Iragan larunbatean, Tafallan izan zen Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzeko Ezohiko Biltzarra, eta giro ederrean igaro zen. Federazioko 14 talde izan ziren Biltzarrean ordezkatuak eta aho batez eman zioten onikusia hautagaitza berriari. Lerro beretsuan jarraikiz forma berriak eman nahi dituen taldea luze elkartu zen Biltzarra bukatutakoan. Laster hasiko da NDBren dinamika, eta indartsu gainera.
Irudian Zuzendaritza berria osatzen dutenak dituzue, argazkia egitera oroitu zirenak bederen: Noemí Alvarez (Desojo-Viana), Carlos Guillén (Fustiñana), Jon de la Cruz (Bera), Iñigo Gonzalez (Iruñea), Pedro Romeo (Burlata), Pili Etxabarri (Lizarra), Juankar Ornat (Atarrabia) eta koordinatzailea Xabi Torres (Baztan). Argazkian ageri ez direnak baina Zuzendaritza osatzen dutenak dira ere Ana Jose Jacoste (Tutera), Lidia Gómez (Agoitz) eta Edurne Ipiña (Burlata-Zizur).
Mila esker eta zorte on!
___________________________
El pasado sábado tuvo lugar en Tafalla la Asamblea Extraordinaria para la elección de la nueva Junta Directiva, y discurrió en un ambiente fenomenal. Estuvieron representados 14 grupos federados y se le dio el visto bueno a la candidatura por unanimidad. La nueva Junta seguirá el sendero abierto pero con nuevas formas, según la intensa reunión que mantuvieron al final de la cita. Pronto empezará la nueva dinámica, y empezará con ganas.
En la imagen tenéis a miembros que componen la nueva Junta: Noemí Alvarez (Desojo-Viana), Carlos Guillén (Fustiñana), Jon de la Cruz (Bera), Iñigo Gonzalez (Pamplona), Pedro Romeo (Burlada), Pili Etxabarri (Lizarra), Juankar Ornat (Villava) y el coordinador Xabi Torres (Baztan). No están en la foto pero completan la Junta Directiva Ana Jose Jacoste (Tudela), Lidia Gómez (Aoiz) y Edurne Ipiña (Burlata-Zizur).
Muchas gracias y buena suerte!