Duguna eskutik, San Blas eguneko Soka-dantza bat Iruñerako
Duguna taldearen azken urteotako helburua da garai
 baten dantzak Iruñean zuen tokia berreskuratu dezala. Garai batean 
hiriko ospakizunetan egiten ziren dantza emanaldien erreferentziak asko 
dira artxiboetako dokumentoan eta ezagunak eta publikoak dira.
Somatzen
 genituen hutsune horiek betetzen joatea jarri genuen gure jardunaren 
erdian eta San Blas eguneko hau izanen da hurrengo urratsa. 
Leitzako ingurutxoaren soka-dantza + ingurutxoa eredu gisa hartuta, Nafarroako iparraldeko doinu, urrats eta koreografietan oinarritu gara soka-dantza hau atontzeko. Dagoeneko iazko urtean dantzatu izan genuen soka-dantza hau gure emanaldietan eta orain Iruñeko festa baten baitan txertatuko dugu. Mutilek aterako dute soka oraingoan, eta uda inguruan eginen dugun beste soka-dantza batean hartuko dute neskek erantzunkizun nagusia.
Dugunako blogaLeitzako ingurutxoaren soka-dantza + ingurutxoa eredu gisa hartuta, Nafarroako iparraldeko doinu, urrats eta koreografietan oinarritu gara soka-dantza hau atontzeko. Dagoeneko iazko urtean dantzatu izan genuen soka-dantza hau gure emanaldietan eta orain Iruñeko festa baten baitan txertatuko dugu. Mutilek aterako dute soka oraingoan, eta uda inguruan eginen dugun beste soka-dantza batean hartuko dute neskek erantzunkizun nagusia.
Berria
