2010/11/17

Folklore Jardunaldien hondarrekoa


Azaroaren 19an akituko dira Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak urtero antolatzen dituen jardunaldiak. Urriaren 21 eta 22an izan ziren XXVI. Folklore Jardunaldiak Iruñeko Kondestable Jauregian. Zoritxarrez, Manuel Delgadok ezin izan zuen bere hitzaldia eskaini Barajasko aireportuan izandako arazoen kariaz. Honek konferentzia atzeratzera bultzatu du Ortzadar. Beraz, hilaren 19an arratsaldeko 19:00etan 'Coreografías urbanas. La calle como sociedad de cuerpos y miradas' hitzaldiaz gozatzeko parada izanen du Kondestable Jauregira bertaratzen denak. Honatx Ortzadar Folklore Elkarteak plazaratutako prentsa oharra:

Manuel Delgadoren hitzaldia: "Coreografías urbanas. La calle como sociedad de cuerpos y miradas".

Hurrengo ostiralean, azaroaren 19an, Manuel Delgado antropologo ezagunak "Coreografías urbanas. La calle como sociedad de cuerpos y miradas" izenburuko hitzaldia emango duelako jakinarazpena luzatzen dizuegu. Hitzaldi honek Ortzadar Elkarteak urtero antolatzen dituen Folklore Jardunaldien aurtengo edizioari amaiera emanen dio.

Manuel Delgado Doktorea Bartzelonako Unibertsitateko antropologoa da. Bertan erlijioari buruzko antropologiaren ikasketen irakasle titularra da. Komunikatzaile aparta, oso ezagunak dira hiria eta espazio hiritarrei buruz, hala nola esparru hauetan eraikitzen diren identitate kolektiboei buruz egin dituen lanak. Bere liburuen artean aipa genitzake Ciudad líquida, ciudad interrumpida, Identidades dispersas, edo Ciudades movedizas.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...