2009/12/13

Txistularien eguna eginen da arantzan larunbatean

Beran egin zen lehenengo aldiz topaketa eta Elizondo, Lesaka eta Donezteben hurrengo edizioak egin ondoren, abenduaren 12an Arantzan bilduko dira herriko eta inguruko txistulariak, Txistulariaren Egunaren baitan. Helburua zonaldeko txistulariak elkartzea izanik, Arantzako txistulariek eguna antolatu dute.

Goizean karriketan barna kalejira izanen da; tartean, hamaiketakoa eginen dute, eta eguerdi aldera, zortzikolari talde batek Arantzako zortzikoa dantzatuko du. Segidan, bigarren karrikabuelta eginen dute txistulariek. Bazkariarekin bukatuko dira ekitaldiak.
Gisa berean, oraindik bizi diren Arantzako txistulariak eta joan direnak ahantzi gabe, Juan Migel Biurrarena txistulari eta txistuegile aranaztararrari buruzko informazio panela nahiz txistularien argazkiak paratuko dira.

Ixkiboko semea 18 urterekin hasita, Ixkibo baserriko Juan Migel Biurrarena ttun­ttunlaria ezaguna egin zen inguruan. Jose Lorentzo Fagoaga Errene lagun zuela, eskualdeko herrietan eta Goierrin txistua jotzen aritzen omen ziren besta eta inauterietan. Baina, Juan Migel txistuegile gisa ere ospetsua izan zen. Txistuak ezpelaren egurrarekin egin eta Euskal Herri osoan saldu zituen. Euskal Herriko Txistularien Elkarteko lehendakari izan zen.

__

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...