Berriozarko Txori Zuri Dantza Taldea partaide aritu da joan den asteburuan Ibizako Sant Rafel-ek ospatu ditu Jai Nagusietan, bertako dantza taldeko lagunek gonbidatuta. Talde nafarrak 26 dantzari eta 13 musikari eraman zituen bertara eta protagonismo berezia izan zuen, bertakoek eskatuta eurekin atera zenean prozesioan kalerik kale Ibizako apezpikuak emandako meza nagusiaren ondotik. Horren ostean euskal dantza erakustaldi bat eskaini zuen, Sant Rafeleko lagun anfitrioekin oholtza partaide.
Txori Zuri Dantza Taldeko kideak Sant Rafel-eko Jai Nagusiko gonbidatu bereziak izan dira, urtero urriaren 24an ospatzen den ekitaldian. Ohorezko lekua eman zieten, partaide joan baitziren eurekin, bertako dantza taldeko kideek, Ibizako apezpikuak, Vicente Juan Segurak, eman zuen meza nagusiaren ostean kalerik kale abiatu zen prozesioan. Haren ondotik, parrokia ondoko Joan Marí Cardona plazan, dantza erakustaldia gauzatu zen, Euskal Herriko eta bertako dantzak gozagai.
Euskal Herriko zazpi probintzietako dantzen erakustaldia eskaini zuen Txori Zurik. Larunbat eguerdiz egin zuen lehenengo exhibizioa, bertako Jai Nagusiko parte. Dena den, emanaldi nagusia igandean etorriko zen, bertako Folklore Jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzearekin. Jaialdian, euskal taldea eta Sant Rafeleko anfitrioez gainera, partaide izan ziren la Colla d´Aubarca, Vicent Tur (Jeroni), Pepita Palau eta Antònia d´en Beia.
___