2009/09/25

XV. DANTZARI TTIKI EGUNA EGINEN DA BERAN LARUNBATEAN

Gure Txokoa Dantza taldeak hamabosgarren aldiz antolatutako Dantzari Ttiki Eguna irailaren 26an ospatuko da. Herriko dantza taldeak Ibarrako Allur dantza taldea, Legazpiko Korosti taldea eta Zaldibiko Iztueta taldea gonbidatu ditu edizio honetara.


Goizeko 10.30ean taldeei harrera eginen zaie eta auzoz auzo banatuko dira. Segidan kalejira eginen da eta ibilbidean gosaria emanen zaie. 12.45ean Iamotenean elkartuko dira talde guztiak eta elkarrekin Altzatera abiatuko dira. Han, talde guztiek Agintariena dantzatuko dute eta Gure Txokoakoek talde bakoitzari Agurra eskaini ondotik, jaialdia hasiko da. Jaialdiaren ondotik dantzari ttikiak banatu eginen dira, herriko etxeetan bazkaltzeko. Bazkalondoan, 17.0etan haurrentzako jokuak izanen dira pilotalekuan eta 18.00etan bakoitza bere etxera abiatuko da. Egitarau hau eguraldiak laguntzen badu. Euria eginez gero, harrera egin ondotik, Altzateko frontoira joanen dira eta han gosalduko dute eta 12.00etan bertan eginen dute jaialdia. Hortik aitzinerako ekitaldietan ez da aldaketarik izanen.


internet-en Dantzari Ttiki egunaren egitaraua eta bertze hainbat albiste aurki daitezke Gure Txokoa dantza taldearen Internet-eko orrian. Taldeari buruzko webgunea egitea da helbudua, baina bitartean, blog-a jarri dute martxan. Taldearen inguruko informazioa bildu eta hedatzeko sortu dute honako helbide honetan: guretxokoadantza.blogspot.com

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...