2012/09/28

Nafarroako Dantzari Eguna 2012


11 Dantza talde Zangozan  NAFARROAKO DANTZARI EGUNEAN
Larunbat honetan ospatuko da tradizio luzea duen jaialdia.
Irailaren 29an larunbatarekin, Rocamador dantza taldeak eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutarik, eta Zangoza, Gabarderal, Ledea eta Oibarko udalen laguntzarekin. NAFARROAKO DANTZARI EGUNA bigarren aldiz ospatuko da Zangozan. Festa, Zangoza inguruko herrietan hasiko da goizeko 12:30etan dantza taldeek eskainiko dituzten ikuskizunekin; modu honetan, herrietako biztanleen laguntza eskertu nahi da. Arratsaldeko 18:00etan dantzari guztiak Zangozara hurbilduko dira Kalejira erraldoi bati hasiera emateko herriko kaleetatik barna. Jarraian kale nagusian Ekitaldi nagusia ospatuko da. Talde guztiek euskal dantza ezberdinez osatutako errepertorio zabala eskainiko dute: Monteagudoko Koplak, Jautsia, Jaurrietako Neska dantza eta Zangozako jota zaharra. Ondoren partaide eta ikusle guztiak “Karrikan gora” eta dantzaldian partehartzeko aukera izanen dute, Zangozako gaitari eta Katxi txarangaren Eskutik. Afalostean, Galerietan AKIAKULE taldearen zuzeneko emanaldia izanen dute festari bukaera emateko.

EGITARAUA:
12.30 – Mendi-Beherako herrietan emanaldiak
             Zangoza, Gabarderal, Ledea eta Oibarren.
18.00 - Kalejira Zangozan zehar
19.00 – Ekitaldi Nagusia.
21:00 – Karrikan Gora eta dantzaldia Praun. Zangozako gaitariak eta Katxi Txarangarekin
23:00 – Akiakuleren emanaldia
ANTOLATZAILEAK:
Rocamador Dantza Taldea (Zangoza) eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra.
LAGUNTZAILEAK:
Zangoza, Gabarderal, Ledea eta Oibarko udaletxeak. Goikoa

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...