2009/11/29

Los txikis disfrutan de San Andrés en Zizur Mayor




El txupinazo de las fiestas txikis de San Andrés de Zizur Mayor fue lanzado ayer por la Corporación Infantil, que estuvo acompañada por la txaranga Galtzagorri, un grupo de gaiteros, el grupo de txistularis Ilunabarra y el grupo de dantzas Elordi (en la foto). La fiesta continuará hoy con la salida de la Comparsa y la misa en honor al santo.



__

Ez da tradiziorik sorkuntzarik gabe...

Aritz Ibañez Lusarreta – dantzan.com

... ezta sorkuntzarik tradiziorik gabe ere. Sorkuntza ala Tradizioa. Tradizioa eta sorkuntza. Kontzeptu bi horien inguruan antolatu ditu Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak aurtengo bere jardunaldiak, hogeitabostgarrenak. Folklorean betidanik izan den dikotomia islatu nahi izan zuten antolatzaileek, jakinda bi kontzeptuak elkar osagarriak direla eta ez dagoela bata bestearen laguntzarik gabe.



Azaroaren 19an eta 20an egin ziren Iruñean, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak antolatuta, XXV. Folklore jardunaldiak. Honako honetako gaia: Sorkuntza vs. Tradizioa. Folklorean maiz agertu izan den dikotomia da hori, bi kontzeptuok bateraezinak izanen balira bezala. Jardunaldien aurkezpenean Karlos Irujo Ortzadar-eko kideak esan bezala, ordea, agortutako eztabaida da hori, ez baitago tradiziorik sorkuntzarik gabe, ezta sorkuntzarik aurretiko tradizio batean oinarritzen ez dena. Gogoeta hori aurretik, hasi ziren 2009. urteko jardunaldiak.


Tradizioak kokatzen gaitu munduan
Claude Iruretagoyena, Oier Araolaza eta Pedro Romeo aritu ziren lehen saioan hizlari. Claude Iruretagoyena dantzari eta koreografoari egokitu zitzaion jardunaldiak zabaltzeko ardura. 1981. urtean hasi zen dantzan Pierre Betelu dantza-maisuaren eskutik, Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldean. Betelu-ren eta Thierry Trufaut-en eskutik Juan Antonio Urbeltz ezagutu eta Argia dantza taldean ere aritu zen dantzan "Zortziko" ikuskizunean. Bertan ikusi eta ikasitakoarekin Beskoitzeko taldearekin bide propioa jorratzeari ekin ziola azaldu zuen Iruretagoyenak.



Horrela, 1991. urtean haur jokoetan oinarritutako "Xirula-mirula" ikuskizuna taularatu zuen. Beste hainbat heldu ziren ondotik: "Historio-mixtorio" (1997), "Ingura-mingura" (2000), "Cote Cour... Cote Jardin" (2004), "Kutx ala Pil" (2005) eta "Aurrez-aurre" (2009). Beti ere tradizioan oinarrituz, kasu batzuetan beste genero batzuetatik edanez, Soka-dantza eta sokako dantzarien zailtzea, XVII. mendeko Frantziako dantza akademien ondarea, edo oraingo eta aintzinako Zuberoako maskaradak hartu ditu abiapuntutzat, besteak beste, Iruretagoyenak, bere lanak sortzeko. 2001. urtean "La Pamperruque" izeneko Baionako soka-dantza ere berreskuratu zuen Maritzuli konpainiarekin. Ospe handiko pertsonaiak agurtzeko dantzatzen zen XVIII. mendeko Baionan eta gorteko dantzen eta dantza tradizionalen arteko mestizaia omen zen.

Iruretagoyenak aintzinakoan oinarrituz dantza berria sortu zuen eta modu horrek erakusten du bide egokia bere ustez. Izan ere, Claude Iruretagoyenaren aburuz, arazo handia dago, batez ere iparraldeko dantza taldeen artean. Formakuntza oso urria dute, "monitoreek" irakasten ahal duten apurra ikasten dute dantzari gazteek eta horrekin ase ez direnez oinarririk gabeko sorkuntza berriak ekoiztu eta ekoiztu ari dira, norabide zehatzik gabe. Hori gure herriaren kulturarendako oso arriskutsua delakoan, dantza tradizionala berraurkitzeko, ber-ezagutzeko erronka bota zuen Iruretagoyenak.

Antzeko argudioak erabili zituen Oier Araolaza dantzari eta antropologo Eibartarrak ere. Inguratzen gaituen mundu globalizatuaren aurrean tradizioak ematen digu nortasuna eta berak kokatzen gaitu munduan, izaera propioz. Ez da tradiziorik gabeko sorkuntzarik, ez eta sorkuntzarik gabeko tradiziorik ere. Sakoneko ideia hori oinarri, dantza tradizionalean sorkuntza nola ematen den azaldu zuen Araolazak. Sorkuntza eredu ideala zirriborratu zuen lehenik eta behin. Sortzaileak formazio teoriko trinkoa, dantzaren eta artearen historian ezagutza sakona izan beharko lukeela. Horrez gain, dantza teknika ona eta biblioteka koreografiko aberats baten jabe izan beharko litzatekeela. Eta azkenik, sentsibilitatea, materialak hautatu eta elkarrekin josteko. Hori ere ideala litzateke, baina praktikan materialak hartu eta elkarren ondoan jarriz "sorkuntzan" aritzen direla hainbat azaldu zuen.



Dantza tradizionalaren alorrean aurki daitezkeen sorkuntza eredu desberdinen zenbait adibide jarri zituen umore ukitu batez: Topiko-mitikoak, (Joko) errekreatiboak, Sinbolikoak, Modistak eta Anakronikoak. Nazioarteko adibide batzuk ere erakutsi zituen balkanetako KUD taldeak, Celtic Fashion moduan bataiatu zituenak, edo Estatu Batuetan morris dantzak eta dantza garaikidea eta jazz uztartzen dituzten ereduak besteak beste.

Pedro Romeo iruindarra izan zen hirugarren hizlaria. Bere koreografia sortzaile esparruko lau adibide azaldu zituen. Burlatako inauterietarako Martingala izeneko kalejira sortu zuen, 1986. urtean, Lucas de Aierbe gaizkilearen inguruan. Oraindik ere egiten da inauteri hori Burlatan. Herri bereko Larratz dantzari taldearen ikuskizun ezberdinetarako atondutako bi koreografiaren berri ere eman zuen Romeok: Gipuzkoako dantzetan oinarritutako "Gudanza" eta Euskal Herriaren historia laburbildu nahiko lukeen "Bizi iauzi" izenekoa. 1998. urtean Juan Pedro Aramendiaren eskaeraz Zangozan estreinatu zituzten Gorpuzti eguneko dantzak ere sortu zituen Pedro Romeok. Koreografia horien guztien sorkuntza prozesuari buruzko azalpenekin bete zuen bere solasaldia. Gehiagorako denborarik gabe bukatu zen jardunaldietako lehen txanpa.

Bi ikuspuntu ezberdin
Antton Luku garaztarrak zabaldu zuen ostiraleko saioa. Berriki "Euskal kultura?" izeneko saiakera liburua karrikaratu du eta bertan euskal kultura deitzen diogun horri astinaldia ematen dio. Dantzari buruz ere ari da liburuan eta bide hortatik joan zen bere solasaldia. Batez ere ipar Euskal Herriko adibideetan oinarrituz gaur egungo gure dantza esparruari errepasoa eman zion. Nafarroa behereko Libertimendua eta Zuberoako Maskarada goretsi zituen bi arrazoirengatik. Izan ere, metafora baten gainean eraikitzen dira bi errepresentazioak: etxearen eta basaren arteko harremanean. Bestetik, disziplina ezberdinak nahasten dira horietan: dantza, antzerkia, kantua eta musika.

Dantza-sorkuntzaren alorrean dauden bi arazo plazaratu zituen garaztarrak, segidan. Alde batetik, adierazi zuen dantzariek ez dituztela dantzatzen dituzten dantzen kodigoak ezagutzen. Batez ere XIX mendean sendotutako gure dantzen esanahiak urtu egin direla esan zuen Lukuk. Gaurko dantzariek ez dituzte esanahi horiek ezagutzen eta horrek urduritzen dituela. Dantza horiek maneiatuta zerbait funtsezkoa kenduko ote dioten beldur dira eta hartara ez dira ukitzera ausartzen. Dantza finkatua, fosilizatua geratzeko arriskua atzematen duela aipatu zuen idazle baxenafartarrak.

Baina bestetik berrikuntzaren aldeko obsesioa ere detektatzen duela esan zuen Lukuk. Dantza taldeak tradizioaren alorra utzi eta ikuskizun "berriak" ekoizteari ekin diote azkenaldian. Tokian-tokiko dantzen transmisioan ez da kasik inor ari. Etorkiren ereduari jarraikiz sorkuntza berriei emanak dira dantzari asko eta asko eta Lukuk gogor kritikatu zuen bide hori. Bere ustez, iragana mitifikatzen zuten zarzuela itxurako ikuskizunak ziren Etorkirenak. Ez zuten inolako berritasunik ekarri eta tradizioa baino eredu zaharkituagotzat jo zuen Lukuk bide hori. Dantzari berririk sortu ez eta Etorkik zeuden dantza talde tradizionalak zokoratu zituela salatu zuen Lukuk.

Panorama horren aurrean zer? Lukuk tradizioa aldarrikatu zuen sorkuntzarako herraminta baliagarri gisa. Sortzeko metafora berriak behar ditugula adierazi zuen, baita dantzaren alfabetoa ederki ezagutzea ere. Horretarako, ezinbestean, tradiziotik edan behar dela azaldu zuen. Libertimenduan edo Maskaradan ematen den disziplina ezberdinen arteko hartu-emana aldarrikatuz bukatu zuen bere hitzaldia, truke horretatik sortuko baitira berritasunak.

Jon Maya dantzari eta koreografoaren txanda heldu zen ondotik. Kukai dantza konpainiaren ibilbideari errepasoa eman zion lehenbizi. Dantza tradizionaleko formakuntza zuten dantzari batzuen saiakera huts gisa sortu zena, gaur proiektu profesioanala da. Abizenik gabeko (tradizional, garaikide...) dantza egiten dutela adierazi zuen Mayak eta sorkuntzaren garaian askatasuna aldarrikatu zuen. Izan ere, dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizunek azterketa eta ikerketa lan handia eskatzen dute eta askotan zama handiegia bizkarreratzen dugula aipatu zuen dantzari errenteriarrak.



Edozein modutan, tradizioa eta sorkuntza elkarbizitzan ikusten dituela adierazi zuen Mayak. Egin dizkioten elkarrizketa askotan galdetu diote dikotomia horren inguruan eta ia haien helburua tradizioarekin haustea ote den. Kukaiko kideak argi utzi zuen ez dela hori haien asmoa. Dantza tradizionalaren aberastasuna aitortu eta bertatik abiatutako gaur egungo ikuspegiko ikuskizunak egin ahal izateko aukera aldarrikatu zuen.

Solasaldia
Parte-hartzeen ondorengo solasaldian ere gai interesgarri eta mamitsuak azaleratu ziren. Kukai eta enparauen ildo berrien eraginez, dantza tradizionala jorratzen duten taldeek pairatu behar izan duten presioaz galdetu zuen Karlos Irujo Ortzadar-eko kideak. Akaso presio horren eraginez iparraldeko taldeak ia soilik sorkuntzari emanak direla azaldu zuen Irujok.

Ricardo Madinabeitia txistulariak taula gaineko ikuskizunen iraungitzearen inguruan galdetu zuen. Adierazi zuenez, oso kasu gutxitan gertatu da taularako sortutako koreografia bat tradizio bilakatzea (Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregiren Axuri-beltza jarri zuen horren adibide). Madinabeitiarendako sorkuntza bat tradizio bilakatu dadin metafora baten gainean egon behar du erakia eta ikusleak bere hartu behar du sorkuntza hori.

Antton Luku ere mintzatu zen gai honen inguruan eta aipatu zuen, dantza bat testuinguru jakin batean txertatua izan eta dantzariek hori dantzatzen plazerra hartzen duten bitartean dantza hori tradizio izaten jarraituko duela, urtetan. Aitzitik, dantza batek testuingurua galduta badu eta tradizionala delako soilik mantentzen saiatzen bagara, saialdia frustratua izanen dela adierazi zuen. Madinabeitiarekin bat egin eta azaldu zuen herriak sorkuntza beretzat hartzen duen unean soilik bilakatzen dela tradizionala sorkuntza bera eta hori lortzeko emozioen alfabetoen oinarritu beharra dagoela.

Dantzariz jantzitako eta kalez jantzitako dantzarien arteko ezberdinketa ere egin zuen Lukuk. Dantzariz jantzitako dantzaria eredugarria izan eta bikaintasuna erakutsi behar duela adierazi zuen Lukuk.

Hausnarketa hauekin eman zituen moderatzaileak amaitutzat Ortzadar Folklore Elkartearen XXV. jardunaldiak.

___

2009/11/27

Los ex danzaris recuerdan la figura de Francisco Beruete

La asociación de ex danzaris de Estella recordará la figura de la persona que da nombre al grupo, Francisco Beruete, con una muestra que abre hoy sus puertas en la casa de cultura Fray Diego, donde permanecerá hasta el 13 de diciembre. La exposición que lleva por título Francisco Beruete Calleja, el hombre y su tiempo, se completa con tres charlas coloquio organizadas para los días 30 de noviembre y 2 y 10 de diciembre, en la casa de Cultura Fray Diego de Estella.



A Francisco Beruete, quien fuera secretario municipal de la ciudad del Ega, se le conoce por su trabajo en favor del folclore local como el Baile de la Era o el impulso, entre otros colectivos, de la asociación de Amigos del Camino de Santiago de Estella.

___

2009/11/25

Ortzadar Venezuelara doa orain 70 urteko erbesteratzea gogoan

1939. urteko ekainaren 25ean, goizeko 9.00etan, 82 euskaldun, (gizon, emazte eta ume) Frantziako Le Havre portuan bildu ziren Companie Générale Transatlanticaren "Cuba" itsasontzira igotzeko. Txistu batek "Agur Jaunak" jotzen zuen. Momentu latzak ziren.

Ortzadar Taldeak Venezuelako Euskal Etxeekin eta Chacaoko Udalarekin batera bertara iritsi ziren lehen euskaldunen 70. urteurrena ospatuko du.

1939ko uztailaren 9an goizean “Cuba” itsasontzia La Guaira portuan sartu zen, Venezuelan.



Egun batzuk beranduago, uztailaren 28an, Le Havretik “Flandre” itsasontzia beste 139 errefuxiatu euskaldunekin abiatu zen, eta Bordeletik, Bretagne itsasontzia 53 errefuxiaturekin, La Guairara abuztuaren 26an iritsiz. Era berean, abuzturuaren 6an Baionako portutik Donibane eta Bigarrena egurrezko arrantzontziak abiatu ziren 7 eta 8 euskaldunekin, La Guairara irailaren 8an iritsiz.

Lehen 5 odisea hauek eman zioten hasiera 1939. urte bukaeran eta 1940. urtearen hastapenean izan ziren euskal exiliatuen beste hainbat bidaiei.

Hauei guztiei esker, duela 70 urte Euskal Herriaren txoko bat aurkitu ahal da Venezuelan, non gure betiko dantzak dantzatzen diren, pilotan jokatzen den frontoietan, eta gure tradizioak mantendu eta belaunaldiz-belaunaldi gure ohiturak transmititzen diren.

Hori dela eta, Venezuelako euskaldunek eta Chacaoko Udaletxeak Ortzadar gonbidatu dute Caracasko Euskal Etxera, azaroaren 28an eginen den omenaldian parte hartzeko. Era berean 29an Caracasen, abenduaren 3an Caraboboko Unibertsitatean (Valencian), eta abenduaren 4an Valenciako Euskal Etxean beste hiru emanaldi eskainiko ditu Ortzadarrek.

___

Los txistularis Javier y Patxi Larralde enseñan "mutildantzak" en EEUU

ESTÁN EN CALIFORNIA EN UNA GIRA ORGANIZADA POR LA ASOCIACIÓN QUE AGRUPA A LOS VASCOS DE NORTEAMÉRICA.

Los txistularis Javier y Patxi Larralde, padre e hijo, de Arizkun, se encuentran en California efectuando una gira por invitación de la North American Basque Organizations, la entidad que agrupa a las asociaciones vascas de los Estados Unidos. Los txistularis arizkundarras imparten cursos de mutildantzak en tres ciudades del estado californiano, a petición de John Isurtza, un vasco de origen y hombre que goza de gran prestigio en el campo cultural y social.

Los Larralde, Javier, el padre, el decano de los txistularis baztandarras, llevan décadas realizando una intensa labor y esfuerzo en la investigación y progresión pedagógica de la danza y el folklore euskaldun, y han editado discos y publicado estudios de notable relevancia y acreditado rigor. Sus estudios los han dedicado a analizar el mecanismo de creación de las danzas tradicionales.

En el transcurso de su estancia en los Estados Unidos, Javier y Patxi explican que "estamos siendo muy bien acogidos y encontrando a gran número de baztandarras". Entre otros han contactado con parientes suyos (hijos y nietos del inolvidable txistulari Mauricio Elizalde, entre otros) y viejos amigos afincados en aquel país, que les han enseñado sus lugares preferidos, organizado recibimientos, comidas y cenas, y ofrecido fiestas de bienvenida.

___

2009/11/16

Sorkuntza eta tradizioa aztergai Ortzadarren jardunaldietan

Sorkuntza eta tradizioaren arteko harremana aztergai izanen da Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Taldeak antolatutako bere XXV. jardunaldietan. Ostegunean eta ostiralean izanen dira hitzaldiak Erraldoien txokoa delakoak. Ohiko hitzaldiez gain dantza sorkuntzarako laborategia ere antolatu dute aurtengoan.

25. urtez antolatu ditu Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Taldeak Folklore jardunaldiak. Aurtengoan sorkuntzaren eta tradizioaren arteko harremana izanen dute aztergai, ostegun eta ostiral honetarako (azaroak 19 eta 20) antolatutako hitzaldietan.



Ortzadar. XXV Folklore Jardunaldiak
Iruñea / 2009ko azaroaren 19-20a


Sorkuntza vs tradizioa

Azaroak 19, osteguna, 19:30etan
Descalzos 72. aretoa
· Oier Araolaza. Antropologo eta dantzaria: Sorkuntza dantza tradizionalean: anakronikoak, jubilatuak, modistak eta bestelako joko errekreatiboak.
· Pedro Romeo. Dantzaria: Cuatro experiencias personales en la formación de coreografías.
· Jean Claude Iruretagoiena. Dantzaria eta koreografoa: Experiencia de creación durante 20 años desde la dantza tradicional vasca.

Azaroak 20, ostirala, 19:30etan
Descalzos 72. aretoa
· Jon Maya. Dantzaria eta Kukai Dantza Konpainiako zuzendaria: Kukai, zortzi urteko jauzia.
· Antton Luku. Lizeoko irakaslea eta idazlea: Gure dantzan sinesten dugu?
Hitzaldiekin batera dantza sorkuntzarako laborategia ere antolatu du Ortzadar-ek, Peio Otano dantza irakasle, koreografo eta musikariaren eskutik. Aurreko larunbatean (azaroak 14) izan zuten lehen saioa eta heldu den larunbatean (azaroak 21) eginen dute bigarren eta azkena.

___

2009/11/12

Juan Mari Beltranen "Ttakun ttan ttakun": musika, dantza eta antzerkia



Disziplina anitzeko proiektua abiatu du Juan Mari Beltran musikariak, Txalapartaren inguruan. Musika, dantza, antzerkia, narrazioa eta ikus-entzunezkoak nahastuz Txalaparteren ibilbideari buruzko ikuskizuna antolatu du. Aurre estreinaldiekin ari dira orain. Hurrengoa, heldu den ostegunean (azaroak 12) Iruñeko Gayarren antzokian.
Urrian karrikaratu zuen Juan Mari Beltran-ek "Ttakun ttan ttakun" proiektua abiatzen zuen liburua, diskoa eta DVDa. Disziplina anitzeko proiektua da eta musika, dantza, antzerkia, poesia, narrazioa eta ikus-entzunezkoak nahasten ditu. Horrekin batera, hainbat antzokitan eskainiko den ikuskizuna ere jarri du abian Beltranek, argitalpenean oinarrituta. Azaroaren 1ean eskaini zuten lehenbizikoz ikuskizuna Urnietan, eta bihar (azaroak 12, osteguna) Iruñeko Gayarren eskainiko dute.

Liburua, diskoa eta DVDa
Argitalpen hau, Beltranen urtetako ikerketa lanaren ondorio da. Txalapartearen historiari buruzko lehen lan zientifikotzat jo daiteke. Lehenagoko txalapartarien ikuspuntua, gaur egun jorratzen ari diren bideak eta etorkizunean jorra daitezkeenak ere azaltzen ditu argitalpenak. Liburuarekin batera banatzen den diskoa uztailean grabatu zuten. Gaur egun erabiltzen diren Txalapartaren hainbat bertsio entzun daitezke bertan eta musika tresna honek izandako garapena ere islatzen da, liburuan eta DVDan bezala.

Ikuskizuna
Argitalpen horretan oinarritutako ikuskizunean, txalapartariek hartuko dute parte (Juan Mari Beltran bera, Ander Barrenetxea, Ixiar Jauregi eta Aitor Beltran), dantzariak ere izanen dira, (Jon Maya eta Vanesa Castaño) eta Mireia Gabirondo antzerki zuzendariak egin du gidoia, bertan, poesia, narrazioa, kantua, ikus-entzunezkoak eta dantza nahastuz.

Ttakun ttan ttakun
Juan Mari Beltran eta Mireia Gabirondo
· Azaroak 12, 20:00etan
· Gayarre antzokia, Iruñea

___

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...