2013/03/26

Hitzaldia "Emakumeak eta dantza" (Oier Araolaza)

Emakumeak eta dantza Irurita. Bihar Baztanen, Iruritan izango da "Emakumeak euskal dantzetan" hitzaldia eskaintzen. Azken urteotan eztabaida eta liskarrak nagusitzen ari dira Baztanen mutil-dantzen inguruan.
Baztango mutil-dantzetan emakumeen parte hartzea dela eta nobedadeak izan dira azken aldian. Emakumeek mutil-dantzen ez dutela parte hartu behar uste dutenek ekitaldiak pribatizatzeko bidea hautatu dute. Hau da, plazan mutil-dantzak daudenean eta bertan emakumeen parte hartzea onartzen denean, dantzaldi paraleloak antolatu beste plaza batean gizonezkoekin soilik.
Azken urratsa Baztango Mutil-dantzari Taldearen sorrera izan da. Aurkezpen mezuan ez dute ezer argirik adierazi, baina Baztanen jakinekoa da emakumerik gabeko mutil-dantzak plazaratzeko antolatu dutela elkarte hori. Talde horrek emanaldiak "eskaini" nahi ditu, emanaldi itxiak, kanpoko inoren sarbiderik gabekoak, eta beraz, emakumerik gabekoak.
Hitzaldia: Emakumeak euskal dantzetan. Martxoak 26, asteartea, 19:00etan. Irurita, Gizarte bilgunea

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...