2009/07/19

Fustiñanako paloteadoa berriz eskainiko da aurten


Barde-Ribera dantza taldeak Fustiñanako paloteadoa berreskuratuko du aurten hamabost urtez utzita izan ondoren. 2009ko abuztuaren 6an izango da, Fustiñanako plazan eta arratsaldeko 18:30ean. 1993an egin zen azken aldiz osorik Fustiñañako paloteadoa eta 1995ean dantzak egin ziren, baina ez zen ahozko diskurtsorik izan.

Barde-Ribera dantza taldeko Javier Beltran-ek jakinarazi digu albistea. Hain zuzen ere, 1979an Fustiñanako paloteadoa berreskuratu zuen Barde-Ribera dantza taldeak. 1993ko emanaldirako prestatu ziren testuak azken aldiz. Ondoren 1995ean testu gabe egin zen emanaldia, eta 1997-98 inguruan azken aldiz dantzak soltean eman ondoren lozorroan izan da Fustiñanako paloteadoa.
Berreskuraketa lanean jardun zutenak ohartzen ziren adinean aurrea doazela eta erabat galdu aurretik azken ahalegin bat egitea erabaki dute. Irailean dantzatu izan zutenak bildu eta bi-hiru kide berrirekin ensaioak burutzen joan dira. Oso lagungarri gertatu zaie 1989an Arriaga antzokian eskaini zuten emanaldiaren bideoa, Bizkai Folklore Elkarteko Sabin Egiguren-ek helarazi ziena.

Azken urteetan bezala, nagusia-ren (Mayoral) papera Javier Beltran-ek berak jokatu du eta artzaina (Rabadan) Javier Sola izango da. Bikote hori aritu da orain ere testua idazten. Bultzatzaileen nahia da gazteek jarraipena ematea, eta emanaldi hau izan dadin gazteak erakartzeko akuilu.


Fustiñanako Paloteadoa
Barde-Ribera dantza taldea
2009ko abuztuaren 6an, 18:30ean
Fustiñanako plazan


(Dantzan.com)


NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...