2011/04/29

Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatuko da igandean


Urtero bezala, dantzari egun nazionala izanen dugu aurten ere. Igandean ospatuko da, Erandion (Bizkaia). Euskal Herriko 1400 dantzari inguru bilduko dira dantzaz gozatzeko. 11:00etan desfilea eginen dute eta ordu erdiren buruan futbol zelaira joanen dira dantza emanaldia eskeintzeko. 14:00etan bazkaltzeko tartea izanen da eta ondotik erromeria Luhartz taldearekin.

Ekitaldi nagusian ezpata dantza, agurra eta zinta dantza eginen dute gipuzkoarrek, Orbaizetako joko dantza eta Auritzeko ingurutxoa nafarrek, dantzari dantza eta gorulariak bizkaitarrek, soka dantza, euskaldunak, sorginak eta kadrila baxenafartarrek, ahurtiko makil dantza, makil txiki berri eta Beteluren fandangoa lapurtarrek eta barrikada arribada, ostalersa, satanak, aitzina pika eta godalet dantza zuberotarrek. Arabarrek ez dute parte hartuko aurtengo Dantzari Egunean.

Egitaraua, baina, ez da igandera mugatzen, larunbatean hasiko baita ospakizuna. Goizean dantzari ttikien alardea eginen da Astrabuduan. Bertan Goi-Alde, Trabudu eta Uztargi dantza taldeek parte hartuko dute. Arratsaldean, berriz, dantza emanaldia eskeiniko dute dantzari nagusiek Altzagako merkatuan.

Giroa apiriletik

Euskal Herriko Dantzari Eguna iragartzeko kartelez gain, erakusketek ere paratu dute giroa Bizkaian. Apirilaren 15etik Astrabudua eta Altzagako komertzioetan euskal jantziak ikus daitezke. Honekin batera, Iraultza dantza taldeko Ramon Garciaren jantzi bilduma erakusgai dago Josu Murueta kultur etxean. Azken honetan izanen da 'Euskal folklore eta jantziak' hitzaldi-tailerra.

Dantzari Eguna dela eta Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente Xabier Mendizabali elkarrizketa egin dio Deia egunkariak. Erdaraz irakur daiteke.

NOTICIA DEL DANTZARI EGUNA EN CASTELLANO (DEIA)

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...