2009/10/05

"Dantzak jendea ezagutu eta bidaiatzeko aukera eman digu"

MIKELATS dantza taldea indartsu dagoela dio Oteizak, azken urteotan 100 haur inguru izan dira dantzan, eta etorkizun ona duela dio.

Atarrabiako Mikelats dantza taldea ospakizunetan murgilduta dago; izan ere, taldea sortu zenetik, 15 urte igaro dira jada. Gaur, jaien lehenengo egunean, saioa egingo dute udaletxeko plazan. Jaiak nola ikusten dituzten jakiteko asmoz, Mikel Oteiza taldeko lehendakariak erantzun ditu galderak.

Zu taldearen ibilbide osoa ezagutzen duzu. Asko aldatu al da taldea urte hauetan?

Bai, asko aldatu da. Hasieran, informalagoa zen taldea, gu gazteen batzar batetik sortutako taldea gara. Beti jende oso gaztea aritu da taldean. Hainbat tokitan entseatzen aritu gara; ez genuen toki finkorik beti kalean edo gaztetxean ibili gara... Alde horretatik, asko aldatu da; orain, askoz ere serioagoa da. Gaur egun, Gazte Lekuan astean bitan entseatzen dugu. Taldea osatzen dugunok urte askotxo daramagu elkarrekin, eta gai gara gauza konplikatuagoak egiteko; alde horretatik ere, asko hobetu dugu.

Nolakoa da gaur egungo taldea?

Taldea oso gaztea da. Gazte asko dago, oraintxe 15 urteko hamahiru pertsona sartu berri dira. Halere, badago talde finko bat hamar bat urte daramatenak. Baina oso ongi konpontzen gara elkarrekin.

Dantza gazteen gauza dela uste al duzu?

Ez, ez dut uste gazteen gauza denik. Gurean inoiz ez da egon 30 urte baino gehiago dituen dantzaririk. Orain badago urte muga horren inguruan dagoen jendea. Halere, egia da adina aurrera joan ahala zaila dela astean bi egunetan elkartzea, bestelako gauzak hasten baitira. Urte hauetan dantzak zer eman dizue? Lehenik eta behin jendea ezagutzeko aukera eman digu, eta beste lagun talde bat sortzeko aukera ere bai. Horrtaz gain, gauza berezi batzuk egin ditugu; esate baterako, bere garaian antzerki bat egin genuen. Eta dantzak ere bidaiatzeko aukera eman digu; guk bidaiatu dugu; ez Iruñeko beste taldeek bezainbeste, baina Portugalen ibili gara, Alemanian ere bai... Datorren urterako, nonbaitera joan nahi dugu; hainbat ideia ditugu buruan bueltaka, baina oraindik ez dugu deus erabaki. Dantza talde batean jantziak ezinbestekoak dira.

Zuei nork egiten dizkizue jantziak?

Orain arte denetarik egon da. Hasieran guk egiten genituen, gurasoen bitartez asko egin ditugu, eta bestela enkargatu egiten ditugu. Jaiak gaur hasiko dira. Ikuskizunen bat eginen duzue? Bai, gaur dantzatuko dugu, txupinazoa bota ondoren udaletxe plazan. Une hori aukeratu dugu; izan ere, Mikelats taldearen lehenengo emanaldia jaiak hasten diren larunbatean izan zen. Horregatik, duela 15 urte egindako dantza berak dantzatuko ditugu. Nahiko aktuazio xumea izango da, baina aldi berean polita izango dela uste dugu. Horrez gain, jaien azken egunean dantzatuko dugu erraldoiekin batera.

Eta nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?

Oraintxe bertan taldea oso indartsu dago, jende asko baikaude.

_____

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...