Lizarrako Larraindantza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Lizarrako Larraindantza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/05/20

NafarAgenda

Asteburu lasaia izanen dugu aste hontan, dantzari dagokionez behinik behin. Larunbatean Donibaneko AEK-k antolaturiko XI. Karpa izanen da Donibane K.E. azpiko aparkalekuan. Goizeko 10:30ean dantzari txikien topaketa antolatu dute Amaiur, Jaso, Muthiko Alaiak, Oberena, Sanduzelai eta Uharteko dantzariekin.
Arratsaldeko 20:00etan, berriz, Larraindantzaren Eguna ospatuko dute Lizarran. Foruen enparantzan Lizarrako dantzak plazaratuko dituzte eta jarraian bertako Larraindantza eskeiniko dute.
Astea akitzeko Berriozargo eguna dugu agendan markaturik. Dantzari dagokizkion ekitaldiak hauexek izanen dira: Hulargi dantza taldearen ekitaldia 12:00etan eta Txori Zuri taldearen ekitaldia arratsaldean.Egun honetako ekimen oro Eguzki plazan eginen dira.


Se aproxima un fin de semana relajado, por lo menos en lo que a la dantza se refiere. El sábado el parking situado bajo el C.D. San Juan acogerá la XI. AEK Karpa. A las 10:30 será la concentración de grupos txikis de dantza con Amaiur, Jaso, Muthiko Alaiak, Oberena, Sanduzelai y Uharte. Por la tarde podremos disfrutar del día del baile de La Era en Lizarra. En la Plaza de los Fueros bailaran danzas de la localidad y terminarán con Larraindantza (el baile de La Era).
Para terminar la semana tenemos Berriozargo Eguna. Al mediodía bailarán los txikis de Hulargi dantza taldea y por la tarde Txori Zuri. Todos los actos del día serán en la Plaza Eguzki.

2011/02/11

Lizarrako Larraindantzaren bideoak eztabaida piztu du dantzan.com-en

Bideo batek hamaika iruzkin bildu ditu dantzan.com webgunean. 'Larraindantza luzea' izenburua zuen bideoak, Andra Mari taldearen koreografia agertzen du. Hau baina, ez da dantza talde gehienek plazaratzen duten bertsioa, ezta plazetan dantzatu ohi dena ere, 15 minutu irauten baititu. Polemika bideoaren izenarekin hasi zen, Larraindantza baino Lizarrako Larraindantza dela zioen batek. 'Luzea' adjektiboa ere ez zuten ongi ikusi besteek, eta azkenean 'Andra Mari: Lizarrako Larraindantza' paratu diote izenburua. Hala ere, eztabaida ez da bertan geratu, dantza honen bertsio originalenaz ari dira batzuk, folklorearen dinamismoaz beste batzuk. Zinez eztabaida aberasgarria dantzan.com-en sortzen ari dena.

Lizarrako Ibai-Ega dantza taldea Ibai-Ega dantza taldea

Taldeek gaizki?
Batzuek defendatzen dute gaizki egina dagoela dantza taldeek normalean dantzatu ohi dutena, alegia, laburragoa dena. Aitzitik, badira biak defendatzen dituenik ere eta koreografia bat edo beste aukeratzea talde bakoitzaren eskutan uzten duenik. Hala ere, denak ados dira dantzaren ezagutzaren beharraz mintzatzerakoan. Horixe da euskal dantzak eta folkloreak duena, ez da zientzia zehatz bat eta bakoitzak bere aburua izan dezake. Dantzan.com-en oraingoz ez dira ados paratu iruzkinak idazten ari direnak.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...