2015/04/22

INVOC4TIUM musikala


Musika, akrobaziak, dantza eta antzerkia uztartzen dituen Naturaren
inguruko musikal hau, Jaso Ikastolak aurkezten duen 3. musikala da.
Lurra, Haizea, Sua eta Uraren kontrola lortu nahi dute Heriok (Pablo
Roncales) eta bere laguntzaileek mundua haien eskuetan jartzeko. Hau ekiditeko
Naiara (Saioa Castillo), Alain (Xabier Dean) eta Ametsek (Miren López) abenturaz
beteriko bidai bati ekingo diote 4 elementuak ohartarazteko asmoz. Ama Natura
(Maialen Pasual) inbokatzea ezinbestekoa izango dute haien helburua lortzeko.

Ikuskizunaz gozatzeko hurrengo datak:
 
apirilak 23-Barañaingo auditorioa (Barañain)
ekainak 12-Baluarte auditorioa (Iruñea)
urriak 20-Arriaga antzokia (Bilbo)
azaroak 26-Victoria Eugenia Antzokia (Donostia)

Hemen trailerra:


Informazio osagarria: www.jasoikastola.com/musikala

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...