2009/10/05

Jai handi batekin ospatu zuten bazkideek Aurrera elkartearen eguna

Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, AURRERAko bazkideek festa handi batekin ospatu zuten larunbatean elkartearen hirugarren eguna.

Txistulariek eman zioten ongietorria ekitaldiz jositako egunari eta ondoren, haurrentzako rokodromoa eta tirolina prestatu zituzten elkartearen atarian. 11.00etan berriz, Aurrera pilota eskolako pilotariek partidak jokatu zituzten plazan eta elkarteko dantzariek ere eskaini zuten ikuskizuna eguerdi partean.


Ondoren, Incansables txarangaren eskutik karraperantz abiatu ziren bazkideak urteroko bazkariaz gozatzeko. Otorduaren ostean, 18.00ak aldean, Ingurutxoa dantzatu zuten ehun bat lagunek plazan.

Jai eguna Agerralde gizon orkestraren kontzertuarekin amaitu zen Aurrera elkartearen atarian.

__

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...