marrazkiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
marrazkiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010/12/26

Duguna,koleztatzeko libura. Libro para pintar.

Duguna taldeak "Koloreaga: Nafarroako festagileak" koloreztatzeko liburua aurkeztu du Abarzuza liburu dendan. Aurkezpenean Asisko Urmeneta marrazkilaria eta Aritz Ibañez Dugunako kidea izan ziren. Beraiekin batera, Arizkungo hartza, Otsagabiko boboa eta Lantz-eko txatxoa.
Liburu honetan 32 marrazki agertzen dira, Nafarroako hainbat herrietako dantza, inauteri eta festetako pertsonaienak, besteak beste: Otsagabiko dantzariak, Lantzeko inauterietako pertsonaiak, San Lorenzoko dantzariak, Monteagudoko paloteadoko dantzariak, Elizondoko mutil-dantzariak...
1000 ale karrikaratu dituzte eta salgai izanen dira Dugunan bertan (duguna@duguna.org) edo Karrikiri eta Abarzuza liburu-dendetan.

Liburuarekin libreki libertitu.
Asisko Urmenetak prentsaurrekoan esan duenez, berarendako liburu, libre eta libertitu hitzak erro beretik datoz eta Koloreaga liburuan bat egiten dute hirurek. Batetik, liburu bat da, bestetik libre egiten gaitu, munduari gure txoko honetatik begiratzeko balio du, gure ohiturak ezagutzeko, glokalki eragiteko, mundura gure nortasunarekin ateratzeko. Azkenik libertitzeko balio du, marrazkiak koloreztatzeko, gure festetako (libertimenduetako) pertsonaiak ezagutzeko eta horiekin disfrutatzeko.
Liburua XXI. mendeko baloreei erreparatuz egin da, etorkizuneko dantzariei zuzenduz. Euskera hutsez kaleratua izan da eta berau sortzeko prozesu guztia (dokumentazioa, marrazketa, maketazioa...) euskeraz egin da eta hori ere azpimarratu du Asisko Urmenetak.
Bestalde, ez dira dantzari ezaugarri-"kaukasiar"ak bakarrik ageri. Etorkizuneko dantzariak beltzaranak, horixkak, nabarrak eta zuriak izanen dira kultura ezberdinen joan-etorriak tarteko, eta hala marraztu ditu Asisko Koloreagako dantzariak.
Koloreaga
Frantsesez "coloreage" deitzen zaie gisa honetako koloreztatzeko liburuei. Asiskok "Koloriaga" proposatu zuen liburuaren izena, Antton Olariaga marrazkilari handiari keinu txiki gisa. Euskaltzaindian galdetuta, Koloreaga egokiago zela ebatzi zuten (kolore hitza baitu erroa izenburuak) eta hartara, hitz berri eta guzti dator liburua. Hemendik aurrera koloreztatzeko liburuak euskeraz, Koloreaga!
Informazio gehiago: http://www.dantzan.com/blogak/duguna/koloreaga-nafarroako-festagileak

2010/12/17

Nafarroako bestagileak koloreztatzeko liburua prestatu du Duguna taldeak

Aunitz dira Nafarroako bestez gozarazten gaituztenak, pertsonaia eta dantzari aunitz ditugu hemen jaiak alaitzeko beti prest. Orain ttikienek haiekin gozatzen ahalko dute urte osoan zehar Duguna dantza taldeak 'Koloreaga: nafarroako festagileak' liburua prestatu baitu. Bertan Nafarroako 32 pertsonaia ageri zaizkigu bakoitzak nahi gisan kolorezta ditzan.
Asisko Urmenetarenak dira liburuko marrazkiak eta kolorez zein txuri-beltzean argitaratu dituzte. Abenduaren 23an eginen dute aurkezpena eta heldu den astetik aitzina Iruñeko Karrikiri eta Abarzuza liburu-dendetan izanen da salgai. Zuzenean Duguna dantza taldeari ere eskatzen ahal zaio (+34) 657 332 944 telefono zenbakira deituz edo duguna@duguna.org helbidera idatziz.


Gabeziari ekarpena
Dugunak bere blogean azaltzen duenez, Juan Velezek esandakoek zer ikusi handia izan dute liburu honen sorreran. Dantzari eta inauterietako pertsonaiak koloreztatzeko liburu baten beharra azaldu zien behin eta orduan konturatu ziren dantza eta folklorea lantzeko material gutxi dagoela haurrei bideraturik. Gabezia hori ez da hain handia izanen hemendik aurrera, 'Koloreaga: Nafarroako festagileak' liburuak behinik behin hori du helburu.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...