2010/12/10

Alurr dantza taldeak bere lan berria eskainiko du Lizarran

'Oinazez' ikusgarria Nafarroan gozatzeko parada izanen dugu, hilaren 18an, Lizarrako Larraiza dantzari taldeari esker. Alurr dantza taldearen lan berria 20:30etan hasiko da Golem aretoetan eta gizabanakoak aldaketen aitzinean duen beldurra izanen da jorratuko duten gaia. Dantza tradizionala eta modernoa uztartzen ditu ikusgarriak, zuzeneko musikak lagundurik eta argi joko ikusgarriekin.

Aita Donostiaren obrak eman dio izena Alurr dantza taldearen lan berri honi. Aiert Beobide Alurr eskolako irakasle eta koreografoaren gidaritzapean 28 dantzari taularatuko dira Beobide beraren zein Katixa Perearen koreografiak dantzatzeko. Musika ere zuzenekoa izanen da, Jagoba Astiazaranek zuzendurik. Zuzendariak sortu ditu lan honetarako doinuak eta jadanik bazirenen konponketa lanetan ibili da. Aitzitik musikariak ez dira ikusiko, oihal baten gibelean egonen baitira. Beraz, haien itzalak baizik ez dituzte antzemango ikusleek. Eszenatokiaren zorua ere berezia izanen da: zuria. Iker Garciaren esku den “argiztapen berezia azpimarratzeko” erabaki dute berezitasun hau sartzea.

'Sua' izan zen talde ibartarraren aurreko lana, baina horretan ez bezala honetan gidoi “anbiguoa” aurkituko du ikusleak. Gizabanakoak gauza berriak frogatzeko duen beharra eta horren ondorioaren beldurra azaleratuko du 'Oinazez' lanak. Taldearekin zerikusi zuzena duen ideia hau dantzaren mundura ekarriko du Adurrek. Protagonistak dantza tradizionalaz gain bestelako estilo modernoagoak aurkituko ditu eta haien arteko nahasketak teknika berri baten jabe eginen du. Hasieran ez dute ez modernoek ez tradizionalek onartuko, baina azkenean protagonistak bere bidea aurkituko du eta gizarteak zein kulturaren eta dantzaren munduak onartu eginen du.

Aiert Beobide zuzendari eta koreografoa gustura dago egindako lanarekin. Bere aburuz aurreko lanekin alderatuz hagitz ezberdina da hau. “Koreografien estiloa efektu apalagoduna izanen da eta musika ezezagunagoa, baina obra landuagoa da eta aurrekoek baino gehiago transmititzen saiatzen da”, azaldu du.

Dantzarekin Korrika

Alurr dantza taldearen 'Oinazez' ikusi nahi duenak 3 euro baizik ez du ordaindu beharko Golem aretoetan sartzeko. Sarrerekin bilduko den dirua, baina, euskarari emanen zaio, aurten ospatuko den Korrika 17ri zehazki. Larraiza dantzari taldeko Fitok jakinarazi duenez “garrantzitsua” da ahalik eta jende gehien biltzea, apirilean eginen den martxara bideratuko baitira irabaziak.

ARGAZKIAK -

Atal honetan Nafarroako taldeen argazkien linkak jartzen joango gara. Lagundu zure taldearen argazkien linkak gure emailera bidaltzen: nafarroakoedb@hotmail.com

SAKANAKO DANTZARIEN Argazkiak.
DUGUNA Taldearen Argazkiak.
AGOITZ-eko Taldearen Argazkiak.
GURE TXOKOA Taldearen Argazkiak.
TXORI ZURI Taldearen Argazkiak.
ELORDI Taldearen Argazkiak.

TALDEAK-GRUPOS -

AITZINDARI (ALTSASU) LARRAIZA (LIZARRA)
AMAIUR(IRUÑA) LARRATZ (BURLATA)
AGOITZ MAKAIA(FALTZES)
ARDANTZETA (NOAIN) MIKELATS (ATARRABIA)
BALDORBA MUTHIKO ALAIAK (IRUÑA)
BASAKAITZ (IRIBAS) OBERENA (IRUÑA)
BAZTANGO DANTZARIAK ORRITZ (IRURTZUN)
DUGUNA (IRUÑA) ORTZADAR (IRUÑA)
ELAI ALAI (LAKUNTZA) OTSAGI
FCO. BERUETE (LIZARRA) ROCAMADOR (ZANGOTZA)
GURE TXOKOA (BERA) SAN LORENZO (IRUÑA)
HARIZTI (BARAÑAIN) TAFALLA
IBAI EGA (LIZARRA) TANTIRUMAIRU (LESAKA)
IRUÑA TALDEA TXIBIRI (OLITE)
KURRUSKLA TXORI ZURI (BERRIOZAR)
AURRERA (LEITZA) ELORDI

TALDE TXIKIAK-GRUPOS TXIKIS -

ALAI GAZTEA (IRUÑA) EUNATE (IRUÑEA)
AMAIUR (IRUÑA) LARRAIZA (LIZARRA)
AGOITZ (AGOITZ) LARRATZ (BURLATA)
ARDANTZETA (NOAIN) MAKAIA (FALCES)
EGUZKI EDER (ANSOAIN) MUTHIKO ALAIAK (IRUÑEA)
ELAI ALAI (LAKUNTZA) OBERENA (IRUÑEA)
ELORDI (ZIZUR MAYOR) ORRITZ (IRURTZUN)
GURE TXOKOA (BERA) OTSAGI (OTSAGI)
HARIZTI (BARAÑAIN) PAZ DE ZIGANDA (ATARRABIA)
HULARGI (BERRIOZAR) ROCAMADOR (SANGÜESA)
IBAI EGA (LIZARRA) SAN FERMIN (ZIZUR)
IDOSKIA (ATARRABIA) TAFALLAko IKASTOLA (TAFALLA)
IRUÑA TALDEA (IRUÑEA) TANTIRUMAIRU (LESAKA)
JASO IKASTOLA (IRUÑEA) TXANTREA (IRUÑA)
AURRERA (LEITZA) MENDILLORRI