2012/12/23

Aurrera taldeko ikuskizuna

Magiaz beteriko ikuskizuna izango da bihar, 24a, Leitzako plazan. Arratsaldeko 18:30ean hasita, Oran-tzaroa, Maimur, galtxagorriak, jentilak eta bestelako pertsonai magikoak plazaraino hurbilduko dira. Abesbatzakoek hainbat kanta eskainiko dute. Txistulariak, txalapartariak, bertsolariak, izango dituzte ondoan, Aurrerako dantzariek eurek prestatutako saioa eskaintzen duten bitartean
Dena ilunpean izango da, antortxen argitasunaz lagundurik, neguko solstizio ospatzeko. Orantzaroaren ohitura zaharra berreskuratu nahian hasi ziren duela urte ba-tzuk Alkekoek eta ikusirik jendeak erantzun ona izan duela panpinak etxeetako balkoi eta atarietan jar-tzeko, hurrengo urratsa ematera animatu ziren.
Juan Mari Barriola Alke kide ta zinegotziak azaltzen zuenez «gure aiton-amonak kontatuta Orantzaroren inguruan informazio handia lortu genuen eta ikasi, Leitzan duela 200 bat urte, baserri eta etxeetan Orantzaroaren panpina jartzen zutela. Iaz, 70 bat panpin jarri zituzten leitzarrek euren etxeetan.
«Leitzan ezaguna da Ezkurrako bidean dagoen Maimur parajea. Han Maimurren putzua dago, eta zaharrek diotenez tormube edo ekaitzak bertan sortzen ziren. Biharko egunarekin plazara etortzen da Jainkosa Olentzerorekin hitz egitea».
 
 

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...