2012/12/25

San Esteban en Berriozar

Mañana, 26 de diciembre se celebrará en el "pueblo viejo" de Berriozar" la festividad de San Esteban.
A las 11h. habrá una misa y después participarán Mayordomas y mayordomos, así como los grupos Hulargi y Txori Zuri.

2012/12/23

Aurrera taldeko ikuskizuna

Magiaz beteriko ikuskizuna izango da bihar, 24a, Leitzako plazan. Arratsaldeko 18:30ean hasita, Oran-tzaroa, Maimur, galtxagorriak, jentilak eta bestelako pertsonai magikoak plazaraino hurbilduko dira. Abesbatzakoek hainbat kanta eskainiko dute. Txistulariak, txalapartariak, bertsolariak, izango dituzte ondoan, Aurrerako dantzariek eurek prestatutako saioa eskaintzen duten bitartean
Dena ilunpean izango da, antortxen argitasunaz lagundurik, neguko solstizio ospatzeko. Orantzaroaren ohitura zaharra berreskuratu nahian hasi ziren duela urte ba-tzuk Alkekoek eta ikusirik jendeak erantzun ona izan duela panpinak etxeetako balkoi eta atarietan jar-tzeko, hurrengo urratsa ematera animatu ziren.
Juan Mari Barriola Alke kide ta zinegotziak azaltzen zuenez «gure aiton-amonak kontatuta Orantzaroren inguruan informazio handia lortu genuen eta ikasi, Leitzan duela 200 bat urte, baserri eta etxeetan Orantzaroaren panpina jartzen zutela. Iaz, 70 bat panpin jarri zituzten leitzarrek euren etxeetan.
«Leitzan ezaguna da Ezkurrako bidean dagoen Maimur parajea. Han Maimurren putzua dago, eta zaharrek diotenez tormube edo ekaitzak bertan sortzen ziren. Biharko egunarekin plazara etortzen da Jainkosa Olentzerorekin hitz egitea».
 
 

2012/12/12

Igantzi taldea, 20.urteurrena


Dantza taldeak saioa eskainiko du 20. urteurrena ospatzeko
Abesbatzarekin batera emanaldia eskainiko du elizan
Hogei urte bete ditu herriko dantza taldeak eta hori behar bezala ospatzeko ekitaldi berezia antolatu da abenduaren 22rako. Dantza taldeak eta Abesbatzak, bertze musikari eta laguntzaileekin batera emanaldi berezia eskainiko dute 20:00etatik aitzinera elizan paratuko den eszenaleku berezian. Saioaren ondotik, herriko produktuekin osatutako saskiaren zozketa eginen da. Dantza taldeko kideak egunotan ari dira saskiaren txartelak saltzen. 3-4 urterekin hasi eta helduak , 2bitarte, 70 bat lagun biltzen dira dan­tza taldean. Ttikienek astero entsaiatzen dute eta helduak, gehien ­bat San Migeletako dan­tzak prestatzeko elkar­tzen dira.

2012/11/25

Lantzeko ingurutxoa, nola da? benetan? ¿como es? ¿seguro?

Lantzeko ingurutxoari buruz eztabaida bat "dantza.com" web orrian, bideo baten harira.
Modu batez... bestez...
Debate sobre el Ingurutxo del Lantz en la página web de "dantza.com" a raiz de un video.
De un modo...de otro...
Dantzan.com

Iker Larunbe berriro txalpelduna

Atarrabiako Mikelats taldeko dantzaria, Iker Larunbek berriro, hirugarren aldiz, lortu du Aurreskuaren txapelketako garaipena.
Iker Larunbe, dantzari del grupo Mkelats de Atarrabia,o por tercera vez la victoria en el campeonato de Aurresku.
«Tenía ganas de volver a recuperar el trofeo. Lo gané dos años seguidos, pero el pasado quedé segundo», señalaba el dantzari de Atarrabia, miembro del grupo de baile Mikelats, quien, a sus 30 años de edad, lleva cerca de una década participando en el certamen.

2012/11/15

"Lizarren doinua" ikusgarria eskainiko du Oberenak igandean

Azaroaren 18an eginen dute emanaldia Burlatako Kultur Etxean. 18:30ean hasiko da antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikusgarria. Sarrerak aitzinetik erosi daitezke Oberenako bulegoan eta Karrikiri euskal dendan.

Prest dira Amets eta Oinatz Lizarren gaitaren doinua libratzeko. Igande honetan, azaroaren 18an, Lizarren doinua ikusgarria taularatuko du Iruñeko Oberena dantza taldeak. Emanaldia Burlatako Kultur Etxean izanen da 18:30etatik aitzinera. Bertaratu nahi duenak sarrerak salgai ditu Oberena Kirol Elkarteko bulegoan eta Karrikiri euskal dendan. Helduek bost eurotan erosi ditzazkete, eta haurrek hiru eurotan. Bestalde, emanaldiaren egunean berean ere erosi daitezke sarrerak 17:30etatik aitzinera. Larunbatean Berako Kultur Etxean eskaini zuten Lizarren doinua Gure Txokoa elkarteak antolaturik.
Lizarren Doinua
Oberenako dantzari ttikien taldeak aurkezturiko obra da Lizarren Doinua, antzerkia eta dantza uztartzen dituena. 70. urteurrenaren karietara eskeini zuten lehenbiziko aldiz 2011ko azaroaren 19an, Nafarroako Antzerki Eskolan. Dantzariez gain, Oberena fanfarreak, Arrosadiako txalapartariek, gaiteroek eta Azpilagañako Gartxot Erraldoi Konpartsak ere parte hartu dute lan horretan. Bestalde, ikusentzunezko euskarriak ere baliatzen ditu obraren zati batean, Jon Garaik egindako marrazki bizidunei esker. Ezbairik gabe, Oberenako dantzari ttikiek egin duten proiektu handienetariko bat izan da hau. Lan mardula eskatu zuen, baina 70 urte betetzeak ez zuen gutxiagorik merezi.
Sinopsia:
Buruzagi maltzur batek munduko gaita guztien doinua bahitu du. Musika tresna hori jotzen saiatu zen, baina nahiko baldarra zenez, ez zuen lortu. Horregatik, azti baten laguntza izan du gaita guztiak isilarazteko. Baina mutiko batek aztiari aurre egin dio. Lizar du izena, eta arratsaldero arratsaldero bere gaita jotzen du soinua galdu ez dezan.
Egun batean, iturrira joatea ahantzi, eta aztiak Lizarren gaitaren doinua bahituko du; iturriaren barnean gatibu geratuko da. Oinatz eta Amets anai-arrebek misio bat izanen dute: Lizarren doinua askatzea. Horretarako erraldoiak herriko plazara eraman beharko dituzte, aurki hasiko diren herriko besten aurretik. Izan ere, hori da Lizarren doinua askatzeko modu bakarra. Amets eta Oinatz basoan barneratuko dira haien helburua lortzeko, eta hainbat abentura biziko dituzte.

2012/10/02

Nafarroako Dantzari Eguna.2012


Joan den larunbatean, Zangozan eta, ondoko herrietan, Oibar, Ledea ta Gabarderalen ospatu zen “Nafarroako Dantzari Eguna 2012”.
Hamabi talde parte hartu zuten, Rocamador(Zangoza), bi taldekin,  Otsagabia, Basakaitz (Iribas), Txori Zuri (Berriozar), Elordi (Zizur), Mikelats (Atarrabia), Kurruskla (Izaba), Orritz (Irurtzun), Amaiur, Iruña Taldea eta Oberena (Iruña). Goizean ordu berberan herrietan banatu ziren, dantzak eskeintzeko.
Herrien bertan bazkaldu eta gero, talde guztiak Zangozan elkartu ziren ibilbide desberdinetan, zenbait plazetan euren dantzak irakasteko. Kale  nagusian, jadanik denak  batera eman zuten jaialdi nagusia. Gaua luzea zen,  dantzatzen eten Gabe.
Horrela ospatu zuen Rocamador taldeak bere 40. urtemuga; “Dantzari Eguna” hau antolatzen  Nafarroako Dantzarien BIltzarra 
 
El pasado sábado, en Sangüesa y en los pueblos vecinos, Aibar, Liédena y Gabarderal, se celebró el “Día del Dantzari de Navarra. 2012  -  Nafarroako Dantzari Eguna 2012”
Doce grupos tomaron parte: , Rocamador (Sangüesa), con dos grupos,  Otsagabia, Basakaitz (Iribas), Txori Zuri (Berriozar), Elordi (Zizur), Mikelats (Atarrabia-Villava), Kurruskla (Isaba), Orritz (Irurtzun), Amaiur, Iruña Taldea y Oberena (Pamplona). Por la mañana se repartieron para ofrecer sus dantzas.
Tras comer en los mismos pueblos, todos los grupos se juntaron en Sangüesa, para desfilar por diferentes recorridos y mostrar sus dantzas por las plazas. Ya en la Calle Mayor confluyeron por ofrecer el festival central. La noche fue larga y sin parar de dantzar.
Rocamador celebró así sus 40 años, organizando este “Dantzari Eguna” junto a “Federación de dantzaris  de Navarra- Nafarroako Dantzarien BIltzarra 
 
 

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...