2009/05/04

Ezpala

Hona aurtengo Ezpalak jaialdiaren lehenengo berriak:
http://www.dantzan.com/blogak/ezpalak/
Duguna Dantza Taldea:
Karaktere dantzak izango ditugu Ezpalak jaialdian-.
Ezpata-dantzak, makila-dantzak eta arku-dantzak izan ditugu aurreko jaialdietan ardatz, eta aurten, tresnak albo batera utzi, eta oinetara begira jarriko gara. Karaktere dantzak (danzas de caracter, danses de caractére,...) edo/eta dantza preklasikoak izango ditugu aurtengo protagonistak 2009ko maiatzaren 23an eta 24an Iruñean eta Eibarren ospatuko den jaialdian.Dantzarako teknika zorrotz bat, urrats konplexu eta finduek osatutako alfabeto koreografikoa, urratsen segidak osatzek prozedurak, urratsen konbinaketen bidez esaldiak, eta esaldiekin dantzak osatzeko joera, irakaskuntza metodologia jakin bat, eta beste hainbat ezaugarri konpartitzen dituzten zenbait dantza tradizio bilduko ditu 2009ko Ezpalak jaialdiak.Hitz bidezko azalpenek baino dantzak aurrez aurre ikusteak samurrago ulertarazten du jatorri desberdineko dantza tradizio hauek zergatik bildu daitezkeen mota honetako multzo batean. Proventza, Eskozia, Zuberoa, Gipuzkoa eta Bizkaiko dantza tradizioak, bata bestearen ondoan ikusi ahal izango ditugu aurtengo jaialdian.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...