2015/06/18

Nafarroako Dantzari txiki eguna-Burlata

Nafarroako dantza talde txikiak elkartuko dira aurtengo ekimenean.

 

Ekainaren 21ean igandearekin, Burlatako LARRATZ DANTZARI TALDEA eta NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAK antolatutarik,  Burlatako udala eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin udalen laguntzarekin NAFARROAKO DANTZARI TXIKI EGUNA ospatuko da. 

Festa goizeko 11etan hasiko da, dantza taldeek Burlatako plaza ezberdinetan eskainiko dituzten ikuskizunekin. 12etan dantzari guztiak Burlatako Ezkabazal plazan bilduko dira ekitaldi nagusia ospatzeko. Talde guztiek euskal dantza ezberdinez osatutako errepertorio zabala eskainiko dute: Ondoren partaide guztiak eta hauen ingurukoak, bazkari erraldoi dastatzeko aukera izanen dute. Euskal dantzekin gozatzeko aukera izanen dute, bereziki txikientzat prestatutako festa erraldoi honetan.


ANTOLATZAILEAK:

Larratz Dantza Taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
 
LAGUNTZAILEAK:
Burlatako udala, Nafar Gobernua eta Kaiku




NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...