2016/04/14

Karlos III domina jasoko du Oberena dantza taldeak

Nafarroako Gobernuak bederatzi lagun eta elkarte omenduko ditu, “Nafarroaren ohoreari ekarpena” egin diotelakoan. Maiatzaren 7an banatuko dituzte dominak || El Gobierno de Navarra omenajeará a nueve personas y entidades por “contribuir al prestigio de Navarra”. Las medallas se repartirán el 7 de mayo
“Hamarkadaz hamarkada Nafarroako ondare historiko, musikal eta kulturala garatu, zabaldu eta gizarteratzeagatik”. Horrexegatik, Nafarroako Gobernuak Karlos III domina emanen dio Oberena dantza taldeari. Hain zuzen ere, bederatzi lagun eta elkartek jasoko dute, “Nafarroaren garapen, zabalpen eta ohoreari ekarpen berezia egiteagatik”. Hala, bederatzi lagun eta elkarte omenduko dituzte maiatzaren 7an. Oberenak ez ezik, Izaskun Arratibelek, Julio Ayesak, Mario Gaviriak, “Golem” Difusora Cultural Cinematográfica S.A. enpresak, Gregorio Monrealek, Javier Molinak, Koldo Roderok eta Manuel Torresek ere jasoko dute.
Sergio Espuelas taldeko ordezkariak esan duenez, taldeak aurrera jarraitu du jende askoren lanari esker. “Gaur egun ere gogobeterik gaude jaso dugun ondareari jarraitasuna emanez, beti ere egoera eta garaiari egokiturik, gizarteak egiten duen modu berean folklorea ere garatu eta egokitu egiten baita”.
Aurten 75 urte bete dira Oberena dantza taldea sortu zenetik. 1941eko urtarrilaren 20an abiatu zuten abentura, eta abuztuaren 15ean eskeini zuten lehenbiziko emanaldia, Elon. Maxi Aranbururen gidaritzapean eman zituzten lehenbiziko urratsak, eta gaur egun 160 dantzarik osatzen dute taldea. Ibilbide luze horrek Nafarroako Gobernuaren aitortza izanen du orain.

Karlos III domina
Nafarroako Gobernuak 1997. urtean sortu zuen domina hori, Nafarroaren garapenean edota haren kanporako irudian ekarpen berezia egin duten lagunak eta elkarteak omentzeko. Ohore domina Karlos IIIaren irudia duen gurutze esmalteztatua da, inguruan “Karolus regis navarre” esaldia duena. Atzealdean Nafarroako armarria ageri da, “Nafarroako Foru Erkidegoa” eta “Nafarroako Karlos III Noblearen gurutzea” hitzekin batera.

informazio gehiago: oberenadantzataldea.eus

“Por su impulso durante décadas al desarrollo, la promoción y la divulgación del patrimonio histórico, musical y cultural de Navarra”. Por ello el Gobierno de Navarra otorgará la medalla Carlos III a Oberena dantza taldea. En total serán nueve las personas y entidades que reciban la condecoración el 7 de mayo. Izaskun Arratibel, Julio Ayesa, Mario Gaviria, Difusora Cultural Cinematográfica S.A. “Golem”, Gregorio Monreal, Javier Molina, Koldo Rodero y Manuel Torres también recibirán la medalla.

Sergio Espuelas delegado del grupo ha remarcado que el grupo de dantza sigue adelante gracias al trabajo de mucha gente. “Hoy en día estamos con más ganas que nunca de seguir el legado recibido adaptándolo a los tiempos actuales, ya que como la sociedad, el foclore evoluciona y se adapta”.

Este año se cumplen 75 años desde que Oberena dantza taldea comenzó su andadura. El 20 de enero de 1941 decidieron dar importancia al folclore y el 15 de agosto ofrecieron la primera actuación en Monreal. El grupo dirigido por Maxi Aranburu ha continuado hasta los días de hoy, y ya cuenta con 160 dantzaris. Este largo recorrido se ve ahora reconocido por el Gobierno de Navarra.

Medalla Carlos III
La Cruz de Carlos III el Noble de Navarra fue creada en 1997 por el Gobierno Foral para otorgar reconocimiento público a personas y entidades que han contribuido de forma destacada al progreso de la sociedad navarra o a la proyección exterior de la Comunidad. La condecoración consiste en una cruz esmaltada en la que se reproduce la efigie sedente de Carlos III que figura en el real sello céreo que se conserva en el Archivo General de Navarra, circundada por la leyenda “Karolus regis navarre”. En el reverso está el escudo de Navarra sobre la expresión “Comunidad Foral de Navarra” y la leyenda “Cruz de Carlos III el Noble de Navarra”.

Testua Oberenadantzatalde.eus web orritik aterata CC baimenarekin.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

ARGAZKIAK -

Atal honetan Nafarroako taldeen argazkien linkak jartzen joango gara. Lagundu zure taldearen argazkien linkak gure emailera bidaltzen: nafarroakoedb@hotmail.com

SAKANAKO DANTZARIEN Argazkiak.
DUGUNA Taldearen Argazkiak.
AGOITZ-eko Taldearen Argazkiak.
GURE TXOKOA Taldearen Argazkiak.
TXORI ZURI Taldearen Argazkiak.
ELORDI Taldearen Argazkiak.

TALDEAK-GRUPOS -

AITZINDARI (ALTSASU) LARRAIZA (LIZARRA)
AMAIUR(IRUÑA) LARRATZ (BURLATA)
AGOITZ MAKAIA(FALTZES)
ARDANTZETA (NOAIN) MIKELATS (ATARRABIA)
BALDORBA MUTHIKO ALAIAK (IRUÑA)
BASAKAITZ (IRIBAS) OBERENA (IRUÑA)
BAZTANGO DANTZARIAK ORRITZ (IRURTZUN)
DUGUNA (IRUÑA) ORTZADAR (IRUÑA)
ELAI ALAI (LAKUNTZA) OTSAGI
FCO. BERUETE (LIZARRA) ROCAMADOR (ZANGOTZA)
GURE TXOKOA (BERA) SAN LORENZO (IRUÑA)
HARIZTI (BARAÑAIN) TAFALLA
IBAI EGA (LIZARRA) TANTIRUMAIRU (LESAKA)
IRUÑA TALDEA TXIBIRI (OLITE)
KURRUSKLA TXORI ZURI (BERRIOZAR)
AURRERA (LEITZA) ELORDI

TALDE TXIKIAK-GRUPOS TXIKIS -

ALAI GAZTEA (IRUÑA) EUNATE (IRUÑEA)
AMAIUR (IRUÑA) LARRAIZA (LIZARRA)
AGOITZ (AGOITZ) LARRATZ (BURLATA)
ARDANTZETA (NOAIN) MAKAIA (FALCES)
EGUZKI EDER (ANSOAIN) MUTHIKO ALAIAK (IRUÑEA)
ELAI ALAI (LAKUNTZA) OBERENA (IRUÑEA)
ELORDI (ZIZUR MAYOR) ORRITZ (IRURTZUN)
GURE TXOKOA (BERA) OTSAGI (OTSAGI)
HARIZTI (BARAÑAIN) PAZ DE ZIGANDA (ATARRABIA)
HULARGI (BERRIOZAR) ROCAMADOR (SANGÜESA)
IBAI EGA (LIZARRA) SAN FERMIN (ZIZUR)
IDOSKIA (ATARRABIA) TAFALLAko IKASTOLA (TAFALLA)
IRUÑA TALDEA (IRUÑEA) TANTIRUMAIRU (LESAKA)
JASO IKASTOLA (IRUÑEA) TXANTREA (IRUÑA)
AURRERA (LEITZA) MENDILLORRI