Hogeita hamasei dantza talde bilduko dira Sakanako herrietan, Lekunberrin eta Irurtzunen larunbat honetan.
Ekainaren 14an, 25. Urteurrena ospatzen
ari den Orritz dantza Taldeak eta
Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutarik, eta Olazti, Altsasu,
Lakuntza, Etxarri-Aranatz, Uharte-Arakil, Lekunberri, Arakil eta Irurtzungo
udalen laguntzarekin. NAFARROAKO DANTZARI EGUNA ospatuko da.
Festa, aipatutako herrietan hasiko da
arratsaldeko 4etan dantza talde ezberdinek eskainiko dituzten ikuskizunekin,
modu honetan, herrietako biztanleen laguntza eskertu nahi da. Aurtengo
berezitasunen artean dantza autoktonoen jaialdiak daude. Hauetan, Nafarroako
herri ezberdinetan gordetzen diren dantzak bildu eta elkarrekin ikusteko aukera
izanen da. Etxarrin Sakanako kintoek dantzatzen dituzten zortziko eta
ingurutxoak ikusteko aukera egonen da. Lekunberrin berriz, herrialdeko dantza
ezberdinez gozatzeko aukera egonen da Ablitas, Zangoza, Arantza eta Iribaseko
dantzariekin. Irurtzunen ere Cortes, Luzaide, Garazi, Faltzes, Ituren eta Baztango
dantzariak haien emanaldia eskainiko dute.

Jaialdiaren ekitaldi nagusian 36 taldeak
Irurtzunen bilduko dira, kalejira erraldoi batekin hasi eta herriko plazan
ikuskizun handi bat eskainiz, Imozko eskudantza, Luzaideko kontradantzak eta
Oliteko jota elkarrekin dantzatuz.
Festari jarraipena emateko Lantzeko
zortzikoa dantzatzera ikusleak gonbidatuko dituzte eta jarraian Kiki
Bordatxorekin dantzaldia izanen da.
Bukatzeko dantzari guztiak afarian bilduko
dira eta herriko jaietan murgildu.
ANTOLATZAILEAK:
Orritz Dantza Taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
LAGUNTZAILEAK:
Irurtzun, Olazti, Altsasu, Etxarri-Aranatz, Lakuntza, Uharte-Arakil, Lekunberri eta Arakilgo udalak
Orritz Dantza Taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
LAGUNTZAILEAK:
Irurtzun, Olazti, Altsasu, Etxarri-Aranatz, Lakuntza, Uharte-Arakil, Lekunberri eta Arakilgo udalak
Laboral Kutxa, Diario de Noticias, Guaixe, Beleixe, Lacturale, Irurtzungo komertzioak, la Mugiroarra, Mank Sakana, Sakana garapen agentzia, Pikuxar Euskal Txokoa.