Lesaka etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Lesaka etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/06/08

Tantirumairu 30. urteurrena

Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak, aurten, bere 30. urteurrena ospatzen du. Honen egitarauaren barruan datorren  larunbatean, ekainaren 18an bazkari bat antolatu du:

Aunitzek jakingo duzuen bezala, aurten Tantirumairu Dantza Taldeak 30 urte betetzen ditu. Hori ospatzeko, bazkari eder bat egitea pentsatu dugu, 30 urte hauetan zehar modu batean edo bertzean talde honen parte izan garen guztiok elkarrekin egun polit bat pasatzeko.
Bazkaria Ekainaren 18an izango da Koxkontan, 14:30etan. Eguna borobiltzeko bazkalondoan musika izango dugu eta noski nahi duenak DANTZA! Animatu haur, guraso, senide eta lagun guztiak!!!!

Apuntatzeko Lesakako Mendegia harategian eta Zialdo ostatuan Ekainaren 14a baino lehen. Bazkarian bertan ordainduko da, 30€ helduek eta 10€ ttikiek.

Zabaldu gonbidapena nahi duzuen guztiei!! Han ikusiko garelakoan gaude. Mila esker!

2011/05/13

NafarAgenda

Aste hondarrean astebururako planak argitaratuko ditu hemendik aurrera NAFARDANTZAk. Aste hontakoa bizi-bizi dator, dantza eskaintza zabalarekin.

Larunbatean Karrikadantza itzuliko da, Karrikirik, Zaldiko Maldikok eta NEDBk antolaturiko ekimena. Astero, hirugarren larunbatarekin Mercaderes karrika dantzan paratuko dute musikariek. Giro ezinhobea: euskalduna eta dantzazalea.
Iparraldean “Euskal jantzia” hitzaldia izanen da Ane Albisuren eskutik. Aditu nahi duenak Lesakara bertaratu beharko du. Hegoaldean, berriz, Euskararen Eguna ospatuko dute Tafallan. 12:00etan eskoletako dantzari ttikiek emanaldia eskeiniko dute Nafarroa enparantzan. Arratsaldean, berriz, Olaeta Ballet elkartea izanen da. Euskal folklorea eta ballet klasikoa uztartzen dituen talde hau Ereta frontonean taularatuko da 20:00etan.



Igandean, berriz, Sortzen Jaia izanen da Iruñeko Takoneran. 11:00etan dantzari txikiek emanaldia eskeiniko dute. Ikusi baino parte-hartzea nahiago duenarendako Egabe eta Amaiur taldeen kontzertuak izanen dituzte 12:30ean eta 13:30ean hurrenez hurren.
Bertzalde, Altsasu eta Etxarri Aranatzen Dantzari Txiki Eguna ospatuko du Etorkizuna Dantza Eskolak. Goizez herrietan ibiliko dira dantzariak eta 17.00etan 100 dantzari inguru bilduko dira Iortia zentrua dagoen enparantzan.
Hondarrekoz Agoitzeko besta ttikiak ospatuko dira. Arratsaldeko 19:00etan Txokolatearen Jota dantzatuko da Baxe Nafarroako enparantzan.

Nota: Informazio hau goizean argitaratu nahi genuen baina Bloggerren arazo baten kariaz ezinezko izandu da.

NafarAgenda

A partir de hoy y coincidiendo con los últimos días laborables de la semana, NAFARDANTZA publicará los planes para el fin de semana. Esta semana viene cargado de actividades.

El sábado volverá Karrikadantza, actividad que organizan Karrikiri, Zaldiko Maldiko y NEDB. Todas las semanas coincidiendo con el tercer sábado la fanfarre amenizará la calle Mercaderes. Plan perfecto: euskaltzale y dantzazale.
En el norte Ane Albisu ofrecerá una charla sobre vestimenta tradicional. Será en Lesaka bajo el título “Euskal jantzia”.
En el sur se celebrará el Euskararen Eguna de Tafalla. A las 12:00 bailarán los grupos txikis de las escuelas. A la tarde será el turno de Olaeta Balleta. Este grupo que combina dantza tradicional con ballet clásico actuará a las 20:00 en el frontón Ereta.



El domingo se celebrará Sortzen Jaia en la Taconera de Iruña. A las 11:00 dantzari txikis nos deleitarán con sus bailes. Quien prefiera participar tendrá dos conciertos: Egabe a las 12:30 y Amaiur a las 13:30.
Por otro lado, en Altsasu y Etxarri Aranatz se celebrará el Dantzari Txiki Eguna de Etorkizuna Dantza Eskola. Por la mañana actuarán en diferentes pueblos y a las 17:00 de la tarde reunirán cerca de 100 dantzaris en la plaza del centro Iortia.
Para finalizar la semana a las 19:00 se bailará la Jota del Chocolate en la plaza Baja Navarra de Agoitz, con motivo de las fiestas txikis de la localidad.

Nota: Nuestra intención era ofrecer esta información por la mañana. Por desgracia un error de Blogger nos lo ha impedido.

2011/05/10

Hitzaldia: "Euskal jantzia"

Larunbat honetan, maiatzak 14, euskal jantzi tradizionalen inguruko hiltzaldia eskeiniko du Ane Albisuk Lesakan.

Denak zaudete gonbidatuak!

Antolatzailea: Tantirumairu Euskal Folklore Taldea.
Hizkuntza: Euskeraz

2011/04/05

Tantirudantza Lesakan

Tantirudantza jaialdia ospatuko da igandean Lesakan. Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatuko da igande honetan. Goizeko 11.30ean kalejiran abiatuko dira dantza taldeak. Herriko Tantirumairuko dantzariekin batera, Getariko Gure Txeru, Astigarragako Astigar eta Urretxuko Lurra taldekoak ariko dira dantzan aurtengo edizioan. Auzoz auzo ibili ondotik, Onin errekara hurbilduko dira talde guziak, 12.45ean Tantirumairuko ttikiek eskainiko duten Zubigainekoa ikustera. Ondotik, plazan eskainiko dute emanaldia talde guziek. Bazkalondoan, 17.30ak aldera pailazoen emanaldia izanen da plazan.

2011/01/10

Aurresku a los Reyes en Lesaka

Aunque sea considerada la cuna del Olentzero, los niños y niñas de Lesaka tampoco le hicieron ascos a los dulces y regalos que repartieron los Reyes Magos en su cabalgata por las calles de la localidad. Posteriormente, Melchor, Gaspar y Baltasar adoraron al Niño en el frontón. También hubo baile del aurresku y canciones a cargo de la Coral de Lesaka y el grupo de trikitilaris de la localidad.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...