2011/02/24

Herrigunea nahi dute Barañaingo kolektiboek

Barañaingo kolektiboek (tartean dira Harizti dantza taldea, Ezpelur gaiteroak, Barañaingo trikitilariak, Barañaingo Txistulariak eta euskal kulturarekin lotura duten hainbat talde) auzoko elkarteak bilduko dituen gune publiko bat nahi dute. Oraindik leku finkorik ez badu ere, Herrigunea izanen da behar hori asetzeko tresna. Haren alde sinatu dute Barañaingo Gizarte Foroak, Ezpelur Gaiteroek, Barañaingo trikitilariek, Grupo Scout 1ª Estrellak, Inurriek, Barañaingo Txistulariek, Harizti dantza taldeak, Alaitzeko Ikasle Abertzaleak-ek, Haginek, Hegoakek, Asociación de Tallistas taldeak, Haizea Kultur Elkarteak, Euskal Kantak taldeak eta Miguel Hernandez Elkarteak.

Sinatzaileek diotenez lokalen "beharrak" eraman ditu Herrigunea eskatzera. "Irekia" izanen dela diote eta bere kudeaketaz bizilagunak eta kolektiboak arduratuko direla. Lokal hau "herriko garapen soziokulturala indartzeko tresna" izanen dela diote. Honetarako Udalarekin elkarlanean abiatu nahi dute proiektua. Herrigunea sortuz gero, auzokideen parte-hartzea bultzatuko lukeela uste dute kolektiboek. Gainera, aisialdirako gune izan daiteke eta elkarte berriak sortzeko bide eman dezake.

Barañaingo kolektiboak joan den urteko protestan


Los colectivos de Barañain apuestan por Herrigunea

Un nuevo espacio que reúna a todos los colectivos, eso es lo que han pedido las asociaciones y grupos de Barañain que han promovido el proyecto de Herrigunea. Entre ellos se encuentran Harizti dantza taldea, Gaiteros Ezpelur, Barañaingo trikitilariak, Barañaingo Txistulariak y otras asociaciones ligadas a la cultura vasca. Todavía no tiene hubicación, pero ya son muchos los colectivos que apoyan la iniciativa: Barañaingo Gizarte Foroa, Gaiteros Ezpelur, Barañaingo trikitilariak, Grupo Scout 1ª Estrella, Inurriak, Barañaingo Txistulariak, Harizti dantza taldea, Alaitzeko Ikasle abertzaleak, Hagin, Hegoak, Asociación de Tallistas, Haizea Kultur Elkartea, Euskal Kantak y Asociación Miguel Hernández.


Estos colectivos creen que hay “necesidad” de locales en Barañain. Por ello reivindican un Herrigune “abierto” y gestionado por colectivos y vecinas/os. También apuestan por la colaboración del Ayuntamiento. Si Herrigunea sigue adelante, Barañain tendrá un local para promover , desarrollar y fortalecer las actividades socioculturales de la ciudad.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...