2014/07/04

Iruñeko Sanferminak dantzan



Ekimen berri ezberdinekin dator aurten dantzazaleen agenda. Dantzari txikienetatik helduenetaraino agenda prestatu dugu sanferminetan

 

Uztailaren 6an 12:00etan suziria jaurti eta sanferminak hasten dira. Baina dantzarientzat festa 13:30ean hasten da. Iruñerriko dantza talde guztiak Foruen Plazan biltzen dira tradizioz beteriko folklore erakustaldia ospatzeko. Aurten Ardantzeta dantza taldea izango da lehenbizikoa, ikurrina haizatzeko arduradun. Atzetik izango ditu Basakaitz, Duguna, Elordi, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar, Txori-Zuri eta Amaiur guztira 500 dantzari eta musikari bilduko dira. Jarraian, ikusleak dantzara gonbidatuak izango dira jai giro erraldoian.

Dantzatuko duten errepertorioa:

-Agintariena
-Boastitzea
-Uztai-txiki
-Zintadantza
-Laburdi
-Ainhoarrak jautsia
-Larrain dantza

Uztailaren 8an goiz partean berriz Gora Iruñeako Txikien eguna izanen da. Aldezarretik kalejirekin hasi eta Gora Iruñearen jaigunean elkarren arteko dantzaldiarekin. Jarraian bazkari eta umeentzako jolasekin gozatzeko aukera izanen dute.

Uztailaren 11an berriz, Udal programaren Txikien egunean, Baratxurien plazatik goizeko 11ak aldera Iruñeko dantza talde txikiek kalejira eta Gazteluen plazan urteroko moduan beren ikuskizuna eskeiniko dute.

Eta festen azkenaurreko egunean uztailaren 13an “Gora Iruñeako” Dantza Eguna ospatuko dugu, non dantzari guztiak gonbidatuak egonen dira. Goizaldean, hainbat fanfarrez lagunduta, Iruñeko aldezarretik kalejirak ibiliko dira. 12etan Estafeta kalean, Muthiko Alaiak peñatik.  Eguerdi partean dantzaldia Jaigunean eta 14:30etan Dantzarien bazkaria. Arratsaldean, 17etan berriz Ribaforadako dantzariak gonbidatu ditugu bere emanaldia eskaintzeko eta jarraian Gora Iruñeko Jaigunean bertan Sanferminetako Karrikadantza ospatuko da.

Hauetaz gain, beste urteetan bezala hainbat dantza talde eta musikariek beren ikuskizunak eskainiko dituzte ordutegi zabal eta hainbat tokietan. Blogeko Napardantza ajendan jarraitu ditzazkezue.


NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...