2017/05/17

Nafarroako Dantzari Txiki Eguna 2017

Nafarroako 320 dantzari tiki bilduko dira Arrosadian maiatzaren 20an

Oberena dantza taldeak bi urterik behin antolatzen duen Dantzari Tikien Jaiaren bosgarren edizioa izanik, Nafarroako Dantzari Tikien Eguna bere gain hartuko du.

Batu! Horixe da aurtengo Dantzari Tikien Jaiaren leloa. Izan ere, bosgarren aldia du, eta ohiko formatutik aldendu, eta Nafarroako Dantzari Tiki Egunarekin bat egin du bestak. Hala, Oberena dantza taldeak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarrak indarrak batu eginen dituzte dantzari tikien topaketa antolatzeko. Maiatzaren 20an izanen da Iruñeko Arrosadia auzoan, eta 150 dantzari tiki bilduko ditu.

Egitaraua:
10:00ean harrera eginen zaie dantza talde guziei Oberena Kirol Elkartean, eta ordu erdi beranduago hamaiketakoa banatuko zaie dantzari tikiei. 11:30ean abiatuko dira kalera, eta bi kalejira eginen dituzte Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan zehar. 13:00etan talde guziak Alfredo Floristan plazan bilduko dira ekitaldi nagusia eskaintzeko. Bertan honakoa dantzatuko da: Jaurrietako neska dantza, Lantzeko zortzikoa, Txulalai, Baztango esku dantza, Gorularien arku dantza eta domingillo eta Ostalerrak.

14:30ean bazkaria izanen dute dantzariek, eta ordu baten buruan gurasoen txanda izanen da. Gurasoek bazkaldu bitartean jolasak antolatuko dituzte haurrendako. Ondoren, 16:30ean dantzaldia eginen dute Oberena elkartean, eta 18:00etan bukatuko da besta.

Leloa:
Dantzari Tikien Jaiak urtero lelo bat izan ohi du. Aurten Batu! izanen da, hainbat adiera biltzen dituen mezua. Alde batetik, indarrak batzearen eta aurretik antolatutako bi bestaren batuketari egiten dio erreferentzia. Izan ere, dantzari tikiak bilduko dituen besta, bi bestaren batura baita: Dantzari Tikien Jaia eta Nafarroako Dantzari Tikien Eguna. Antolakuntzan ere, bi eragile izanen dira: Oberena dantza taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra. Bestalde, dantzara batzeko deia luzatu nahi du egunak, horregatik ageri da afixan dantzari tiki bat eskua luzatzen.

Zer da Dantzari Ttikien Jaia?

Día del Dantzari Txiki de Navarra 2017.-
Se celebrará el día 20 de mayo, en el barrio Arrosadía de Pamplona, coorganizado entre Oberena Dantza taldea y NDB (Nafarroako Dantzarien Biltzarra), bajo el lema “Batu!” con participación de 320 txikis pertenecientes a 12 grupos distintos.

A las 11.30h saldrán tres desfiles, que tras hacer paradas para bailar, se reunirán todos los grupos en la Plaza Floristán donde ofrecerán un repertorio conjunto. Después de comer habrá un bailable popular de 16.30 a 18.00h.

2017/05/08

Nafarroako Dantzari Eguna 2017

Larunbata izugarrizko egun polita izan zen. Lehendabiziko aldiz Nafarroako Dantzari Eguna BaxeNafarroan ospatu zen. Nafarroa alde guztietatik 11 talde elkartu ziren. 250 danztari eta musikari parte hartu zuten. 
Zenbait herrietan banatu ziren eta gero elkarrekin Donibane Garazin kalejira bat egin ostean, Jai Alai polikiroldegian batera dantzatu zuten.
Benetan oso egun polit, ona eta eredugarria izan zen. Ona eta polita Nafarroako dantzarientzat eta eredugarria Nafarroako kulturako beste egileentzat.
NDBtik eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu duten erakundei, bolondresei, eta bereziki Garaztarrak eta Arrola taldeei bere ekimena eta lanagatik.

El sábado fue un espectacular y precioso día. Por vez primera se celebró el Nafarroako Dantzai Eguna en Baja Navarra. Participaron 11 grupos de dantza de diferentes lugares de todo Navarra. 250 dantzaris y músicxs. 
Se repartieron para bailar por diferentes pueblos para luego hacer un desfile conjunto en Donibane Garai-St Jean Pie de Port y una posterior actuación de todo en el polideportivo Jai Alai.  
Verdaderamente fue un bonito y ejemplar día. Muy buenos para los dantzaris y ejemplar para otros agentes de la cultura de Navarra.
Desde Nafarroako Dantzarien Biltzarra queremos dar gracias a todas las instituciones que han colaborado y a todxs los voluntarixs. Especialmente a los grupos Garaztarrak y Arrola por su iniciativa y trabajo.



2017/05/05

Nafarroako Dantzari Eguna 2017

Lehendabiziko aldiz Nafarroako Dantzari Eguna Baxe Nafarroako herri desberdinetan ospatuko da eta Donibane Garazin ekitalde nagusia izanen da. Egungo antolatzaiak,  Nafarroako Dantzarien Biltzarra, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Euskal Dantzarien Biltzarra, Arrola eta Garaztarrak dantza taldeak dira. Egun honetan 200 dantzari eta musikariek parte hartuko dute.


Egitaraua:

Arratsaldeko 15.30etan hasiko da herri aunitzetan. Hots, Nafarroako dantza taldeek Bithiriñan, Gabadin, Arboitin, Bunuzen  eta Baigorrin emanaldiak eskeinuko dute.
Ondotik, 18.00etan talde guztiak Donibane Garazin bilduko dira. Desfile batek herriko karrikak zeharkatuko ditu.
Bukaeran, 18:30tan Jai Alaian hainbat dantza elkarrekin eskainiko dituzte.
19:30tan dantzaldia Arberoako txarangarekin. Aperitifa eta afariaren ondotik, deneri irekitako dantzaldia izanen da Holako Deluxe taldearekin, Donibane Garaziko Jai Alaian.



Por primera vez se va ha celebrar el Nafarroako Dantzari Eguna en distintas localidades de Baja Navarra con el acto principal localizado en Donibane Garazi. Todo ello está organizado por Nafarroako Dantzarien Biltzarra, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Euskal Dantzarien Biltzarra y los grupos Arrola y Garaztarrak. En este día tomaran parte 200 personas entre danzaris y músicos.


Horarios:

Por la tarde, a las 15:30h los grupos de Navarra mostrarán distintas danzas por las localidades de Bithiriñan, Gabadin, Arboitin, Bunuzen y Baigorri.
Posteriormente, a las 18:00h, todos los grupos se reunirán en Donibane Garazi y realizarán un desfile por sus calles.
Para finalizar, a las 18:30h en el frontón Jai Alai todos los grupos juntos ofrecerán una serie de danzas.
A las 19:30h habrá un dantzaldia amenizada por la txaranga de Arberoa. Posteriormente se celebrará una cena y una nueva dantzaldia por parte de Holako Deluxe en el mismo frontón abierta a todo el mundo.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...