Tambarria Kultur Elkarteak eta Nafarroako dantzarien Biltzarrak, Corellako udala eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin, Erriberako Paloteadoen topaketa antolatzen dute. Jaialdian Ablitas, Fustiñana, Murchante eta Tuterako makildantzariek parte hartuko dute.
Maiatzaren 17an Erriberako Paloteadoen ordezkariak Corellan bilduko dira.
Topaketa arratsaldeko zazpietan hasiko da autobús geltokitik hiru kalejira
ezberdinekin. Jarraian arratsaldeko zortzietan talde guztiak foruen plazan
bilduko dira haien herrietako Paloteadoen dantza adierazgarrienak plazaratzeko.
Bukatzeko, herriko Tambarria taldeak dantza herrikoiak eskeiniko ditu jaialdiari
amaiera emateko.

ANTOLATZAILEAK
Tambarria Kultur taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
BABESLEAK:
Corellako udala, Nafarroako Gobernua eta Diario de Noticias