2010/12/17

Nafarroako bestagileak koloreztatzeko liburua prestatu du Duguna taldeak

Aunitz dira Nafarroako bestez gozarazten gaituztenak, pertsonaia eta dantzari aunitz ditugu hemen jaiak alaitzeko beti prest. Orain ttikienek haiekin gozatzen ahalko dute urte osoan zehar Duguna dantza taldeak 'Koloreaga: nafarroako festagileak' liburua prestatu baitu. Bertan Nafarroako 32 pertsonaia ageri zaizkigu bakoitzak nahi gisan kolorezta ditzan.
Asisko Urmenetarenak dira liburuko marrazkiak eta kolorez zein txuri-beltzean argitaratu dituzte. Abenduaren 23an eginen dute aurkezpena eta heldu den astetik aitzina Iruñeko Karrikiri eta Abarzuza liburu-dendetan izanen da salgai. Zuzenean Duguna dantza taldeari ere eskatzen ahal zaio (+34) 657 332 944 telefono zenbakira deituz edo duguna@duguna.org helbidera idatziz.


Gabeziari ekarpena
Dugunak bere blogean azaltzen duenez, Juan Velezek esandakoek zer ikusi handia izan dute liburu honen sorreran. Dantzari eta inauterietako pertsonaiak koloreztatzeko liburu baten beharra azaldu zien behin eta orduan konturatu ziren dantza eta folklorea lantzeko material gutxi dagoela haurrei bideraturik. Gabezia hori ez da hain handia izanen hemendik aurrera, 'Koloreaga: Nafarroako festagileak' liburuak behinik behin hori du helburu.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...