio, también más allá de nuestras fronteras. La cultura popular es cohesión territorial, identidad y arraigo, deporte, antropología, relaciones, transformación social, asociacionismo, ocio, trabajo, materia prima artística, música, educación, turismo, danza y mucho más, pero no se ve referenciado esta función social en el poder institucional, no despierta su atención. Parece que la americanización de los gustos ha calado, y nos han dejado en una postal, al margen de la cultura que se prioriza: la de consumo. Pero oigan, si esa va a ser la vara de medir, la cultura popular también aporta al mundo profesional, directamente, y además es inversión que dibuja el carácter del futuro.

Una vez expuesta la conclusión, pongámonos en contexto. Esta es la mirada actual de Nafarroako Dantzarien Biltzarra, federación que agrupa a 88 grupos de danza de Navarra, mirada ésta, compartida también por otros sectores de la Cultura, nos consta. Nafarroako Dantzarien Biltzarra aporta una media de 80 actividades anuales para la dinamización y la motivación del sector, y viene a completar las expresiones que se manifiestan en nuestros pueblos y ciudades. Tenemos motivación de sobra para abordar nuevos proyectos más allá de las actividades de carácter anual, pero a esta silla le falta una pata, la del apoyo y reconocimiento institucional, no a la Federación, sino, repetimos, a la Cultura Popular en general.

La salvaguarda del patrimonio inmaterial, es una obligación de la Administración según los Objetivos de Desarrollo Sostenible marcados en la agenda 2030. Es decir, no estamos pidiendo nada, sino exigiendo que Gobierno y demás instituciones públicas cumplan sus obligaciones.

Nos vemos obligados a denunciar esta carencia. Lo venimos observando. En la primera semana de este mes se han sumado dos noticias más a la merma: En el programa “Cultur” del Gobierno de Navarra no se ha previsto contar con la Federación (ni con la danza tradicional), y la programación “Viva Pamplona viva” está prácticamente cerrada con el mismo resultado. Pero le preceden más: No se nos llamó al foro de debate sobre cultura Navarra, las propuestas que hicimos a la Consejería y a la Dirección General ante las nuevas relaciones entre el Gobierno de Navarra y Aragón no han sido tenidas en cuenta, no se ha programado nada de danza tradicional pese a reivindicarlo.

Y la pandemia. Estamos esperando desde noviembre una reunión que no llega entre Cultura y Salud, y el rogar y proponer protocolos y una base jurídica para ensayos y actuaciones ha sido una partida de ping-pong entre Departamentos. Si es que no somos fútbol.

Desde luego, no será por no cumplir escrupulosamente nuestros cometidos ni por no hacer propuestas, ni por no participar en los foros que se prestan. A día de hoy, debe de haber cajones llenos de papeles de NDB en las oficinas institucionales. Resulta descorazonador.

Habrá que ponerse a competir con otros agentes culturales la subvención de turno que puede caer, o no, que expira el plazo y es lo único que nos queda. Nuestro propio folklore tiene que concurrir para competir en subvenciones, al igual o peor que cualquier otro ámbito cultural, incluso de otras culturas. Menos mal que tenemos la ingente masa de amantes de nuestra cultura, la cercana, la que lleva tiempo practicándose y se paga de nuestros propios bolsillos.

En nombre de la Federación, y nos atrevemos a decir que en nombre de todas esas personas, emplazamos a las instituciones para que nos pongan en sus agendas y catálogos. Existimos porque la cultura popular esta ahí.

Noemi Alvarez Calleja

Presidenta de Nafarroako Dantzarien Biltzarra / Federación de Dantzaris de Navarra

2021/05/07

ESPAZIO GEHIAGO DANTZARENDAKO / MAS ESPACIO PARA LA DANZA

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak herri-kultura eta dantza tradizionalarekiko gero eta babes eta aitortza gutxiago sentitzen du erakunde publikoen aldetik. Hontaz jabeturik, ondoko prentsa oharra hedatu du komunikabideetan eta ordezkaritza publikoetan:

_________

Nafarroako Dantzarien Biltzarra siente cada vez menos soporte y reconocimento de las intituciones públicas hacia la danza tradicional y la cultura popular. Tomando conciencia de ello, ha difundido la siguiente nota de prensa a los medios de comunicación y a los representates institucionales:

ESPAZIO GEHIAGO DANTZARENDAKO

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak (NDB), nafarroako 88 talde federaturik dituenak,

Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentua eta Iruñeko Udalaren Kultura Sailak egindako azken mugimenduak ezagutarazi eta salatzeko betebeharra du.

Azkenaldian, espazio anitz dira dantza baloratu ez direnak. Nafarroako Gobernuak Covid-19aren kontrako zenbait arau betetzera makurtu gaitu, eta horietatik kanpo utzi dira akademia profesionalak. Dagoeneko 8 hilabete daramatzagu Osasuna, Kultura eta Kiroletako Departamentuekin egitekoa zen bilera baten zain. Zain, eta bitartean sail batetik bertzera jauzika eduki gaituzte, Nafarroako 88 dantza taldeentzat erantzun argirik eman gabe, gure laguntza eskaera eta beharrei erantzun gabe.

Pandemiaren aurretik eta bitartean, Nafarroako kulturari buruzko diagnostiko-foro batean parte hartzetik kanpo geratu ginen. Foro horretan onartu gintuzten azkenean, eta aktiboki parte hartuagatik ere, gure proposamenetako bat bera ere ez da kontuan hartu.

Gobernuko Departamentuaren azken jokaldia Nafarroako dantza taldeen ikuskizunak “Kultur”en programaziotik kanpo uztea izan da, atzeraka doan ibilbide luze baten azken pausua da hau. Erronda eta Kulturren programazioan hainbat hamarkadatan dantza egin ondotik, azkenean erabat kanpo utzi gaituzte programaziotik. Leku guztietan tokiko kultura lehenestea eskatzen den garaiotan, bertakoa eta Nafarroakoa, herrikoia eta irabazi-asmorik gabea, Gobernuak justu kontrako bidea hartzen ari da.

Bertzalde, Iruñean, bere Kultura Sailak harro jakitera eman zuenez, San Ferminak bertan behera utzi izanari erantzunez “Viva Pamplona, Viva” izeneko kultur programa bat antolatzeari ekin zioten, hartarako 1,5 milloi euroko poltsa kozkorra baliatuz. Komunikazio honi erantzunez, NDBk, udaleko egitarau ofizialeko zenbait jardueren antolatzailea izan denak, dantzarekin loturiko zenbait jarduera proposatu ditu. Proposamen hau osasun-arauak kontutan hartuta egin da.

Bada, aste honen  hasieran, Iruñeko Udalak gure proposamenari emandako erantzuna jaso dugu. Bertze behin ere, hurbileko kulturak, kultura biziak, dantzak, bazterrean utzi dira eta ez dute lekurik Iruñeko Udalak antolatu duen egitarauan. Erantzuna izan da egitaraua itxia dagoela, zehaztua, eta gaurgero Dantza ez duela kabidarik egitarauan. Deigarria da egun berean zinegotzigo beretik oposizioari pazientzia eskatu izana programazioa itxi gabe dagoela erantzunez. Zerbait ez dator bat errealitatearekin. Nola daiteke itxia egotea? Edo lehenagotik itxia al zegoen, inolako kultur eragilerekin kontatu gabe? Hau al da prestatzeko zegoen egitarau paretehartzailea?

Ondare immateriala babestea Administrazioaren betebeharra da, 2030 agendan markatutako Garapen Jasangarriko Helburuen baitan. Hau da, ez gara ezer eskatzen ari, Gobernuak eta gainerako erakunde publikoek beren betebeharrak betetzea aldarrikatzen dugu.

Gure kulturari espazio handiagoa ematea aldarrikatzen dugu, herritar andanarentzako Dantza eta bertako kultura hain garrantzitsua den une honetan, irabazi-asmorik gabekoa, duela urtebete baino gehiagotik hona bizi dugun egoeraren aitzinean arnasa hartu dezan.

Faborez, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak, hausnartu, zuzendu, eta kontuan hartu Dantza kultur aberastasuna dela, eta utzi herritarrei dantzaz eta kulturaz gozatzen.

Dantza gara. Folklorea gara. Kultura gara. Nafarroa gara.

NDBko Zuzendaritza Batzordea

______________

MAS ESPACIO PARA LA DANTZA

En función de las últimas actuaciones por parte del Departamento de Cultura del Gobierno de Navarra y del Área de Cultura del Ayuntamiento de Pamplona, NDB, Nafarroako Dantzarien Biltzarra – Federación de dantzaris de Navarra, con 88 grupos federados, nos vemos en la obligación de denunciar y dar a conocer las últimas actuaciones por parte de ambos.

Últimamente son varios los espacios en los que no ha sido valorada la Danza tradicional.  Gobierno de Navarra nos ha sometido a unas normas anti Covid-19, de las cuales se excluye a academias profesionales. Casi 8 meses llevamos esperando a una reunión entre Departamento de Sanidad, Cultura y Deporte. Por repuesta se nos mete en juego de ir de un Departamento a otro sin una respuesta clara para los 88 grupos de Danza tradicional de Navarra.

Nos vimos excluidos de participar en un foro de diagnóstico sobre la cultura de Navarra, antes y durante la pandemia. Finalmente, se nos admitió en ese foro y tras participar muy activamente, ninguna de nuestras propuestas ha sido tenida en cuenta.

La gota final del Departamento del Gobierno ha sido la exclusión de los espectáculos de grupos de Danza tradicional de Navarra de la programación de Cultur, culminando una larga línea de retroceso. Tras décadas de Danza tradicional en la programación de Rondas y Cultur han acabado por dejarnos totalmente fuera de las mismas. En tiempos en que se pide por todos los sitios priorizar la cultura local, y más concretamente la autóctona y propia de Navarra, popular y sin ánimo de lucro, el Gobierno mira justo hacia el lado opuesto.

Por otro lado, en Pamplona, su Área de Cultura, dio a conocer que ante la anulación de San Fermín se estaba trabajando en la organización de un programa cultural sustitutorio llamado “Viva Pamplona, Viva”, con una amplia partida económica de 1,5 millones de euros. Ante esta comunicación NDB, organizador de varios actos del programa municipal oficial del Ayuntamiento, ha procedido a presentar una propuesta de distintos actos en torno a la Danza tradicional. Propuesta realizada teniendo en cuenta todas las normativas sanitarias.

A principios de esta semana, hemos recibido el varapalo del Ayuntamiento de Pamplona a nuestra propuesta, ya que otra vez más, la cultura más cercana y viva como la Danza tradicional, queda relegada y no tiene cabida en los programas realizados por el Ayuntamiento de Pamplona, bajo la respuesta de que el programa ya está cerrado y concretado y que actualmente la Danza tradicional no tiene espacio en dicho programa. Curiosamente desde la concejalía en el mismo día se dice a la oposición que tenga paciencia porque está sin cerrar dicho programa. Algo no concuerda. ¿Cómo es posible que esté cerrado? ¿O ya estaba de antemano cerrado sin contar con ni una organización ni ente cultural? ¿Este es el programa participativo que se iba a preparar?

La salvaguarda del patrimonio inmaterial, es una obligación de la Administración según los Objetivos de Desarrollo Sostenible marcados en la agenda 2030. Es decir, no estamos pidiendo nada, si no reclamando que Gobierno y demás instituciones públicas cumplan sus obligaciones.

Reclamamos mayor espacio a nuestra cultura en estos momentos en el que para tantos es tan importante la Danza tradicional y la cultura autóctona, sin ánimo de lucro, como respiro a la situación en la que vivimos desde hace ya más de un año.

Por favor, Gobierno de Navarra y Ayuntamiento de Pamplona, reflexionen, rectifiquen y contemplen que la Danza tradicional tiene una riqueza cultural y dejen a los ciudadanos que disfruten y disfrutemos de la Danza y la cultura.

Somos Dantza. Somos Folklore. Somos Cultura. Somos Navarra

Junta Directiva de NDB

ARGAZKIAK -

Atal honetan Nafarroako taldeen argazkien linkak jartzen joango gara. Lagundu zure taldearen argazkien linkak gure emailera bidaltzen: nafarroakoedb@hotmail.com

SAKANAKO DANTZARIEN Argazkiak.
DUGUNA Taldearen Argazkiak.
AGOITZ-eko Taldearen Argazkiak.
GURE TXOKOA Taldearen Argazkiak.
TXORI ZURI Taldearen Argazkiak.
ELORDI Taldearen Argazkiak.

TALDEAK-GRUPOS -

AITZINDARI (ALTSASU) LARRAIZA (LIZARRA)
AMAIUR(IRUÑA) LARRATZ (BURLATA)
AGOITZ MAKAIA(FALTZES)
ARDANTZETA (NOAIN) MIKELATS (ATARRABIA)
BALDORBA MUTHIKO ALAIAK (IRUÑA)
BASAKAITZ (IRIBAS) OBERENA (IRUÑA)
BAZTANGO DANTZARIAK ORRITZ (IRURTZUN)
DUGUNA (IRUÑA) ORTZADAR (IRUÑA)
ELAI ALAI (LAKUNTZA) OTSAGI
FCO. BERUETE (LIZARRA) ROCAMADOR (ZANGOTZA)
GURE TXOKOA (BERA) SAN LORENZO (IRUÑA)
HARIZTI (BARAÑAIN) TAFALLA
IBAI EGA (LIZARRA) TANTIRUMAIRU (LESAKA)
IRUÑA TALDEA TXIBIRI (OLITE)
KURRUSKLA TXORI ZURI (BERRIOZAR)
AURRERA (LEITZA) ELORDI

TALDE TXIKIAK-GRUPOS TXIKIS -

ALAI GAZTEA (IRUÑA) EUNATE (IRUÑEA)
AMAIUR (IRUÑA) LARRAIZA (LIZARRA)
AGOITZ (AGOITZ) LARRATZ (BURLATA)
ARDANTZETA (NOAIN) MAKAIA (FALCES)
EGUZKI EDER (ANSOAIN) MUTHIKO ALAIAK (IRUÑEA)
ELAI ALAI (LAKUNTZA) OBERENA (IRUÑEA)
ELORDI (ZIZUR MAYOR) ORRITZ (IRURTZUN)
GURE TXOKOA (BERA) OTSAGI (OTSAGI)
HARIZTI (BARAÑAIN) PAZ DE ZIGANDA (ATARRABIA)
HULARGI (BERRIOZAR) ROCAMADOR (SANGÜESA)
IBAI EGA (LIZARRA) SAN FERMIN (ZIZUR)
IDOSKIA (ATARRABIA) TAFALLAko IKASTOLA (TAFALLA)
IRUÑA TALDEA (IRUÑEA) TANTIRUMAIRU (LESAKA)
JASO IKASTOLA (IRUÑEA) TXANTREA (IRUÑA)
AURRERA (LEITZA) MENDILLORRI