2011/02/21

Altsasuko ihotiak prestatzeari ekin diote


Ihote Batzordeak ikastaroa antolatu du momotxorro dantza erakusteko. Herritik sortzen dira inauteriak eta halaxe gertatzen da Altsasun ere. Horretarako, herritarren parte-hartzea beharrezkoa da eta horregatik prestatu dute ikastaroa. Ostiralero izanen da, 20:00etatik aitzina Intxostiapunta gazte gunean (mojen eraikin zaharrean). Martxoaren 8ra arte luzatuko da ikastaroa.Dena-den, hitzordu hauek ez dira soilik dantzan ikasteko izanen. Momotxorroen kalejira, konpartsa, musika, eta abar ere izanen dituzte hizpide. Bertaratzen denak informazioa lehen eskutik lortuko du eta ekarpenak egiteko parada ere izanen du. "Berrikuntza interesgarriekin" datozela aipatu du Hitzondo Altsasuko herri webguneak.


Bulgariatik bueltan

Altsasuko ihotiak aurki izanen dira eta momotxorroak bueltan dira Euskal Herrian. Izan ere, Bulgaria aldean ibili dira haien ihotia aurkezten. Gainera, arrakasta handia lortu dute atzerrian, Palestinakoarekin batera inauteririk onena izendatu baitute Pernikeko XX. Inauteri Jaialdi Internazionalean. Halaxe azaldu du Enrike Zelaiak Hitzondon eta mundu mailan lorturiko errekonozimenduaz harro agertu da. Dena-den, haien lehentasuna Altsasuko ihoteak direla argi utzi du.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...