Omenaldian EDBko partetik irakurritakoa:
"
Kaixo guztiok:
Kaixo Joxemiren familiko kideak, kaixo Euskararen mundutik zatoztenak, kaixo komunikabideetatik etorritakoak edo literaturaren mundutik, edo irakaskuntzatik, edo dantzatik… hainbeste esparru jorratu zituen Joxemielek bere bizitzan!
Gaur hemen, Artikan, aurkitzen gara berarekin bizi eta euskal kulturan jardun ginenok. Eta bere memoria omentzera etorri gara. Memoria gaztea, laburra denontzat, baina oso emankorra benetan.
Euskal dantzarien biltzarrarentzat ohore handi bat da gaur hemen zuekin aurkitzea eta Joxemi gogoratzea. Joxemi, dantzan txikitatik hasi zen. Dantzak ikasteaz gain laster hasi zen haien jatorriaz galdetzen eta ikertzen. Bere unibertsitateko tesia ere dantzaren inguruan idatzi zuen.
Dantzariok beti izan dugu lagun eta kolaboratzaile on bat. Beti lagundu digu bai taldeei, bai EDBko delegazioei, bereziki nafarrokoari, horko partaidea bait zen eta. Baita ere Euskal Herriko EDB-ri hainbat kolaborazio eskaini dizkio: azkeneko dantzariak aldizkariaren alea berak koordinatu zuen, hainbat itzulpen eta idazlanen gainbegiradak berak eman zizkion.
Zaila da zientzia ezberdinak menperatzen dituen pertsona bat aurkitzea, zailagoa oraindik zientzia horiek haien artean erlazionatuz sortzen duten dinamika menperatzea. Joxemielek trebetasun hori zeukan.
Dantzak, maisu asko izan ditu historian zehar. Hauek, tokian tokiko dantzak ondo ezagutzen zituzten pertsonak ziren eta belaunaldi ezberdinei dantza hauek erakustea zen bere funtzioa. Joxemi ere maisua izan zen, ez bakarrik dantzaz asko zekielako, zekien guztia besteenganatzen zuelako baizik. Horrela egiten da herriaren kultura, hau da, batek dakiena herriari eskainiz.
Joxemik Euskal Herriko kultura ondo ezagutzen zuen eta herri hau nola eraiki behar zen ere ondo zekien. Jakin dezagun guztiok bere fruituak hazi bihurtzen. Hori izango da Joxemiri egin diezaiokegun omenaldirik ederrena.
Eskerrik asko Joxemi.
"
Entzun JuanKar Ornat-en eskutitza: hemen.
.