Hemen duzue Iker Tubia dantzari eta kazetariak Berriarako egin duen erreportaiaren hasiera:
Nafarroako hegoaldeko herrietan ohikoak dira makil dantzak, antzerkia
eta dantza uztartzen dituzten erritualak. Herri gehietan XIX. mendean
galdu baziren ere, orain askok berreskuratu egin dituzte.
Ona eta gaiztoa. Txikitatik ikasi ohi du gizakiak bata eta bestea
bereizten. Banaketa sinple horren bidez ulertu ohi dira munduko arazorik
sakonenak ere. Ongiak eta Gaizkiak borrokan dihardute etengabe, eta
borroka horren irudia dira Nafarroako Erriberan egiten diren makil
dantzak. Ebro ibarrean antzerkia eta dantza uztartzen dituen tradizioak
alaitzen ditu herrietako bestak:
paloteado edo
dancea
deitzen diote han. Geroz eta herri gehiagotan, XIX. mendean bezala ia.
Cortes, Tutera, Ribaforada, Fustiñana, Murchante eta Ablitasen urtero
ateratzen dira makil dantzariak plazara; Monteagudon hiru urte dira
emanaldia bertan behera utzi zutela. Halaxe egiten dute artzainek,
nagusiek, deabruek eta aingeruek ere, makil dantzetako ezinbesteko
pertsonaiek. Heldu den urtean beste herri bat gehituko da makil dantzen
zerrendara: Cabanillas.
Irakurtzen jarraitu nahi baduzu jo
dantzan.com-era.