Emakumeak eta dantza Irurita. Bihar Baztanen, Iruritan izango da "Emakumeak
euskal dantzetan" hitzaldia eskaintzen. Azken urteotan eztabaida eta
liskarrak nagusitzen ari dira Baztanen mutil-dantzen inguruan.
Baztango mutil-dantzetan emakumeen parte hartzea
dela eta nobedadeak izan dira azken aldian. Emakumeek mutil-dantzen ez
dutela parte hartu behar uste dutenek ekitaldiak pribatizatzeko bidea
hautatu dute. Hau da, plazan mutil-dantzak daudenean eta bertan
emakumeen parte hartzea onartzen denean, dantzaldi paraleloak antolatu
beste plaza batean gizonezkoekin soilik.
Azken urratsa Baztango Mutil-dantzari Taldearen sorrera
izan da. Aurkezpen mezuan ez dute ezer argirik adierazi, baina Baztanen
jakinekoa da emakumerik gabeko mutil-dantzak plazaratzeko antolatu
dutela elkarte hori. Talde horrek emanaldiak "eskaini" nahi ditu,
emanaldi itxiak, kanpoko inoren sarbiderik gabekoak, eta beraz,
emakumerik gabekoak.
Hitzaldia: Emakumeak euskal dantzetan. Martxoak 26, asteartea, 19:00etan. Irurita, Gizarte bilgunea