Oberena dantza taldean ibilitako dantzariak bilduko ditu taldeak, eta
bi astean behin bilduko dira entsaiatzeko. Taldearekin harremanetan
jarraitzeko asmoz sortu da talde berri hau.
Talde berri bat sortu da Oberenan: dantzari ohien taldea. Hemendik
aitzinera, dantza taldean ibilitako hainbat kide bi astean behin
elkartuko dira ordu batez entsaiatzeko. Belaunaldi ezberdinetako
dantzariak bilduko ditu talde berriak, eta helburu nagusia Oberenarekin
harremanetan jarraitzea izanen da. Bestalde, Nafarroako Euskal
Dantzarien Biltzarrak urtero antolatzen duen Gure Dantzak jaialdian
parte hartuko dute dantzari ohiek. Inauterietan, Olentzeron eta antzeko
kalejiretan ere Oberenako dantzariekin batera aterako dira karrikara.
Xabier Izurdiagak azaldu duenez, bi helburu nagusi ditu talde honek:
"Alde batetik, folklorearen munduan jarraitu nahi dutenek barnean duten
harra asetzea, eta bestetik, emanaldi herrikoiagoetan parte hartzea".
Taldeak erritmo motelagoa jarraituko du, eta ez du konpromiso handirik
eskatuko. Oraingoz 35ek baiezkoa eman dute, eta Izurdiagak uste du
gehiago izanen direla. Aitzinetik taldean jo duten txistulariekin ere
jarri dira harremanetan.
Ha surgido
un nuevo grupo en Oberena: el grupo de exdantzaris. A partir de ahora
dantzaris que bailaron en Oberena dantza taldea se juntarán una vez cada
dos semanas para ensayar durante una hora. El grupo lo componen
dantzaris de diferentes generaciones y el principal objetivo es mantener
la relación con el grupo de dantza. Por otra parte, participarán en el
festival Gure Dantzak que organiza todos los años Nafarroako Euskal
Dantzarien Biltzarra (Federación de euskal dantza de Navarra). En
carnavales, Olentzero y kalejiras parecidas acompañarán a Oberena dantza
taldea.
Según ha
explicado Xabier Izurdiaga, el grupo tendrá dos objetivos: "Por una
parte quitar el mono a los que quieren seguir en el mundo del folclore y
por otra participar en las actuaciones más populares". El grupo seguirá
un ritmo más pausado y requerirá de menor compromiso. Por ahora ya son
35 los exdantzaris que se han sumado al grupo y pueden ser más. Con el
mismo objetivo, también han contactado con txistularis que tocaron en
Oberena dantza taldea.
Blog Oberena
Blog Oberena