liburua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
liburua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/03/23

'Hutseaniko hazkurria eta beste' liburua aurkeztuko dute ostiralean

Joxemiel Bidadorren poemak biltzen dituen liburua aurkeztuko dute Iruñeko Planetarioan. Ostiralean izanen da hori eta 2010ean utzi gintuen lagunari omenalditxoa ere izanen da. 20:00etatik aitzina liburuko poemak errezitatuko dituzte, eta musika eta argazkiekin gozatzeko aukera ere izanen da. Ekitaldi honetan 20 poeta, idazle, kulturgile eta musikari inguruk parte hartuko du.
Hitzordua ekitaldi nagusia baino ordu erdi lehenago izanen da, 19:30ean, Planetarioaren kanpoaldean. Sarrera librea da, beraz, bertaratzen den orok izanen du ekitaldia ikusteko aukera.


El viernes presentación pública de 'Hutseaniko hazkurria eta beste'


El libro que recoge poemas de Joxemiel Bidador se presentará en el Planetario de Iruña. Será el viernes y también servirá como homenaje a un amigo que nos dejó en 2010. A partir de las 20:00 se leerán poemas del libro y habrá música y fotografías. Unos 20 poetas, escritores, personas ligadas a la cultura y músicos serán los encargados de darle color al acto.
Sin embargo, la cita será media hora antes, a las 19:30, en la puerta del Planetario. La entrada es libre, así que, quien quiera podrá disfrutar de la presentación.

2011/01/25

Gaur arratsaldean Euskal Herriko Mitologia liburuaren aurkezpena etb1en

Gaur arratsaldean Irurtzungo Orritz taldeak argitaraturiko 'Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik' liburuaren eta DVDaren aurkezpena eginen dute ETB 1en. 18:30etatik aurrera eskainiko dituzte proiektu honen nondik norakoak. Orritzekin batera Adarmendi elkartea ere ibili da Aritza Bergarak zuzenduriko proiektu honetan lanean. Daniel Castellóren ilustrazioak ditu eta Yannick Vergararen aurkezpena. Web orrialdean diotenez Euskal Herriko mitologiari buruzko lanik "garrantzitsuena" da hau.
Liburua eta DVDa salgai dira 25 eta 15 euroren truke hurrenez-hurren. Dena-den, biak batera erosterik ere bada 35€ren truke.

2010/12/17

Nafarroako bestagileak koloreztatzeko liburua prestatu du Duguna taldeak

Aunitz dira Nafarroako bestez gozarazten gaituztenak, pertsonaia eta dantzari aunitz ditugu hemen jaiak alaitzeko beti prest. Orain ttikienek haiekin gozatzen ahalko dute urte osoan zehar Duguna dantza taldeak 'Koloreaga: nafarroako festagileak' liburua prestatu baitu. Bertan Nafarroako 32 pertsonaia ageri zaizkigu bakoitzak nahi gisan kolorezta ditzan.
Asisko Urmenetarenak dira liburuko marrazkiak eta kolorez zein txuri-beltzean argitaratu dituzte. Abenduaren 23an eginen dute aurkezpena eta heldu den astetik aitzina Iruñeko Karrikiri eta Abarzuza liburu-dendetan izanen da salgai. Zuzenean Duguna dantza taldeari ere eskatzen ahal zaio (+34) 657 332 944 telefono zenbakira deituz edo duguna@duguna.org helbidera idatziz.


Gabeziari ekarpena
Dugunak bere blogean azaltzen duenez, Juan Velezek esandakoek zer ikusi handia izan dute liburu honen sorreran. Dantzari eta inauterietako pertsonaiak koloreztatzeko liburu baten beharra azaldu zien behin eta orduan konturatu ziren dantza eta folklorea lantzeko material gutxi dagoela haurrei bideraturik. Gabezia hori ez da hain handia izanen hemendik aurrera, 'Koloreaga: Nafarroako festagileak' liburuak behinik behin hori du helburu.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...