mitologia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
mitologia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/01/26

Orritz eta Duguna Arratsaldero programan izan dira

'Arratsaldero' ETB 1eko saioan izan ziren Maialen Huarte eta Josu Royo Irurtzungo Orritz taldeko kideak eta baita Sestaoko Aritza Bergara, proiektuaren zuzendaria. 'Euskal Herriko mitologia. Jentilen aztarnen atzetik' liburua eta DVDa aurkeztu zuten eta hona ekarri dugu bideoa.



Duguna dantza taldeko Aritz Ibañez ere 'Arratsaldero' saioan egon zen urtarrilaren 12an. 'Koloreaga. Nafarroako festagileak' liburua aurkeztu zuen eta Estitxu Fernandezek egindako elkarrizketan dantzaren eta tradizioaren inguruan ere mintzatu zen.

2011/01/25

Gaur arratsaldean Euskal Herriko Mitologia liburuaren aurkezpena etb1en

Gaur arratsaldean Irurtzungo Orritz taldeak argitaraturiko 'Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik' liburuaren eta DVDaren aurkezpena eginen dute ETB 1en. 18:30etatik aurrera eskainiko dituzte proiektu honen nondik norakoak. Orritzekin batera Adarmendi elkartea ere ibili da Aritza Bergarak zuzenduriko proiektu honetan lanean. Daniel Castellóren ilustrazioak ditu eta Yannick Vergararen aurkezpena. Web orrialdean diotenez Euskal Herriko mitologiari buruzko lanik "garrantzitsuena" da hau.
Liburua eta DVDa salgai dira 25 eta 15 euroren truke hurrenez-hurren. Dena-den, biak batera erosterik ere bada 35€ren truke.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...