2011/03/14

Oberena dantza taldea Limouxera doa asteburu honetan

Oberena dantza taldearen blogetik hartua

Oberena dantza taldea Euskal Herritik landa ibiliko da asteburu honetan. Limósera (frantsesez Limoux) doaz, Ardanbera fanfarrearekin batera, Lantzeko inauteria plazaratzeko. Limósen inauteriak dira urtarrilaren 30etik apirilaren 10era bitarte eta munduko inauteriez gozatzeko aukera izanen da asteburu honetan. Aurten Txatxoak, Ziripot, Miel Otxin, Ferratzaileak eta Zaldiko ere Limóseko karrikak hartuko dituzte beraz.


Ostiralean abiatuko dira Oberena eta Ardanberako kideak Okzitania aldera. Gauez eginen dute bidaia eta larunbat goizean harrera ofiziala eginen diete 12:00etan. Bazkalondotik bi orduko kalejira izanen da 14:30etan hasita. Miel Otxinen epaiketa 19:00etan izanen da plazan eta bere gorpua erretzen delarik inguruan dantzatuko dute zortzikoa.


Larunbatean Lantzeko inauteria aurkeztu ondotik, igandean Limóseko inauteria ikusiko dute dantzariek. Goizean izanen da hori eta bazkalondotik Iruñera itzuliko dira. Inauteri asteburua izanen du Oberenak aste honetan eta jadanik prest dituzte jantziak, aste hontan lan eta lan ibili ondotik.


Oberena dantza taldea viajará a Limoux este fin de semana

Este fin de semana Oberena viajará al extranjero junto a la fanfarre Ardanbera. Esta vez será Limós (Limoux en francés) la ciudad que visiten. Allí son carnavales del 30 de enero hasta el 10 de abril y este fin de semana carnavales de todo el mundo invadirán las calles de la ciudad occitana. Así pues, este año Txatxoak, Ziripot, Miel Otxin, Ferratzaileak y Zaldiko llenarán de color las calles de Limós.


Los miembros de Oberena y Ardanbera saldrán el viernes a la noche camino a Occitania. Viajarán de noche para poder estar el sábado por la mañana. A las 12:00 será la recepción oficial y después de comer comenzará el desfile de dos horas. El juicio a Miel Otxin se celebrará a las 19:00 en la plaza y después los txatxos bailarán el zortziko al rededor de la hoguera.


El sábado carnaval de Lantz -entre otros- y el domingo será el turno de los locales. Los dantzaris tendrán la ocasión de disfrutar con el carnaval de Limós por la mañana, antes de emprender la vuelta a Iruña. Así cerrará la época de carnaval el grupo de dantza Oberena.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...