2010/11/14

Txatxoak Londonen


Aski ezaguna da Lantzeko inauteria gure artean, Euskal Herriko txoko guzietan ezagun dituzte Miel Otxin, Zaldikoa, Ziripot, Arotzak eta Txatxoak. Nork ez du Lantzeko zortzikoa dantzatu? Nork ez du bere doinua kantatu? Baina gaurkoan Zuzeu albistari digitalean ikusi dugu Nafarroako herri txiki honetako pertsonaiak Londonera heldu direla. Bertakoa da Crystal Fighters taldea, Europako irratietan modan dagoena, eta haiek izan dira gure pertsonaiak Ingalaterran inportatu dituztenak. Haien Myspace gunean nafarrak direla diote eta euskal kulturarekin loturiko hainbat elementu ikus ditzakegu, ondoko argazkian ageri diren dantzariak kasu. Baita jarraian dituzuen bi bideoklipetan, non txatxoak ageri baitira eta txalaparta "jotzen" baitute.




NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...