2011/02/11

Lizarrako Larraindantzaren bideoak eztabaida piztu du dantzan.com-en

Bideo batek hamaika iruzkin bildu ditu dantzan.com webgunean. 'Larraindantza luzea' izenburua zuen bideoak, Andra Mari taldearen koreografia agertzen du. Hau baina, ez da dantza talde gehienek plazaratzen duten bertsioa, ezta plazetan dantzatu ohi dena ere, 15 minutu irauten baititu. Polemika bideoaren izenarekin hasi zen, Larraindantza baino Lizarrako Larraindantza dela zioen batek. 'Luzea' adjektiboa ere ez zuten ongi ikusi besteek, eta azkenean 'Andra Mari: Lizarrako Larraindantza' paratu diote izenburua. Hala ere, eztabaida ez da bertan geratu, dantza honen bertsio originalenaz ari dira batzuk, folklorearen dinamismoaz beste batzuk. Zinez eztabaida aberasgarria dantzan.com-en sortzen ari dena.

Lizarrako Ibai-Ega dantza taldea Ibai-Ega dantza taldea

Taldeek gaizki?
Batzuek defendatzen dute gaizki egina dagoela dantza taldeek normalean dantzatu ohi dutena, alegia, laburragoa dena. Aitzitik, badira biak defendatzen dituenik ere eta koreografia bat edo beste aukeratzea talde bakoitzaren eskutan uzten duenik. Hala ere, denak ados dira dantzaren ezagutzaren beharraz mintzatzerakoan. Horixe da euskal dantzak eta folkloreak duena, ez da zientzia zehatz bat eta bakoitzak bere aburua izan dezake. Dantzan.com-en oraingoz ez dira ados paratu iruzkinak idazten ari direnak.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...