eitb etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
eitb etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/01/26

Orritz eta Duguna Arratsaldero programan izan dira

'Arratsaldero' ETB 1eko saioan izan ziren Maialen Huarte eta Josu Royo Irurtzungo Orritz taldeko kideak eta baita Sestaoko Aritza Bergara, proiektuaren zuzendaria. 'Euskal Herriko mitologia. Jentilen aztarnen atzetik' liburua eta DVDa aurkeztu zuten eta hona ekarri dugu bideoa.



Duguna dantza taldeko Aritz Ibañez ere 'Arratsaldero' saioan egon zen urtarrilaren 12an. 'Koloreaga. Nafarroako festagileak' liburua aurkeztu zuen eta Estitxu Fernandezek egindako elkarrizketan dantzaren eta tradizioaren inguruan ere mintzatu zen.

2011/01/25

Joxemiel Bidadorren inguruan Sautrelan

ETB1eko Sautrela saioak Joxemiel Bidadorri eskaini dio 10 minutuko erreportaitxoa. Patxi Huarte, Patxi Larrion, Iñaki Azkona eta Maria Jesus Tapia dira bere bizitzaren inguruan mintzo direnak. Joan zen urtean zendu zen Bidador, dantzan aditua eta dantzaria, euskal filologian lizentziatua, literatur ikertzailea, idazlea eta irakaslea, 40 urte zituelarik. Honatx Sautrelak prestaturiko bideoa:


NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...