eztabaida etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
eztabaida etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/02/14

Folklorearen txokoa Noticias de Navarraren webgunean

Noticias de Navarraren Foroan folklorearen gaia lantzeko txokoa zabaldu dute. Garak Juan Antonio Urbeltzi egindako elkarrizketa batek paratu du abian eztabaidarako gune berri hau. Elkarrizketa osorik irakurtzeko parada badago ere, Basoko ezizenez idazten duen pertsonak bere aburuz esaldirik garrantzitsuenak direnak azpimarratu ditu. Hortik aurrera, Urbeltzen tesien aldeko mezuak irakur daitezke eta batzuek haien dantza gustukoenaz mintzo dira. Euskal dantzaren bilakaeraz gogoetatxo txiki bat ere egiten du Navarrartek. Bada ere tradizioa ulertzeko ezintasunaz kezkaturik dagoenik eta folkloristen analisien beharra azpimarratzen duenik ere.
Nolanahi ere, folkloreaz mintzatzeko bertze gune bat dago sarean eta Noticias de Navarraren webgunean erregistraturik dagoen edonork idatz dezake bertan. Argi dago Internetek gure mundu honetaz mintzatzeko aukera ezinhobea ematen digula, dantzan.com-en ere Larraindantzaren bideoarekin gertatu den gisan.


Un espacio para el folclore en el Foro de Noticias de Navarra


En el Foro de Noticias de Navarra han abierto un hilo sobre el folclore. Este nuevo espacio para el debate comienza de una entrevista a Juan Antonio Urbeltz que publicó Gara. En el foro se puede leer la entrevista entera, pero Basoko -así firma él- se ha encargado de subrayar las frases que considera más importantes. A partir de ahí, se pueden leer mensajes a favor de las tesis defendidas por Urbeltz y los participantes también hablan de sus danzas preferidas. Por otro lado Navarrart hace una reflexión sobre la evolución de euskal dantzak. También hay quien ve necesarios más análisis de folcloristas para poder entender la tradición.
Así pues, se ha abierto un nuevo espacio para hablar sobre el folclore y está abierto a cualquier persona que esté registrada en la página web de Noticias de Navarra. Otra vez más Internet juega un importante papel en el debate sobre nuestro mundo, el del folclore, como hemos podido comprobar con el video del baile de la Era de Lizarra que publicaron en dantzan.com.

2011/02/11

Lizarrako Larraindantzaren bideoak eztabaida piztu du dantzan.com-en

Bideo batek hamaika iruzkin bildu ditu dantzan.com webgunean. 'Larraindantza luzea' izenburua zuen bideoak, Andra Mari taldearen koreografia agertzen du. Hau baina, ez da dantza talde gehienek plazaratzen duten bertsioa, ezta plazetan dantzatu ohi dena ere, 15 minutu irauten baititu. Polemika bideoaren izenarekin hasi zen, Larraindantza baino Lizarrako Larraindantza dela zioen batek. 'Luzea' adjektiboa ere ez zuten ongi ikusi besteek, eta azkenean 'Andra Mari: Lizarrako Larraindantza' paratu diote izenburua. Hala ere, eztabaida ez da bertan geratu, dantza honen bertsio originalenaz ari dira batzuk, folklorearen dinamismoaz beste batzuk. Zinez eztabaida aberasgarria dantzan.com-en sortzen ari dena.

Lizarrako Ibai-Ega dantza taldea Ibai-Ega dantza taldea

Taldeek gaizki?
Batzuek defendatzen dute gaizki egina dagoela dantza taldeek normalean dantzatu ohi dutena, alegia, laburragoa dena. Aitzitik, badira biak defendatzen dituenik ere eta koreografia bat edo beste aukeratzea talde bakoitzaren eskutan uzten duenik. Hala ere, denak ados dira dantzaren ezagutzaren beharraz mintzatzerakoan. Horixe da euskal dantzak eta folkloreak duena, ez da zientzia zehatz bat eta bakoitzak bere aburua izan dezake. Dantzan.com-en oraingoz ez dira ados paratu iruzkinak idazten ari direnak.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...